Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 1982ko apirilaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Industria eta Enerjia
511

Industria eta Enerjia-Sailaren 81/1982 DEKRETOA, "Ente Vasco de la Energía, S. A." sonaraziz.

Euskal herri-sailaren enerjia-alorreango iharduna behar bezala egokitzeko eta zaintzeko, horretarakoxe Erakunde eta sortaraztea aholkugarri gertatzen da eta xede honekin, Jaurlaritzak, "Ente Vasco de Energía, S. A." delakoa sortarazteko Lege-Egitasmo bat onartu du,

Legebiltzarrari bidali dakion.

Baina erakuntza-zioak direla eta, "Sociedad de Gestión de la Central

Nuclear de Lemóniz, S. A." eta "Sociedad de Gas de Euskadi, S. A." sorezearekin batera berarizko baliapide bat izatea komenigarri gertatzen da.

Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta Industria eta

Enerjia-Sailak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Jorrailaren bostean egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau.

ERABAKITZEN DUT

Lehenengo Atala.-"Ente Vasco de la Energía, S. A." izeneko Akziokako

Baltzu bat eratu dedineko baimena ematen da, horretako. akziojabe bakarra Euskal Herriko AutonomiaElkartea dela.

Bigarren Atala.-Horren Baltzu-domu osoaren jabe bakarra Euskal

Herriko Autonomia-Elkartea denez gero, "Ente Vasco de la Energía, S.

A." Elkarte horretako Herri-Baltzu izango da; beraz, eta Eusko

Legebiltzarrak aitortzen zaizkion agintepideez baliatuz

Autonomia-Elkarte honetako HerriBaltzuentzako araupideak eman ez ditzano, Urtarrilaren 4ko Diruegitamuekiko Orotariko 11/1977 Legearen

6.1.a) Atalaren gai diren Erresuma-Baltzuentzako jaurpideak izango dira horrekin erabilgarri.

Hirugarren Atala.-Horren hasteko Baltzu-domua ehun mila pesetakoa izango da, bakoitzak hamar mila (10.000) pesetaren izeneko balioa izan eta guztiak hartuta eta erabat ordainduta dauden hamar akzio jabe-izendunetan banatuta.

Laugarren Atala.-Baltzuak "Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemóniz, S. A."-ren eta "Sociedad de Gas de Euskadi, S. A."-ren ekintzapideen zaingoa eta antolakidepena izango ditu xede.

Bosgarren Atala.-Arduratze-Batzordea hamar lagunek gehienera osatuko dute, hoietatik bost, gutxienez, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen ordezkotarako izendatutakoak direla. Gainontzekoak, enerjiaren, industriaren edo ekonomiaren alorretan gaitasuna aitortzen zaienen artetik izendatuko dira.

Seigarren Atala.-"Ente Vasco e la Energía, S. A."-ren erakuntza sendesteko beharrezko agiri guztiak izenpetzea eta bai akzioagatikako ordainketak ere Ekonomia eta HerriogasunSaileko

Herriondare-Artezkariak egingo ditu.

Zazpigarren Atala.-Dekreto honi eraskin gisa eratxiki eta Baltzuaren jaurpide izangu den Araudia ontzat ematen da. Zortzigarren

Atala.-Erakundearen eginkortasunarekiko zaingoa, erakunde hori artez menpean duen Ekonomia eta

Herriogasun-Sailak egingo du.

Dirubidetzarekiko zaingoa, Ekonomia eta HerriogasunSaileko

Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak egingo du.

Bederatzigarren Atala.-6garren Atalburuko 09 zerbitzuko 99 sailetik

8garren Atalburuko 03 zerbitzuko 08 sailera ehun mila peseta aldatzen dira, hasierako baltzu-domua izenpetzeko.

Hamargarren Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak bost. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria eta Enerjia-Sailburua, XABIER

GARCIA EGOTXEAGA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE. "ENTE VASCO DE LA ENERGIA, S. A.". AKZIOKAKO BALTZUAREN ARAUDIA IDAZPURUA

IZENA, EGOITZA, XEDEA ETA IRAUPENA Lehenengo Atala.-Izena

Araudi honen jaurpideko Akziokako Baltzuak "Ente Vas co de la

Energía, S. A." izango du izena.

2garren Atala.-Egoitza ,

1. Baltzu-Egoitza, orain, Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko

2garrenean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Egoitzan jartzen da, eta

Biltzar Nagusiaren erabakiz aldatu ahal izango da, beti ere Euskal

Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean datzala.

2. Arduratze-Batzordeak idazgu, etxeorde, bideralaritza, ordezkaritza edo lan-tokiak nunahi jarri eta aldatu ahal izango ditu, Batzordeak berak erabaki ditzan egiteko, eskubide eta ihardutze-moduekin.

