
182. zk., 1983ko abenduaren 10a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
2320
Azaroaren 2leko 265/1983 DEKRETOA, Urriaren 3ko210/1983 Dekretoa osatuz, eta Itsasgarraio-alorrean oraintsu izandako euri-erauntsiek oso kalte larriak egin zizkieten enpresei itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emateari buruzko ekonomia-neurriak araupetuz.
1983.eko Abuztuan izandako euri-erauntsiak direla eta,kalteak oso larriki jasan dituzten banakako eta baltzuango enpresei laguntzeko, itzuli beharrik gabeko diru-baltza sortu zuen Urriaren 3ko 210/1983 Dekretoak.
Alorrean izan diren kalteak aztertu ondoren, baldintzak, biderapen-moduak eta gainontzeko zernolakoak araupetzea bidezkotzat jotzen da, horien arauera egin ahal izateko diru-baltza horren banaketa.
Halaber, 210/1983 Dekretoak ezartzen dituen hainbat diru-laguntzen elkargarritasunari buruzkoa argitzea ere, komenigarritzat jotzen da.
Hori horrela, eta Lurralde-Antolaket eta Garraio-Sailburuaren saloz,
Ekonomia-Batzordearen onarpenaz, Antolakide-Batzorde Nagusiaren erizpenaz eta Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT: I. Atala.-Laguntza-eskubidedunak
Urriaren 3ko 210/1983 Dekretoko 2-3. atalean aipatzen den itzuli beharrik gabeko laguntzetarako diru-baltzuaren eskubidedun izateko, aipatutako Dekretoko 5. atalak ohartematen dituen baldintza orokorrak betetzeaz gain, honako hauek bete beharko dira:
1. Familiartekoek lan egin dezateneko lantokiaren jabe izatea edo familiartekoetatik at, gehienez, 2 lanarik bertan lan egitea.
2. Hondamendiaren ondorioz, bere garazpidean, %50tik gorako galerak izan dituela egiaztaratzea
2. Atala.-Diru-laguntzen xedea
Euri-erauntsiek kalte egindako ogasun iraunkorren osakiak berriztatzeko erabiliko dira diru-laguntzak.
3. Atala.-Eske-idazkia egiteko era eta epea
1 . Diru-laguntza eskatzeko irarkiak eta beroietan zehazten diren gainontzeko agiriak, Portu eta Itsasgarraioetako Artezkaritzan aurkeztu beharko dira, 210/1983 Dekretoko 4-2. atalean ezartzen denaren arauera.
2. Aipatutako atalean zehazten den epea, 1983.eko Abenduaren 16raino luzatzen da.
3. Eske-idazkietarako arau-bidezko irarkiak (I ERASKINA) doakienen eskuragarri egongo dira Garraioetarako Lurralde-Burugoetan.
4. Atala.-Diru-laguntzen izendapena
1. Aurkeztutako diru-laguntzen eskabideen azterketa,
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak egingo du, eskabideak aurkezteko epea amaitu dadineko egunaren ondorengo 10 egunen barruan, dagokien ebazpena emango duelarik.
Aipatutako Saileko Sailburuak, hala behar izanez gero, onarpena eman diezaieneko saloa egongo dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeari.
2. Aurreko idazatian aipanxtako 10 egunetako epe horren barruan, eta aituen erizpen ofiziala egin ez bada, Jaurlaritzako Teknikari batek kalteen balio-neurketa ofiziala egingo du. Epe horren beraren barruan, beharrezko eritzitako osagarrizko argipideak eskatu ahal izango zaizkie eskegileei.
5. Atala.-Diru-laguntzen ordainketa
Diru-izendapena egin ondoren, horren % 26eko lehen ordainketa egingo da. Gainontzeko % 75aren ordainketa, diru-ezarketak egin eta agiri-bidez egiaztatu ondoren, egingo da.
6. Atala
210/1988 Dekretuko 2. ataleko 1 eta 2 idazatietan ohartematen diren diru-laguntzak aurrez eskatuak izan ala ez, kalteak jasandakoek,
Dekreto honek araupetzen duen itzuli beharrik gabeko diru-laguntza eska dezakete.
7. Atala
Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Azaroak 21.
Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRlZA. Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRl.
ERASKINA
FORMULARIO
RSS