Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1984ko abuztuaren 4a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1571

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1984.eko Uztailaren 15eko AGINDUA, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko Norbanako Jabetzapeko Ikastegiei eraldakuntza eta behin-betiko sailkapena emanez.

Hezkuntzako Guztizko Legeko aldi baterako bigarren eta hirugarren erabakiek, gaurregungo ikastegiak hezkuntza-maila berriei egokitu daitezeneko beharra ezartzen dute, eraldakuntza edo, hala behar izanez gero, beroien sailkapena eginez. Gaurregungo ikastegien eraldakuntza eta sailkapenari buruzko 1971.eko Ekainaren 19ko

Ministeritza-Aginduz eta ikastegien eraldakuntza eta sailkapenetarako bete behar diren baldintzak ezartzen dituen 1978.eko Maiatzaren 22ko

Ministeritza-Aginduz, eta beste batzuren bidez, izan dira osabideratuak aipatutako erabaki horiek;

Eraldakuntza eta sailkapenaren eskean, Agindu honen eraskinean zetrendatzen diren Erresumako ez besteko ikastegietako Artezkariek egindako zehaztapidetzak ikusi ondoren;

Hau honela: Aipatutako zehaztapidetzei ebazpena eman zitzaiela,

1971.eko Abenduaren 30ean indarrean zegoen Ministeritza-Aginduak ezartzen dituen ereduei egokitzeko beharrezko lanak egin zitzatenaren baldintzapena, sailkapena emanez;

Hau honela: Aipatzen diren Ikastegiek egin beharreko lanak egin dituztenez, Lurralde-Ordezkaritzek horientzako behin-betiko sailkapenerako saloak egin dituztela;

Zera ikusita: 1970.eko Abuztuaren 4ko Hezkunzako Guztizko Legea (Abuztuaren 6ko "B.O.E.") eta ikastegien eraldakuntzarako eta sailkapenerako bete beharreko arauak eta baldintzak ezartzen dituzten

1971.eko Ekainaren 19ko Ministeritza-Agindua (Uztailaren lehenengoko "B.O.E.") eta 1978.eko Maiatzaren 22ko Ministeritza-Agindua (Ekainaren 2ko "B.O.E.");

Zera kontutan izanik: Lurralde-Zerbitzuek emandako txostenen arauera eta eraldakuntza eta sailkapenetarako indarrean dauden erabakien arauera, aipatzen diren ikastegiek harmenari eta antolapidetzei dagozkien baldintzak betetzen dituztela,

Sail honek, honako hau erabaki du:

Agindu honen eraskinean zetrendatzen diren Oinarrizko Hezkuntza

Orokorreko eta Eskolaurreko Erresumako ez besteko ikastegiei eraldakuntza eta behin-betiko sailkapena ematea.

Arduralaritzabide-Legeko 126. Ataleko lehenengo lerroaldiak ezartzen duenaren arauera, erabaki honen aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik, zuzenketa-eskea egin ahal izango da Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren aurrean eta hilabeteko epe-barruan Arduralaritzabide-Legeko 52-2 Atalak ezartzen duenaren arabera.

Gasteiz, 1984.eko Ekainak 15. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JUAN URRUTIA ELEJALDE.

ERANSKINA


Azterketa dokumentala