
122. zk., 1983ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1611
Herrizaingo-Sailaren 1983.eko Uztailaren 21eko AGINDUA, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzan, arduralaritza-akurapenez, lantokiak betetzeko merezimendu-lehiaketarako deia eginez.
Atal bakarra.-Autonomia-Elkartearen 1983.eko urterako guztizko diruegitamuak onartu zituen Martxoaren 23ko 5/1983 Legean ohartemandako diruizendapenak egiteratuz eta Autonomia-Elkartearen
Arduralaritzak lanariak arduralaritza-akurapen bidez hartzeari buruzko Apirilaren 6ko 72/1983 Dekretoaren 7. atalak agintzen duen arabera eta Autonomia-Garapenerako Lehendakariordetzak bere baiezkoa eman ondoren, agindu honen oinarri arauetan zehaztutako Goi Mailako
Titulodunen 2 lantoki eta Erdi Mailako Teknikarien 2 lantoki betetzeko baztertze indarreko saioetarako deia egiten da, dei honek izango dituen oinarri-arauok ere agindu honetan bertan onartzen direlarik.
OINARRI-ARAUAK: I. ERABILTZE-EREMUA
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarako eta hirugarren oinarri-arauean zerrendaratzen diren Goi Mailako Titulodunen 2 lantoki eta Erdi
Mailako Teknikarien 2 lantoki, arduralaritza-akurapenez betetzeko baztertze indarreko saiotarako deia dute erabiltze-eremu oinarri-arau hauek.
Dei honen egunetik erabaki arteko aldian, agian hutsik geldi daitezen lantokiak ere, dei beronen bidez bete ahal izango dira, lantoki horiek, nolanahi ere, oraingo deiaren gai direnen zernolako berberak izan ditzatenaren baldintzapean.
Baztertze-indarreko saio hauek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akurapenari buruzko Apirilaren
6ko 72/1983 Dekretoa (E.H.A.A.-ren Apirilaren 26ko 52. Alea) eta
Agindu hau izango dituzte araupide.
II. AKURAPENAREN LEGE-JAURPIDEA
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akurapenari buruzko Lehendakaritza-Sailaren Apirilaren
6ko Dekretoan ohartemandakoa izango da.
Dei honetan aukeratuak izan daitezenak Arduralaritzari aldiko lankidetzazko arduralaritza-akurapenez atxikita geldituko dira.
Akura daitezenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzutan berehala hasteko moduan egon beharko dute.
III. DEIAREN GAI DIREN LANTOKIAK
Goi mailako Tilulodunak ................................ 2 lantoki
Goi Mailako Titulodun 1, E.G.A. tituloa edo kidekagarria duena.
Antolapen, ikerpen edo Euskararen pedagojia alorrean ardurazko lantokietan gutxienez 3 urtetan iharduna izana baliogarri izango da.
Gaitasundun Teknikari 1, E.G.A. tituloa edo kidekagarria duena, irakaste-arau berrietan oinarrituz irakaskuntzari egokitzeko ikerketak eta egitarauketetan gutxienez 3 urtetako haztura duena.
Informatika-erapidetzaren, irakaskintza-erapidetzaren eta gaztetxoen ezagutzak (hezkuntzazko antolaketa-egitarauketa) (Hezkuntza eta Kultura-Saila).
Erdi-Mailako Titulodunak ............................... 2 lantoki
Erdi Mailako Teknikari 1, hezkuntza alorrean haztura duena.
Egitekoak: Ikaskuntzako beharrak azaldu eta antolakidetu, ikastaldiak mugatu, aurretik egiaztatutako irizpide eta helburuetan oinarrituz antolatu eta antolakidetu, Euskarazko ezagutzak (Irakaslegoaren birgaikuntza) (Hezkuntza eta Kultura-Saila).
Erdi-Mailako Teknikari 1, agiri-paperetarakoa, antolapen eta harreman etarako, alorrean haztura duena, xehetasun-erroldeen sarrera eta izateari buruzko ezagutzak. Euskara, Frantzesa eta Ingleseko ezagutzak. (Hezkuntza eta Kultura-Saila).
