Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1983ko abuztuaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1612

Lehendaritza-Sailaren 1983.eko Uztailaren 22ko AGINDUA, Autonomai-Elkarteko Arduralaritzako lantokiak, arduralaritza-akurapenez, betetzeko baztertze-indarreko saiotarako deia eginez.

Atal bakarra.- Automia-Elkartearen 1983. urterako guztizko diruegitamuak onartzezko Martxoaren 23ko 5/1983 Legean ohartemandako diruizendapenak egitaratuz eta

Lehendakaritza-Sailaren 1983.eko Uztailaren 22ko AGINDUA,

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lantokiak, arduralaritza-akurapenez, betetzeko baztertze-indarreko saiotarako deia eginez.

Atal bakarra.-Autonomia-Elkartearen 1983. urterako guztizko diruegitamuak onartzezko Martxoaren 23ko 5/1983 Legean ohartemandako diruizendapenak egitaratuz eta Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak lanariak arduralaritza-akurapen bidez hartzeari buruzko Apirilaren

6ko 72/1983 Dekretoaren 7garren Atalak agintzen duen arabera, eta

Autonomia-Garapenerako Lehendakariordetzak bere baiezkoa eman ondoren agindu honen oinarri-arauetan zehaztutako 3 lantoki (Mezulari bat,

Harreralari bat eta telefonozain bat) betetzeko baztertze-indarreko saiotarako deia egiten da, dei honek izango dituen oinarri-arauok ere agindu honetan bertan onartzen direlarik.

OINARRI-ARAUAK: I. ERABILTZE-EREMUA

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarako eta hirugarren oinarri-arauean zerrendaratzen diren 3 lantoki (Mezulari bat, Harrelarari bat eta telefonozain bat) arduralaritza-akurapenez betetzeko baztertze-indarreko saiotarako deia dute erabiltze-eremu oinarri-arau hauek.

Dei honen egunetik erabaki arteko aldian, agian hutsik galdi daitezen lantokiak ere, dei beronen bidez bete ahal izango dira, lantoki horiek, noIanahi ere, oraingo deiaren gai direnen zernolako berberak izan ditzatenaren baldintzapean.

Baztertze-indarreko saio hauek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko

Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akurapenari buruzko Apirilaren

6ko 72/1983 Dekretoa (E.H.A.A.-ren Apirilaren 26ko 52.Alea) eta

Agindu hau izango dituzte araupide.

II. AKURAPENAREN LEGE-JAURPIDEA EuskaI-Herriko Autonomia-EIkarteko

Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akutapenari buruzko

Lehendakaritza-Sailaren Apirilaren 6ko 72/1983 Dekretoaren ohartemandako izango da.

Dei honetan aukera daitezenak Arduralaritzari aldiko lankidetzazko arduralaritza-akurapenez atxikira geldituko dira. Aukera daitezenak,

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzutan berehala hasteko moduan egon beharko dute. III. DEIAREN GAI DIREN LANTOKIAK

Eskola-Agiridunak........................................... 3 lantoki Mezulari bat.

Harreralari bat, Euskera ezagutzen duelarik. Telefonozain bat,

Euskera ezagutzen duelarik. IV. OROTARIKO BALDINTZAK

Baztertze-indarreko saio hauetan eskuhartzeko honako hauek izango dira beharrezkoak:

Lehenengoa.-Gara-adinekoa izatea.

Bigarrena.-Legezko ezinaren edo elkartuezinaren zio izan dadin ezerk ez hartzea eta Herri-Arduralaritzaren zerbitzutik zigor zehaztapidetza bidez egotzitakoa ez izatea, eta herri-ihardunerako gaitasungabetua ez egotea.

Lanari-nahiek, jartzen diren baldintza guztiak eta bakoitza, eske idazkiak aurkezteko jarritako epearen azken egunerako bete beharko dituzte.

V. BERARIZKO BALDINTZAK

Tituloak.-Hirugarren zatian agertzen ziren lantokietarako jartzen zirenak, arauzko itxura-ereduaren arauerako eske-idazkian eskatzen diren zehaztapenekin.

Eskatzen diren tituloen egiaztapena, aukeratutakoa denaren iragarpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan egin beharko da.

VI. SAIOAK

Saioak honako hauetan dautza:

1. Lehiatzailearen funtsezko ezagutza, egitekoa betetzeko edo, hala dagokionean, lanbideaz jabetzeko gaitasuna balio-neurtzeko bide izan daitezen teoriazko nahiz egite-bidezko ariketak.

2. "Sikoteknia-test"-ak, eta bakoitzak bere Ianbide hezkuntza eta hazturari buruzko adierazpen bat egitea.

