
63. zk., 1985eko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Industria eta Merkataritza
661
Enerjia-Artezkaritzaren 1985.eko Martxoaren 12ko ERABAKIA, elektraindarra aldatzeko LARRASKITUko indarretxea haundiagotzeko baimena emanez.
Elektraindarra aldatzeko LARRASKITUko indarretxea haundiagotzeko baimena eskatuz, bere egoitza Bilboko Cardenal Gardoquiko 8an duen «Sociedad Hidroeléctrica Ibérica IBERDUERO, S.A»-k Sail honen
Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzan hasiarazitako zehaztapidetza IKUSITA,
Lurralde-Ordezkaritza horrek, elektra-antolapidetzak jartzeko baimenei buruzko 2.617/1966 Dekretoko III Atalburuan, nahitaezko jabego-Kentzeari eta elektrapidetzen alorreko zigorrei buruzko
2.619/1966 Dekretoko III Atalburuan eta 1939-11-24.eko Legean agintzen diren arauzko biderapenak egin dituenez gero;
Ihardutze-Sail eskudunek bidali dituzten erizpenak IKUSITA.
Enerjia-Artezkaritza honek, zera erabaki du: Elektraindarra aldatzeko
LARRASKITUko indarretxea haundiagotzeko «Hidroeléctrica Ibérica
IBERDUERO, S.A.»-ri BAIMENA EMATEA:
Haundiagotze horren zernolakoak, funtsean, honako hauek dira:
-132/30 kV-ko volt-mailaz egon dauden 32 MVA-ko aldagailu biak 35
MVA-ko eta volt-maila berberetako beste biren ordez aldatzea.
132 kV-ko sisteman, Basauri-Alonsotegi 2 elektrabidean, aldagailu kapazitibo bat gehitzen da eta Basauri I volt-mailetarako aldagailu kapazitibo batez aldatzen da.
30 kV-ko sisteman, elektrabidearen irteerak bitan gehitzen dira; hori honela osatuta gelditzen delarik: berezko interruptorea, amperio-mailetarako 3 aldagailu, barrazko bi etengailu aukeratzaile eta lurrera doan habesteko etengailua.
13,2 kV-ko sisteman, laneko 14 gelatxo barra bikoitzeko laneko gelatxo blindatuz ordezkatzea, entxufagarri den berezko interruptorez eta guzti.
Haundiagotze horren helburua, banatze-eremu horretan dagoen eskeari behar bezala erantzutea da. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 12.
Enerjia-Artezkaria, JESUS MARIA GOIRI.
RSS