Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
277

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1983.eko Urtarrilaren 17ko AGINDUA, behin-behingo onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda behin-betikoratuz, horiei aitortutako zerbitzuen kontaketa ere bai, eta aldibateko eran Euskal Herriko Jaurlaritzan, Medikuordeen mailakatu gabeko lantokitan lantoki-aldaketarako lehiaketa betetzeke aldarrikatzen da.

Jaun T. A.:

Sail honen 1982.eko Uztailaren 21eko Aginduz (28ko B.O.E.),

Medikuordeen mailakatu gabeko lantokietan hutsik utzita zeuden lan-tokiak betetzeko, lantoki-aldaketarako agizko lehiaketa-deia egina izan zen, dei horretan lan-toki horien zerrenda agertzen zelarik.

Lehiakideen eskabideak aztertu ondoren eta deialdian zeuden araupideei atxikiz.

Sail honek honako hau erabakitzen du:

1. Sail honen 1982.eko azaroaren 10eko aginduz (26ko B.O.E.) erabakitako onartutako eta bazter utzitako lehiakideen behin-behingo zerrenda, behin-betikoratzea.

2. Eskatzaileek nahiagozko beste batzu eskatu zituztenez gero, deigarrizkoak betetzeke aldarrikatzea. .

3. Agindu honen aurkako goradei eta zuzenketa-eskeak. 3.1. 1 idazatian agindutakoaren aurka, doakienek, Agindu hau argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabete bateko epearen barruan, Sail honen aurrean, lehengoratze-eskea sartu ahal izango dute.

3.2. 2 idazatian agindutakoaren aurka, doakienek, Agindu hau argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost lan-eguneko epearen barruan zuzenketa-eskea sartu ahal izango dute.

Jakin dezazun eta ondorioetarako diozutf aun T.A. horri. Jainkoak gorde zaitzala.

Gasteiz, 1983.eko Urtarrilak 17.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua. ZERBITZU ARTEZKARI JAUN T.A.


Azterketa dokumentala