Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 1984ko otsailaren 8a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
320

1984.eko Urtarrilaren 2ko ERABAKIA, Migel Letamendi Jaunak suztatu, eta Donemiliagako Udaleko Aspuru izeneko herrian, familia bakar batentzako etxebizitza bat eraikitzeko egitasmoari buruz.

Sail honek, gaur hemen agintze-zatia ematen deneko erabaki hau hartu du:

1. Migel Letamendi Jaunak suztatu, Lur-Legeko 43.3 eta

Hirigintza-Eraentzarako Araudiko 44.2 atalen babespean Donemiliagako

Udalak bideak eginarazi eta Aspuru izeneko herrian familia bakar batentzako etxebizitza bat eraikitzeari, Lur-Legeko 85 eta 86 ataletan ohartemandako baimena ematea.

2. Baimen honek egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra ez du kentzen, ez eta ere dagokion udalbatzarraren erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren baldintzetan zera jaso behar delarik: egiteko eraikintza bere baitan duen 19.549 m.2-zko funts hori eraikintzari loturik dagoela eta Lur-Legearen 95.atalean ohartemandako ondorioetarako, hirigintzarekiko, zatiezinezkoa dela eta baldintza hori adieraziz Gasteizko Jabego-Erroldean erasota utzi behar dela.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betiko da, eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean HI1-071/83-J01 Ø zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizko lndependentzia kaleko

1-1.oinean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1984.eko Urtarrilak 2. Lurralde-Antolaketa eta

Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.


Azterketa dokumentala