
53. zk., 1982ko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Ekonomia eta Ogasuna
514
Jorrailaren 19ko 84/1982 DEKRETOA, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailburuordeak, aldibaterako, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailordetzaren egitekoak ere egin ditzala erabakiz.
Egun honetako /1982 Dekretoz, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko
Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen Sailburuordeak, berak eskatuta,
Sailburuorde izateari utz diezaiola erabaki da, Diruegitamu eta
Artekaritza-Sailburuordeak, aldibaterako, Sailordetza haren egitekoak ere egin ditzala beharrezko jotzen delarik, Sailburuorde-izendapen berririk egin ez dadin bitartean.
Horren ondorioz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz,
Jaurlaritzak 1982garreneko Jorrailaren 19an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT
Lehenengo Atala.-Diruegitamu eta Artekaritza-Sailburuordeak, aldibaterako, Erakundetza eta Argipide-Erapidetzen
Sailordetzaren egitekoak ere egingo ditu, honetako Sailburuordea izendatu ez dadin bitartean.
Bigarren Atala.-Dekreto, hau, Erakundetza eta ArgipideErapidetzen
Sailburuordeak, berak eskatutako uzteak, Jorrailaren 19ko 85/1982
Dekretoko 2garren atalaren arauera, egiterakortasuna hartzen duen egunean bertan jarriko da indarrean.
Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Jorrailak hemeretzi.
Jaurlaritzako Lehendakaria,
CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO
LUIS URIARTE SANTAMARINA.
RSS