
182. zk., 1983ko abenduaren 10a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2318
Azaroaren 30eko 263/1983 DEKRETOA, Eskribauen eta Jabetza-Erroldetegiburuen izendapen-alorrean, agintepide batzutarako esku emateari buruzko Uztailaren 27ko 160/1983 Dekretoa alde batez eraldatuz.
Uztailaren 27ko 160/1983 Dekretoak (E.H.A.A.-ren Uztailaren 29ko 113.
Alea) esku eman zion Lehendakaritza-Sailburuari, Deskribauen eta
Jabetza-Erroldetegiburuen izendapen-alorreango agintepide batzutarako.
Erresumako Jaurlaritzak, agintepiderik ezezko aldezaurreko eskabidea
Dekreto horren aurka suztatuta, eskabide hori gogoan hartzea erabaki dugu, lehenengo Atalean biltzen diren Eskribauei eta
Jabetza-Erroldetegiburuei tituloak emateari buruzko agintepideei dagokienetan oinarritutakotzat jotzen dugulako, eta, 160/1983
Dekretoko 2. Atalean jartzen diren gainontzeko izendapen-eskubideei, horri atxikitakoei eta Autonomia-Estatutoko 10.22 eta 12.3 Ataletan jarritako gainontzekoei buruzkoak, arbuiatzea.
Hori dela eta, Ekainaren 30eko Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak ematen dizkidan agintepideez baliatuz, zera ERABAKlTZEN DUT:
/p>
Atal bakarra.-Uztailaren 27ko 160/1983 Dekretoko lehen Atala ezabatuta gelditzen da. Aipaturiko Dekreto horren 2. Atala, aurrerantzean, dekreto horren Atal bakarra izango da, modu honetan idatzita geldituko dela:
"Lehendakaritza-Sailburuari dagokio Eskribauen eta
Jabetza-Erroldetegiburuen izendapen-eskubideak, horri atxikitakoak eta Autonomia-Estatutoko 10.22 eta 12.3 Ataletan jarritako gainontzeko egiteratzea."
AZKEN ERABAKIA
Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Abenduak bost.
Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRlZA.
RSS