Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 1984ko otsailaren 8a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
319

1983.eko Abenduaren 29ko.ERABAKIA, José Luis Ibarrola Bideguren Jaunak suztatu, eta Okondoko Udalean familia bakar batentzako etxebizitza bat eraikitzeko egitasmoari buruz.

Sail honek, gaur, hemen agintze-zatia ematen deneko erabaki hau hartu du:

1. José Luis Ibarrola Bideguren Jaunak suztatu eta Lur-Legeko 43.3 eta Hirigintza-Eraentzarako Araudiko 44.2 atalen babespean Okondoko

Udalak bideak eginarazitakoa den familia bakar batentzako etxebizitza bat eraikitzeari, Lur-Legeko 85 eta 86 ataletan ohartemandako baimena ematea.

2. Baimen honek egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra ez du kentzen, ez eta ere dagokion udalbatzarraren erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren baldintzetan zera jaso behar delarik: egiteko eraikintza bere baitan duen 11.013,80 m2-zko funts hori eraikintzari loturik dagoela eta Lur-Legearen 95. atalean ohartemandako ondorioetarako, hirigintzarekiko, zatiezinezkoa dela eta baldintza hori adieraziz Amurrioko Jabego-Erroldean erasota utzi behar dela.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betiko da, eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean HI1-033/83-J01-Ø zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko 1-1. oinean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1983.eko Abenduak 29. Lurralde-Antolaketa eta

Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.


Azterketa dokumentala