Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 1984ko otsailaren 8a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
322

Urtarrilaren 30eko 43/84 DEKRETOA, irabazte-xederik gabeko osasunketa alorreko irakasketa eta Zientzia-Erakundeentzat laguntzak emateko deia eginez.

Osasunketa-alorreko irakasketa eta zientzia-erakundeek egiteko garrantzitsu bat betetzen dute osasunketa-lanbidedunei, gaitasuna lortzeko, mesedegarri zaiela; gaitze hori zientziazko eta osasunketazko ekintza batzuk eratuz osatu egiten dute egitamuketan, osasunketa-antolapenean e.a.-etan lagunduz; osasunketa-zereginetan parte haundia betez.

Gauzak horrela, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta Jaurtze Batzordeak 1984.eko Urtarrilaren 30eko bere bilkuran aztertu ondoren, zera

ERABAKITZEN DUT:

1. Atala.-Dagozkien Erroldelaritzetan erasota dauden irabazte-xederik gabeko osasunketa alorreko irakasketa eta zientzia-erakundeentzat laguntzak emateko deia egiten da. Beren egoitzek Autonomia Elkarteko

Kondaira Lurraldeetakoren batetan kokaturik egon beharko dute.

2. Atala.-1. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak horretarako izendatutako Batzorde batek emango ditu dirulaguntzak. Batzorde horrek, aurkeztutako txostenak ikusi ondoren (ondorenez aipatuko diren puntuak beroietan agertzen direla), erabakiko du dirulaguntzen zenbatekoa.

2. Hartutako erabakiak behin betikoak izango dira, horietaz inolako jazarpenik ezin izango dela egin.

3. Atala.-Eske-idazkiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, dei hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasita kontatzen dela.

4. Atala.-Eske-idazkiak Osasunketa-Sailburuordeari bidaliko zaizkio (Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila; Eusko Jaurlaritza;

Wellington Dukearen Ibdea. 2; Gasteiz), ondorengo puntu hauek dituen

Txosten batez lagundurik:

- Erakundearen izena eta egoitza, Autonomia Elkarteko Kondaira

Lurraldeetakoren batetan kokatua. - Batzar-Buruaren osatze-modua. - Elkarteen Erroldetegian errolderatua izanaren egiaztagiria. - Elkartearen Araudi ofizialak. - Zein helburutarako eskatzen duen dirulaguntza eta 1984.erako egin asmo diren ekintzak. - Zenbat eskatzen den. - Elkartearen dirubideak egiteko modua eta Erakundearen 1984.erako Diruegitamua. - Instituzio eta erakundeen beste laguntza moetei buruzko zein-agiria.

Eske-idazkia egin ahal izateko nahitaezko betebeharra izango da txostena aipatutako agiriekin aurkeztea.

5. Atala.-Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak zientziaalorreko ekintza bat antolatu beharko du eta Eusko Jaurlarit zako Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren babesa erasota utzirik.

6. Atala.-Arrazoi beragatik iaz dirulaguntzaren bat eman zitzaien erakundeek 1983.eko Apirilaren 25eko deiaren (1985.eko Maiatzaren

27ko E.H.A.A.) Aginduan eta OinarriArauetan eskatutako betebehar eta baldintzak beteak izan behar dituzte.

7. Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean sartuko da indarrean.

Gasteiz, 1984.eko Urtarrilak 50. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza

Sailburua, XABIER AGlRRE BILBAO.


Azterketa dokumentala