
53. zk., 1982ko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
517
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren ERABAKIA, Idiazabalgo Udalak suztatutako eta bideak eginarazitako, indarrean dagoen bertako Hiri-Antolaketaren Guztizko Egitamua birraztertzeko eta Lur Jaurpidearen eta Hiri-Antolaketaren Lege berriari egokitzeko udal-egitamuketarako ereduaren aukerari buruz.
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
"Idiazabalgo Udalbatzarrak, Egitamuketa-Araudiko 91 garreneko
Atalaren b) zatian zermugatzen den moetako egitamuketarako
Ordezkatze-Araupidea izeneko eredua, udalmugartearen erabateko antolaketa egiteko bide egokitzat, hautatu izanarekin egindako aukeraren aldezko erizpena ematea." '
Erabaki hori, arduralaritza-bidean, behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharreko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitaratu dadinetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Epe horrek dirauen artean HI3-195/81-P02 zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan Hirigintzako Gipuzkoako Lurralde-Artezkaritzan.
Gasteiz, 1982garreneko Epailak 24. Lurralde-Antolaketa eta
Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.
RSS