
182. zk., 1983ko abenduaren 10a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
2319
Azaroaren 21ko 264/1983 DEKRETOA, Urriaren 3ko 211/1983 Dekretoa osatuz eta Garraio-alorrean, euri-erauntsien ondorioz larriki kalte jasandako Garraiatzailei, Garraio-Elkarte eta Kooperatibei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematearekiko ekonomiazko neurriak araupetuz.
Urriaren 3ko 211/1983 Dekretoaren 2. Atalaren 3. Zatian, joan zen
Abuztuan izandako euri-erauntsiek egindako kalteen ondorioz larriki jasandako Garraiatzailei, Garraio-Elkarte eta Kooperatibei dirulagintza emateko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetarako diru-baltza sortzen da.
Alor honetan izandako kalteak aztertu ondoren, gaur egun, esandako baltza banatzeko baldintzak, bideak eta bestelako gorabeherak araupetzea bidezkoa da.
Bidezkoa da halaber, 211/1983 Dekretoan sortutako dirulaguntza ezberdinen elkargarritasunarekiko alderdia argitzea. Hori horrela,
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz,
Ekonomia-Batzordeak onartuta, Antolakidetze Batzorde Nagusiaren erizpen-txostenarekin eta Jaurtze-Batzordeak bere 1983.eko Azaroaren
2ko bilkuran aztertu ondoren, zera
ERABAKITZEN DUT:
Lehenengo Atala.-Urriaren 3ko 211/1983 Dekretoaren 2. Atalaren 3.
Zatian ohartemandako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetarako baltzaren hartzekodun, honako baldintza hauen betetzen dituzten larriki kalte jasandako Garraiatzaile, Garraio-Elkarte eta
Kooperatibak izan daitezke:
1. Kaltedunen Erroldetegian egotea.
2. Bere egoitza edo baltzuaren egoitza Euskadiko Ekonomia Elkartean izatea.
3. Garraiatzaileen edo Arartekaritzen Erroldetegi Nagusian erasota egotea, hori, egin dezaten garraio edo ararte moetan ihardutzeko, beharrezko denean.
4. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, orokorki, ezar ditzan modu eta neurrietan, hartzekodunak. Aseguru-ltunea egitea.
5. Konpontzeko gai den ibilgailuak eta bai erositako edo erosi nahi den ibilgailuak ere, eta beti ere Legeak horrela eska dezanean, dagokion garraio-txartela duela egiaztatzea.
Dirulaguntza, tresnerietan edota antolapidetzetan izandako kalteak berebideratzeko izatekotan, garraio-ekintzak, dagozkion garraio-txartelak dituelakoaren babespean egon beharko du, hori,
Legeak horrela eska dezanean.
Bigarren Atala.-Eman daitezen Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, eskuarte-mugikorrean eta bai tresnerietan eta antolapidetzetan ere jasandako kalteak arintzeko izango dira eta, behin betiko izendapena
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia-Batzordearen erabakiz egingo da, hau,
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Sailburuaren aldezaurreko arauzko erizpenaz.
Hirugarren Atala.- Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, Dekreto honetan ezartzen den Eraskin gisa betetako agiriaren bidez aurkeztu ahal izango dira, Garraioetako Lurralde-Ordezkaritzetan edo Lurralde honetako Arabako Foru-Diputazioren Garraio-ldazguan 1983.eko
Abenduaren 16. eguna baino lehen.
Laugarren Atala.-211/1983 Dekretoaren 2. Atalaren 1. eta 2. idazatietan ohartematen diren dirulaguntzak aurrez eskatuak izan ala ez, kaltedunek, Dekreto honek araupetzen duen Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza eska dezakete.
Bostgarren Atala.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean.
Gasteizen, 1983.eko Azaroak 21.
Lehendakaria,
CARLOS GARAIKOETXEA URRlZA.
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,
XABlER LASAGABASTER ETXARRl.
ITZULI BEHARRIK GABEKO DIRULAGUNTZARAKO ESKEA
FORMULARIO
RSS