Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1984ko abuztuaren 4a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1573

Euskarazko Irakaskuntzari buruzko 1984eko Maiatzaren 3ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Agindua garatzen duen 1984eko Uztailaren 10eko, Hezkuntza Sailordetzaren ERABAKIA.

Euskarazko Irakaskuntzari buruzko Maiatzaren 3ko Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduak esaten zuena aplikatuz erabaki egiten dut:

Batxilergoan zein Lanbide Heziketan euskaraz irakasteko gaitasun probarako deialdia egitea, ondoren zehazten denez: - Eskabide aurkezpena: Lurralde Ordezkaritzetan, bertan luzatuko diren orrietan Irailaren 6a baino lehen, 500 pzta. ordaindu ondoren (400 azterketa eskubideengatik eta 100 espedientea eratzeagatik).

Eskabidearekin batera azterketariek 20 gaiko galdekizuna aurkeztu beharko dute. - Azterketaren lekua eta data: Irailaren 13an goizeko 9etan.

Donostian: Peñaflorida Institutoan, eskabidea Gipuzkoako

Ordezkaritzan aurkeztu dutenentzat.

Bilbon: M. de Unamuno Institutoan, eskabidea Bizkaiko nahiz Arabako

Ordezkaritzetan aurkeztu dutenentzat. -Aurkeztuen zerrendak: Hiru

Ordezkaritzetan argitaratuko dira Irailaren 10ean. - Epaimahaien zozketa: Uztailaren 27an goizeko 9etan egingo da,

Gasteizko Lakuako Hezkuntza Sailordetzaren egoitzan. - Onartuen zerrendak: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. - Ziurtagirien luzapena: Eskatzen duenari tokian tokiko Lurralde ordezkaritzan froga gainditu izanaren ziurtagiria luzatuko zaio.

Gasteiz, 1984.eko Uztailak 10. HIezkuntza Sailburuordea,

PEDRO MENDIETA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala