Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1983ko abuztuaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Indargabetutako xedapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
Herrizaingoa
1609

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailren eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren eta Herrizaingo-Sailaren Uztailaren 11ko 173/1983 DEKRETOA, Presazko Osasunketa-Garraioen Sarea aztertu eta arrazoibideratzoko Batzordea sortuz.

Autonomia-Elkarteko mugartean eta Presazko Osasunketa-Garraioen izate modu ezberdinetako eraentza-sail eta erakundeen aniztasuna dagoela kontutan hartuta, nahiz giza nahiz teknika-eskuarteen arrazoi-bideratzea bere xedetaz duen Batzorde bat sortzea beharrezkotzat jotzen da.

Osasunketa eta gizartesegurantzako eta Lurralde-Antolaketa eta Garraioko eta Herrizaingoko Sailburuen saloz eta Jaurtze Batzordeak bere 1983.eko Uztailaren 11ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

1. Atala.- Presazko Osasunketa-Garraioen Sarea aztertzeko eta arrazoibideratzeko Batzordea sortzen da.

2. Atala.- Honako hauek izango dira Batzorde horretako batzarkide:

- Osasunketa-Sailburuordea, Lehendakari gisa diharduela.

Batzarkideak:

- Arabako Osasunketa eta Gizarte-Ongundeko Foru-Diputatua.

- Bizkaiko Osasunketa eta Gizarte-Ongundeko Foru-Diputatua.

- Gipuzkoako Osasunketa eta Gizarte-Ongundeko Foru-Diputatua.

- Eusko Osasunketa-Zerbitzuko -OSAKIDETZA- Artezkari Nagusia.

- Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Osasunketa-Egitamugintzako Artezkaria.

- Herrizaingo-Saileko Herri-Babesako Artezkaria.

- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurbidezko Garraioen Artezkaria.

- Bidezaingo-Artezkaria.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Teknikari batek idazkari-lana egingo du.

Batzordeko Lehendakariak batzarretara deia egin ahal izango du beraietan egotea egoki iruditzen den pertsona edo erakundeei.

3. Atala.-Batzordeari, honako egiteko hauek dagozkio:

a) Presazko Osasunketa-Garraioarekin zerrikusia duten Teknika eta giza-eskuarteen azterpen eta balio-neurketa.

b) Irabazte-xederik gabeko Eraentza-Sail edo Erakundeek egindako presazko osasunketa-garraiozko ekintzeekiko laguntzei edo diru-laguntzei buruz irizpideak jartzea edo Jaurlaritzari saloak ematea.

c) Argipide eta ebazpenak ematea, dagozkien Jaurlaritzako Sailek edo Foru-Diputazioek eskatuta, beroriei ekitzetarako saloak eginez.

d) Presazko osasunketa-garraioen zerbitzuetako ihardunaren ezagutza eta azterketa.

AZKEN ERABAKIA

Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1983.eko Uztailak 11.

Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua.

XABIER AGIRRE BILBAO.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,

XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Herrizaingo Sailburua,

LUIS M.ª RETOLAZA IBARGUENGOITIA.


Azterketa dokumentala