Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
279

Otsailaren 7ko 15/1983 DEKRETOA, etxebizitzagintza suztatzeko eta etxebizitzak erosteko eta birregokitzeko Autonomia-Elkartearen mugarteango 1983garren urterako dirubideei buruz.

Gure ekonomia jasaten ari den orotariko hestualdiaren hesparruan, ba daude gizartearen aldetik duten esangura eta bere ekonomiazko garrantzia dela eta berarizko gailentasuna izan eta Eusko

Jaurlaritzak arreta berezia egiten dien alorrak eta, hori,

Etxebizitzarena bakarrean aztertu behar den arazo bat ez, bainan biztanle-kopuruaren hazkuntza eta industriaren birrantolaketa edo atzerri-salmentak gehitzeak bezala Autonomia-Elkartearen ekonomiaren etorkizuna baldintzapetzen duten beste arazo batzuekin batera ikusi beharrekoa denazjabetuta dagoenarren.

Alde horretatik zera esan behar da: Etxebizitzagintzak, lehengo urte-hamarrekotan ekonomia suzpertzeko betetzen zuen eragite-indarraren zati bat galdu egin duela; horregatik, zenbatekoari baino ontasun-mailari gehiago begiratu diezaion etxebizitza-politika bat finkatzea, eskabideari laguntza emateko bideak jartzea, iadanik egon daudenez baliatzea (eginda dagoen edcebizitza-piloa birregokitzea), diruezarketari bide bereziak eskaintzea etabar beharrezko gertatzen dira.

Eusko Jaurlaritza, hala ere, Eraikintzaren oraingo ihardutze-erari,

Agintaritzaren Babespeko etxebizitzak suztatzeari eta erosteari,

Emendio-Erroldeko Agiria duten etxebizitzak erosteari, eta etxebizitzak birregokitzeko aurten sortarazten diren dirubideei darizkien dirubidetzaren aldetikako beharrez jabetuta dago.

Ekintza-alor hoien eretzean, dirueskuarte-behar hoien neurketa bat egin da, hori guzti hori men egiten zaion erresuma-eremuko etxebizitzen hiru urtetarako egitamuari egokituz.

Diru-eskuarte horiek ateratzeko, eta etxebizitzen alorrean eskuratutako bakarreango agintepideen barruan, EuskoJaurlaritzak beharrezko erizten dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko

Aurrezki-Kutxekingo Lankidetasun-Itune baten bidezko dirubide berri bat jartzeari.

Esandakoen ondorioz, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak baiezko erizpena emanda eta

Jaurlaritza-Batzarrak 1983garreneko Otsailaren 7an aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, batean, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean diharduten dirubidetza-erakundeekin ituneak egingo dituzte, bere diruegitamuen pentzutan Autonomia-Elkartearen mugartean erresuma-mailako Etxebizitzaren Hiru urtetarako Egitamua deritzanak jartzen dituen araupidepeko etxebizitzen suztapenerako, erosketarako eta birregokitzerako erakunde horiek eman ditzaten maileguen diru-saritarako laguntzak emateko, eta bai "Irabazi apaleneko norbanako edo familiei bukatutako etxebizitzak erosteko

Laguntza-Egitamua"-ren arauak ematen dituen Eusko Jaurlaritzako

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Ekainaren 28ko 146/1982

Dekretoaren babespeko etxebizitzak erostekoei eta, orohar, etxebizitza-politika egiteratuz Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eremuan eman daitekeen beste ezein erabakiren gai izan daitezenei ere.

Bigarren Atala.-Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxek,

Dekreto honen lehenengo Atalean esaten diren ituneen arauera emandako maileguen ehuneko berrogeikoa kontatu ahal izango dute araupide berezipeko maileguen ehunekorako.

ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.-Dekreto honen arauera Euskal Herriko

Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxekin egin daitezen itunean sartu daitezkeen mailegu guztien gehienezko guztizkoa, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarren urtean, hemezortzi mila miloe pesetakoa izango da, hala egokituz gero beste dirubidetza-erakunde batzukin egin daitezkeen ituneen zenbatekoaren kaltetan gabe.

Bigarrena.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak mila bederarzirehun eta larogeita hirugarren urtean diru-sariak arintzeko eman ditzan diruegitamuetatikako diru-kopuruen goren-muga, Euskal Herriko

Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legean jarri dedina izango da.

AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, bakoitzak bere aldetik nahiz batean, Dekreto hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak eman ahal izango dituzte, bere agintepide-eremuaren batruan.

Bigarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1989garreneko Otsailak 7. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta

Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.


Azterketa dokumentala