Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 1983ko abenduaren 10a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza eta Kultura
2321

Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Azaroaren 23ko AGINDUA, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko norbanako jabetzapeko Ikastegien eraldakuntza eta behin-betiko sailkapena ontzat emanez.

Andre Txit Argia:

Orotariko Hezkuntza-Legeak bere bigarren eta hirugarren aldibaterako erabakietan, orain ari diren Ikastegiek eraldatuz, edo hala behar izanez gero, sailkatuz hezkuntza-maila berritara egokitu beharra agintzen du. Erabaki horiek, besteak, beste, orain dauden Ikastegien eraldakuntza eta sailkapenei buruzko 1971.eko Ekainaren 19ko

Ministeritza-Aginduaren eta Ikastegiak eraldatzeko eta sailkatzeko egin beharrekoak ezartzen dituen 1978.eko Maiatzaren 22koaren bidez egiteratu dira;

Agindu honen eraskinean aipatzen diren Erresumarenaz besteko

Ikastegietako Artezkariek eraldaketa eta sailkaketa-eskean hasitako zehaztapidetzak ikusi ondoren;

Zehaztapidetza horiek Ikastegioi orduan indarrean zegoen 1971.eko

Abenduaren 30eko Ministeritza-Aginduan ezartzen diren ereduei behar adina egokitzeko beharrezko izan daitezen lanak egin daitezenaren baldintzapeko sailkapena eginda erabaki zenez gero;

Ikastegi horiek, ohartemandako lanok egin eta Lurralde-Ordezkaritzak horiei behin-betiko sailkapena eman dakieneko saloa egin duenez gero;

Ikastegien eraldaketa eta sailkaketarako arauak eta bete-beharrak jartzen dituzten 1970.eko Abuztuaren 4ko Orotariko Hezkuntza-Legea (Abuztuaren 6ko E.A.O.) eta 1971.eko Ekainaren 18ko (Uztailaren lehenengoko E.A.O.) eta 1978.eko Maiatzaren 22ko

Ministeritza-Aginduak (Ekainaren 2ko E.A.O.) ikusi ondoren;

Lurralde-Zerbitzuek emandako erizpenaren eta eraldakuntza eta sailkapenaren alorrean indarrean dauden aginduen arauera, esandako

Ikastegiok gaitasunezko eta antolapidezko betebeharrak dituztela kontutan izanik,

Sail honek, honako hau erabaki du:

Agindu honen eraskinean aipatzen diren Ikastegien eraldakuntza eta

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko Erresumarenaz besteko BEHIN-BETIKO sailkapena ontzat ematea. Erabaki honen aurka,

Arduralaritzabide-Legearen 126. Atalaren lehenengoko lerroaldiak dioenez, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke Hezkuntza eta Kultura-Sailaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Arduralaritzabide-Legearen 52.2

Atalak agintzen duenaren arauera.Jakin dezazun eta dagozkion ondoriotarako adierazten dizut hori A.T.A. horri.

Gasteiz, 1983.eko Azaroak 23

Hezkuntza eta Kultura-Sailburua,

PEDRO MlGEL ETXENIKE LANDIRlBAR. lRAKASKUNTZA-ARTEZKARI ANDRE TXIT ARGIA.


Azterketa dokumentala