IV. OROTARIKO BALDINTZAK
Baztertze-indarreko saio hauetan eskuhartzeko honako hauek beharrezkoak izango dira:
Lehenengoa.-Gara adinekoa izatea.
Bigarrena.-Legezko ezinaren edo elkartuezinaren zio izan dadin ezerk ez hartzea eta, bereziki, Herri-Arduralaritzaren Zerbitzutik zehaztapidetza-bidez egotzitakoa ez izatea, eta herri-ihardunerako gaitasungabetua ez egotea.
Lanari-nahaiek, eske-idazkiak aurkezteko aldia bukatu dadineko egunean bete behar-ko dituzte baldintza horiek guztiak.
V. BERARIZKO BALDINTZAK
Tituloak.-Hirugarren oinarrian zehazten diren lantokietarako adierazitakoak, itxura-ereduraren arauerako eskeidazkian eskatzen diren zehaztapenekin.
Eskatzen diren tituloen egiaztapena, aukeratutakoetakoa denaren iragarpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan egin beharko da.
VI. SAIOAK
Egin beharrezko lanari buruzko tituloei eta ezagutzei artez datxezkienak, lantoki bakoitzarako jarritako gaiei egokituz, Agindu honen I Eraskin gisa agertzen diren gai-zerrenden arauera.
Lehiatzaileek egin beharko dituzten ariketak LEHENENGO ARIKETA
Deiaren gai diren lantokietara sartzeko eskatzen den berarizkotasunari dagokion berarizko gai-zerrendarekin zerrikusia duten galderei idatziz erantzutea.
BIGARREN ARIKETA
Autonomia-Elkarteko lantokiren bat lortu nahi dezaten Iehiatzaile guztiek, lantoki horretarako eskatzen zaizkien tituloak direnak direla, ezagutu beharreko guztientzako gai-zerrendari buruzko galderei eman beharko diete idatzizko erantzuna. Gai-zerrenda horrek bi zati izango ditu:
a) Eukal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakundeei eta lege-araupideei buruzko ezagutza.
b) Arduralaritza-bideekiko ezagutza. HIRUGARREN ARIKETA
Sikoteknia-test egitea eta lehiatzaileak bere Lanbide-gertakuntza eta haztura azaltzea.
LAUGARREN ARIKETA Hizkuntzei buruzko saioa: a) Euskara.
b) Beste hizkuntzak.
Saioak hasi aurre-aurretik aurkeztuko ditu ariketak Epaimahaiak.
Saio bakoitzean Lehiatzaileek lege-liburuak edo teknikazko arau-liburuak erabil ditzaketenentz, azterketan bertan erabakiko du Epaimahaiak.
Epaimahaiak, saioaren gai izandakoei buruz Iehiatzaileekin elkarrizketa izan eta saioa osatzeko irizpideak eskatu ahal izango dizkie.
VII. SAIOEN BALIO-NEURKETA
Lehenengo saioari 0-tik 36 punturainoko balioa emango zaio, gainditutakotzat jotzeko 18 puntu gutxienez atera beharra dagoela.
Bigarren saioak banakako neurketa izango du, honako banaketa honen arauera:
a) Autonomia Elkarteko Erakundeekiko eta Iege-araupideekiko ezagutza; saio honi 0-tik 7 punturainoko balioa emango zaioa, 3,5 puntu gutxienez atera beharra dagoela gainditutakotzat jotzeko.
b) Arduralaritza-bideekiko ezagutza, saio honi 0-tik 5 punturainoko balioa emango zaio, 2,5 puntu gutxienez atera beharra dagoela gainditutakotzat jotzeko.
Sikoteknia-test egiteari, lanbide-hazturari, lantokiarekiko egokitasunari eta, hala gertatuz gero, elkarrizketari 10 puntu gehienez eman ahal izango dizkie Epaimahaiak.
