Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 1983ko irailaren 8a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1716

Irailaren 5eko 180/1983 DEKRETOA, Kaltedunen aldeko Ekintzapideen Antolatze-Batzordea sortaraziz.

Berri-berritango euri-erauntsien ondoriozko ezbeharrak arintzeko hartu beharreko neurrietatik, garrantzi berezia dute ondamendiak gertarazitako kalte haundienak jasan dituztenentzako dirua, edonolako ekintzak antolatuz eta egiteratuz, biltzera jotzen dutenek.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau,

ERABAKITZEN DUT:

1. Atala.-Kaltedunen aldeko Ekintzapideen Antolatze-Batzordea sortarazten da Jaurlaritzaren baitako, ondamendiaren ondorioz kalte haundienak izandako norbanakoentiako eta familientzako dirua biltzerajotzen duten kultura, atseden eta nolanahiko ekintzapideak antolakidetzea eta egitarautzea direla Batzorde honen egitekoak.

2. Atala.-1983.eko Abuztuaren 29ko Dekretoz sortutako

Antolakidetze-Batzorde Nagusiaren barruan eratuta egongo den

Ekintzapideen Antolatze-Batzordean, Merkataritza, Arrantzu eta

Turismo-Sailburu Jaun Txit Gorena izango da lehendakari, eta honako hauek batzordekide:

-Jose Mari Vélez de Mendizabal Kultura-Saiburuorde Jaun Txit Argia. - Gorka Knorr Jauna, Kanpotikako Harremanetarako eta

Argipide-Antolakideketarako Aholkularia. - Begoña Ezpeleta Andrea, Lehendakaritzaren Jendearekiko

Harremanetarako Arduraduna.

3. Atala.-Esku ematen zaio Batzorde horri, bere Lehendakariaren bitartez, hitzarmenak onartu eta balio osoz izenpetu ditzan, eta orohar, Batzorde horren helburuak betetzeko beharrezko izan daitezen lege-ekintzapide guztiak, banku-kontuak irekitzea eta horretarakotzea, egiteratzeko.

Manuel Urkijo Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekari Jaunak izango ditu bere gain, horretarako kontuetan jaso daitezen diru-eskuarteen arta, kontugintza eta bideratzea.

4. Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Irailak bost.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. MERKATARITZA, ARRANTZU ETA

TURISMO-SAILA


Azterketa dokumentala