
134. zk., 1985eko ekainaren 29a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Herrizaingoa
1357
Ekainaren 18ko 169/1985 DEKRETOA, Herrizaingo-Sailoko ihardutze-egituraren barruan, «Eusko Jaurlaritzaren Elkarpidetza-Sare Ofiziala» izeneko zerbitzua sortaraziz.
Herrizaingo-Saileko Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzaren
Lehendakariak 1985.eko Ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT:
1. Atala.- Herrizaingo-Saileko Eskuarte-Artezkaritzari atxikitako zerbitzu gisa, Eusko Jaurlaritzaren Elkarpidetza-Sare Ofiziala sortarazten da.
2. Atala.- Eusko Jaurlaritzaren Elkarpidetza-Sare Ofizialari, Euska1
Herriko Autonomia-Elkartearen menpe dauden elkarpidetza-sare edo zerbitzuen eta bai horrekin hitzartutako herri edo norbanako-jabetzapeko sare eta zerbitzuen azpiegitura ere egitamutzea dagokio.
Halaber, Elkarpidetza-Sare afizialari, sare edo zerbitzu horien euskarri izarr daitezen antolapideen eta azpiegituraren zaingo-lanak dagozkio.
Atala.-«Eusko Jaurlaritzaren Elkarpidetza-Sare Ofiziala» izeneko zerbitzuak honako Sail hauek osatuko dute:
a) Irrapidetzako, Telebistako eta Irraii-elkartepideetako Teknika-Sailak.
b) Irrapidetzako, Telebistako eta Irrati-elkartepidetako Zaingo-Sailak.
c) Telefoniako eta Xehetasunetako Sarearen Zaingo- Sailak.
d) Telefoniako eta Xehetasunetaku Sarearen LairrgoSailak.
e) Adierazpideen Segurantzarako Sailak.
4. Atala.- Honako Irauek dira Irrapidetzako, Telebistako eta
Irrati-elkartzepideetako Teknika-Sailaren egitekoak:
a) Autonomia-Elkartearen menpe dauden irrati eta telebistako sareak eta bai hitzartutako gainontzeko herri edo norbanako-jabetzapeko sorozpidetza-erarkuadeen irrati-mugikorren sarea zabaltzeko teknika-egitamuak egitea.
b) Autonornia-Elkarteko Ertzaintzaren eta hitzarttako gainontzeko herri edo norbanako-jabetzapeko sorozpidetza-erakundeen irrati mugikorren sarea zabaltzeko teknika-egitamuak egitea.
c) Goren-Kargudunentzako eta Euskal Herriko Autonornia-Elkarteko
Erakundeentzako Elkarpidetza-Sareari dagozkionak.
d) Adierazitako sare eta zerbitzuak jartzeko eta zaintzeko beharrezko diren antolapide eta azpiegiturak beretzakotzeari buruzko teknikazko argipide-txosterrak egitea.
f) Horretarako agintepidea duten agintariek bere gain utz ditzaten helburu eta xedeekin zerikusia duteriak.
5. Atala.- Honako hauek dira Irrapidetzako, Telebistako eta
Irrati-elkartepideetako Zaingo-Sailaren egitekoak:
a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren menpe dauden
Irratia eta Telebista zabaltzeko sareak zaintzea.
b) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren, hitzartutako gainontzeko herri edo norbanako-jabetzapeko sorozpidetza-erakundeen eta bai Goren-Kargudunen eta Euskal herriko Autonomia-Elkarteko
Erakundeen irrati mugikorren sarea ere zaintzea.
c) Aurreko idazatietan adierazitako sareek iharduteko beharrezko tresneria eta azpiegitura zaintzea.
d) Horretarako agintepidea duten agintariek bere gain utz ditzaten helburu eta xedeekin zerikusia dutenak.
6. Atala.- Honako hauek dira Telefoniako eta Xehetasunetako
Teknika-Sailaren egitekoak:
a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzuango eraikintzen barruan, toki-alorretako, telefoniako eta informatika-sareak zabaltzeko teknika-egitamuak egitea.
b) Errepide eta autobideetan, Sorozpidetzarako Irratia, lurpeko bideen eta atzar-zutoinen zaingoa jartzeko eta zabaltzeko teknika-egitamuak egitea.
c) Eusko Jaurlaritzako Goren-Kargudunentzako Sarea jartzeko eta zabaltzeko teknika-egitamuak egitea.
d) Adierazitako sare eta zerbitzuak jartzeko eta zaintzeko beharrezko diren antolapide eta azpiegiturak beretzakotzeari buruzko teknikazko argipide-txostenak egitea.
e) Horretarako agintepidea duten agintariek bere gain utz ditzaten helburu eta xedeekin zerikusia dutenak.
7. Atala.- Honako hauek dira Telefoniako Sarearen Zaingo-Sailaren egitekoak:
a) Telefoniako sare ofizialaren, Autonomia-Elkartearenak diren edo honen zerbitzuango eraikintzetan egon dauden antolapideen eta bai
Telefoniako eta Xehetasunetako Sailatalak egitamututako toki-alorreko sarearen azpiegitura ere zaintzea eta horiek hornitzea.
b) Horretarako agintepidea duten agintariek bere gain utz ditzaten helburu eta xedeekin zerikusia dutenak.
GEHIGARRIZKO ERABAKIA
Dekreto honetan agindutakoa, Erresumako Konstituzioaren 149.1.27 atalean ohartemandako gizarte-elkartzepideen alorrean oinarrizko arauak emateko Erresumak dituen agintepideen kaltetan gabe ulertuko da.
AZKEN ERABAKIA
Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean.
Gasteizen, 1985.eko Ekainak 18. Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo-Sailburua, LUIS Mª RETOLAZA
IBARGUENGOITIA.
RSS