3. Hizkuntza-saioa (saio hau aukerazkoa izango da):

a) Euskera.

b) Beste hizkuntzak.

Ariketak, saioak egiten hasi aurre-aurretik aurkeztuko ditu Epaimahaiak.

Epaimahaiak saioaren gai izandakoei buruz lehiatzaileekin elkarrizketa bat izan eta saioa osatzeko irizpideak eskatu ahal izango ditu.

VII. SAIOEN BALIO-NEURKETA

Lehenengo saioari 0-tik 36 punturainoko balioa emango zaio, gainditutakotzak jotzeko 18 puntu gutxienez atera beharra dagoela.

Sikoteknia-test egiteari, lanbide-hazturari lantokiarekiko egokitasunari eta, hala gertatuz gero, elkarrizketari, 10 puntu gehienez eman ahal izango dizkie Epaimahaiak.

Hizkuntza-saioa, ondoren esaten den banaketaz balio-neurtuko da.

a) Euskararen ezagutza: 6 puntu.

b) Beste hizkuntzen ezagutza, hizkuntza bakoitzagatik: 2 puntu.

VIII. EPAIMAHAIEN OSATZE-MODUA

Lehendakaria: Bateango harremanetarako Sailburuordea. Guztietarako mahaikideak:

- H.A.E.I.I.-ko Artezkaria. - Herri-Ihardunetarako Artezkaria. - Gizarte-Artezkaria.

Berarizko mahaikideak:

- Zerbitzu Nagusien Arduraduna. Lehendakaritza-Saila. ldazkaria: Lehendakaritza-Sailak horretarako izendatutako teknikaria.

Saioen gaietan ezagutze berezia duten aituen aholkua eska dezake Epaimahaiak.

IX. EBAZPENA

Saioak bukatu ondoren, Epaimahaiak dagozkien saloak egingo dizkio

Lehendakaritza-Sailburuari, nolanahi ere deiaren lantokiak betetzeke gelditu izana aldarrikatzeko ahalmena beretzakotuz, lehiakideek eskatutako gutxienezko puntuak lor ez ditzatenean.

Salo horiek, behartze-indarra izango dute, Lehendakaritza-Sailburuak, aukeratutakoen behin-betiko izendapenei dagozkien erabakiak hartzen dituela.

Aukeratuen izen-zerrendak jakinaraziko dira hamabigarren oinarrian ohartemandako modura.

X. GORADEIAK ETA ZUZENKETA-ESKEAK Behin-betiko erabakien aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik birrabiatze-eskea egin ahal izango da. Lehendakaritza-Sailburuaren aurrean, aukeratutako nahikideen behin-betiko zerrenda E.H.A.A.-n argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. XI. ESKE-IDAZKIEN AURKEZPENA

Eske-idazkiak, Eraskin gisa ematen den itxura ereduaren arauera honako bide hauetako batetik, aukeran, aurkeztu ahal izango dira:

- Herri-Ihardunaren Artezkaritzan. Lehendakaritza-Sailean. Eusko

JaurIaritzaren egoitzan, Wellington Dukearen kaleko 2garrenean. Gasteiz. - Postetxeko idazguetan, ertsi gabeko eskutitz azalean,

Lehendakaritza-Sailaren Herri-Ihardunaren Artezkaritza jarriz, eta eskabidean bertan egiaztapen-zigilua duelarik.

Dei honetarako eske-idazkiak eta oinarri-arauak honako toki hauetan eskura daitezke:

- Eusko Jaurlaritzaren Egoitzan, Wellingtongo Dukoaren kaleko 2.ean. Gasteiz. - Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritzan. "Gran Via" kaleko

85.ean. Bilbo. - Hezkuntza eta Kultura-Sailaren Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritzan.

Andia kaleko 13.ean. Donostia.

XII. SAIOAK EGITEKO IRAGARKETA, EPE ETA EGUNA Dei honen seigarren oinarrian zehaztutako saioak, 1983.- eko Irailaren 20an egingo dira, goizeko hamarretan, Gipuzkoako Oñatiko Herri-Arduralaritzaren Euskal

Ikaskuntza-Institutoan

Aukera daitezenen zerrenda, lortutako puntuak eta guzti Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eske-idazkiak aurkezteko epea, 15 egunetakoa izango da, dei honen iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonetik hasita. Gasteiz, 1983.eko

Uztailak 22. Lehendakaritza-Sailburua,

XABIER CAÑO MORENO.

ERASKINA

EUSKADIKO HERRI-ARDURALARITZARAKO BAZTERTZE-INDARREKO SAIO-ALDITAN

ESKUHARTZEKO ESKE-IDAZKIA

FORMULARIO


Azterketa dokumentala