Hizkuntzen saioak honako balio-neurketa honen bidez egingo dira:
a) Euskarako ezagutzak: 6 puntu.
b) Beste hizkuntzetakoak, bakoitzagatik: 2 puntu
VIII. EPAIMAHAIEN OSATZE-MODUA
Epaimahaiburu: Bateango Harremanetarako Sailburuordea.
Guztietarako Mahaikide:
- H.A.E.I.I.-ko Artezkaria. - Herri-Ihardunaren Artezkaria. -- Gizarte-Artezkaria.
Berarizko Mahaikide:
- Hizkuntza-Politikako Idazkaria. - Lanarigoko Artezkariordea. Hezkuntza eta Kultura-Saila.
Idazkaria: Lehendakaritza-Sailak horretarako izendatutako Teknikaria.
Saioen gaietan ezagutza berezia duten Teknikarien aholkuak eska ditzake Epaimahaiak.
IX. EBAZPENA
Saioak bukatu ondoren, Epaimahaiak dagozkien saloak egingo dizkio
Lehendakaritza-Sailburuari, nolanahi ere, Iehiatzaileek eskatzen ziren gutxienezko puntuak lor ez ditzatenean, deiaren lantokiak betetzeko gelditu izana aldarrikatzeko ahalmena beretzakotuz.
Salo horiek behartze-indarra izango dute, eta
Lehendakaritza-Sailburuak aukeratutakoen behin-betiko izendapenei dagozkien erabakiak hartuko ditu.
Aukeratuen izen-zerrenda, hamabigarren oinarrian ohartematen den moduan argitaratuko dira.
X. GORADEIAK ETA ZUZENKETA-ESKEAK Behin-betiko erakakien aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik birrabiatze-eskea egin ahal izango da Lehendakaritza-Sailburuaren aurrean, aukeratutako nahikideen behin-betiko zerrenda E.H.A.A.-n argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
X1. ESKE-IDAZKIEN AURKEZPENA
Eske-idazkiak, Eraskin gisa ematen den itxura-ereduaren arauera, honako bide hauetako batetik, aukeran, aurkeztu ahal izango dira. - Herri-Ihardunaren Artezkaritzan. Lehendakaritza-Saila. Eusko
Jaurlaritzaren Egoitza, Wellingtongo Dukearen k/-ko 2an. Gasteiz. - Postetxeko idazguetan, hertsigabeko eskutitz-azalean,
Lehendakaritza-saileko Herri-lhardunaren Artezkari Jauna jarriz eta eskabide beraren egiaztapen-zigiIua duelarik.
Dei honetarako eske-idazkiak eta oinarri-arauak toki hauetan eskura daitezke:
- Eusko Jaurlaritzaren Egoitzan, Wellington-go Dukearen kaleko 2an. Gasteiz. - Bizkaiko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan. "Gran Via"-ko 85.ean. Bilbo. - Gipuzkoan, Hezkuntza eta Kultura-Saileko Lurralde-Ordezkaritzan,
Andia k/-ko 13.ean. Donostia.
XII. IRAGARKETA, EPEAK ETA SAIOAK EGITEKO EGUNA
Dei honen seigarren oinarrian esandakoei dagozkien saioak 1983.eko
Irailaren 19an egingo dira, goizeko 10etan, Herri-Arduralaritzaren
Euskal Ikaskuntza-Institutoan, Oñati. (Gipuzkoa).
Aukeratutakoen zerrenda, E.H.A.A.-n izen-zerrendak puntuekin argitaratuz jakinaraziko da.
Eske-idazkiak aurkezteko epea, dei hau, E.H.A.A.-n argitaratutako egunaren biharamonetik hasi eta 15 egunetakoa izango da.
Gasteiz, 1983.eko Uztailak 21. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.
ERASKINA
EUSKADIKO HERRI-ARDURALARITZARAKO BAZTERTZE-INDARREKO SAIO-ALDITAN
ESKUHARTZEKO ESKE-IDAZKIA
FORMULARIO
RSS