Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 1982ko irailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza
1379

Hezkuntza-Saileko Irakaskuntza-Artezkaritzaren 1982garroneko Abuztuaren 20ko ERABAKIA, Musikarako UdalIkastegiei eta Norbanako Jabetzapeko Musikategiei dirulaguntzak emateko deia eginez eta horretarako arauak emanez.

Musika-irakasketak ematen dituzten Udal-Ikastegienoako eta Norbanako

Jabetzapeko Musikategientzako diruegitamutikako 8.300.000 pesetako diru-laguntza izendatzen duen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko 1982garren urterako Guztizko Diruegitamuarekiko Legeak ohartematen duena egiteratuz. "Onartutakoen" sailkapena eduki dezaten Musikarako Udal-Ikastegiei eta Norbanako Jabetzapeko Musikategiei. Irakaskuntza-Artezkaritza honek dei egiten die dirulaguntzaeskabidea aurkez dezaten, aipatutako diru-egitamuaren zatiaren pentzutan eta Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko 15 eguneko epearen barruan. Laguntzaren xedea:

Laguntza-eskabidea, musikagailuak eta irakaskuntzarako behar-beharrezko diren gaiak erosteko egingo da. Zembatekoa:

Zenbatekoak, Guztizko Egitamuko diru-erabilgarritasunari egokituko zaizkio eta Ikastegi bakoitzarentzakoak ez du sekula gaindituko gaien gosteen ehuneko 70koa.

Agiri-sorta:

- Hezkuntza-Saileko Irakaskuntzarako artezkari Txit Argiari egindako eske-idazkia. - "Onartutakoen" sailkapena "Boletín Oficial del Estado"-n edo

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara deneko argazki-aldakia. - Arlokako Ikasle-kopurua eta berauen agiri-moeta. - Erosi behar diren gaien zerrenda.

Aurkezpena: Eskabideak Saileko Lurralde-Ordezkaritzetan aurkeztuko dira; hauek, 20 eguneko epearen barruan, eta MusikaIrakaskuntzarako

Artezkaritzaren erizpen-txostena erantsiz,

Irakaskuntza-Artezkaritzara bidaltzen dituztelarik. Behin-betiko ematea:

Guztizko diru-erabilgarritasunaren, eskola ematen zaien ikasle-kopuruaren eta' lehentasunezko beharren irizpideen ariora, zenbatekoa izendatuko du Sailak eta emandako laquntzaren zenbatekoaren berri emango die eske-egileei. Laguntzaren ordainketa:

Laguntza izendatu ondoren, doakionak, gai-erosketak egiazta ditzaten ordain-agiriak aurkeztuko ditu dagokion Lurralde-Ordezkaritzan, zenbatekoa ordaindua izan dakion. Aurkeztutako ordain-agirien guztizko zenbatekoak, ezin lezake emandako laguntzaren ehuneko 70koa gainditu. Irakaskunta-Artezkaria,

KARMELE ALZUETA BENEITE.


Azterketa dokumentala