3garren Atala.-Xedea "Ente Vasco de la Energía, S. A."-k "Sociedad de Gestión de la

Central Nuclear de Lemóniz, S. A."-ren eta "Sociedad de Gas de

Euskadi, S. A."-ren ekintzapideen antolakideketa eta zaingoa izango ditu xede.

4garren Atala.-Iraupena, eta Baltzu-ihardunaren hasiera

Baltzua iraupen-mugarik gabe sortarazten da, eta eratu dedin egunean bertan ekingo zaio bere ihardunari.

II IDAZPURUA BALTZU-DOMUA 5garren Atala.-Baltzu-domua

Baltzu-domua ehun mila pesetakoa izango da, hurrenezhurren "BAT"-etik, "HAMAR"-erainoko zenbakiak izan (bi zenbakiok) eta guztiak hartuta eta erabat ordainduta dauden hamar mila pesetaren izeneko balioko hamar AKZIO JABEIZENDUNetan banatuta.

6garren Atala.-Bazkidetasuna

Akzio baten edo batzuenjabe izateak bazkide izatea dakar, eta

Akziokako Baltzuen Legearen 39 Atalean jartzen diren eskubideak damazkio jabeari.

III IDAZPURUA BALTZUKO I HARDUTZE-SAILAK 7garren Atala.-Baltzuko Ihardutze-Sailak

Akzio jabeen Biltzar Nagusia, Arduratze-Batzordea eta Artezkari

Nagusia izango dira Baltzuko eraentza-sailak. LEHENENGO SAILA - Akzio jabeen Biltzar Nagusia

8garren Atala.-Zer-nolakoa, erabakien behartze-indarra eta

Biltzarreko kargutarako izendapena

Legez deia egin eta bildutako Akzio-jabeen Biltzar Nagusia da

Baltzuko goreneko ihardutze-saila, eta horrek balioz hartutako erabakiek akzio-jabe guztientzako behartze-indarra izango dute, bai bat ez datozenentzat eta bertan ez daudenentzat ere.

BIGARREN SAILA Arduratze-batzordea 9garren Atala.-Zer-nolakoa eta egitekoak

Auzitan eta auzitatik kanpo, Biltzar Nagusietan hartutako erabakietan daudenez eta legeen aginduz Biltzar Nagusiarenak izan edo Araudiak horrentzat gordetako eskubideez besteko inolako mugapenik gabe

Baltzuaren eraentza eta ordezkotza bere zabalenean dagozkion Baltzuko bateango ihardutze-saila da Arduratze-Batzordea.

10garren Atala.-Eratze-modua, izendapena, karguak eta iraupena 1.

Arduratze-Batzordeak gehienera hamar Arduradunek osatuko dute, eta hoiek Baltzuko akzio-jabe izatea ez da nahitaezko izango.

2. Biltzar Nagusiari dagokio Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa erabakitzea, hoiek noiznahi izendatzea edo kentzea, eta bai

Batzordeko kargudunak, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria alegia izendatzea eta aldatzea ere. Idazkaria Arduratze-Batzordekide ez den bat izan daiteke; horrela bada. Batzordeak aztertu ditzan arazoetan ez du botorik izango.

8. Baltzua sortarazterakoan izendatutako arduradunek Legeak jartzen duen gehienerako aldi osoan ihardungo dute bere karguan, eta bestela izendatutakoen manualdiak Biltzar Nagusiak bakoitzean jarri dezan epe-muga izango du eta hori, bietan, behin eta berriz birrizendatu ahal izatearen edo Biltzar Nagusiak noiznahi hoiek kentzea erabaki ahal izatearen kaltetan gabe.

11garren Atala.-Bilkureturako deiak

1. Arduratze-Batzordea bere Lehendakariak dei eginda edo

Batzordekideen herenak eskatuta bilduko da Baltzuaren ihardunerako komenigarri izan dedin guztietan, eta hiru hilabetez behin gutxienez.

2. Deia, Lehendakariaren iritziz presa dagoenean izan ezik, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago egingo da, aztertuko den gai-zerrenda iragarriz.

3. Batzordekide guztiak bertan egon eta guztiek elkar hartuta bilkura egitea erabakiz gero ez da aurrez deia egin beharrik izango, eta bilkurak balio osoz hartu ahal izango du ezein erabaki.

12garren Atala.-Bilkurak, eta erabakiak hartzea

1. Arduratze-Batzordea, bertako kide guztien erdiak eta bat berenez edo ordezko-bidez bilkuran egon daitezenean balio osoz bilduta egongo da.

2. Arduratze-Batzordeko Lehendakaria izango da bilkuretan mahaipuru eta arteztaile, eta kargu hori hutsik egotea edo Lehendakaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero

Lehendakariordea, eta horren ezean Batzordekide zaharrena.

Batzordeko Idazkariak bere gain izango du deiei bere bideak eginaraztea eta bilkurak gertatzea bilkuretan gertatutakoei buruzko agiria idatzi eta Lehendakariaren oniritziarekin izenpetuko du, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak ere horrela eginaz.

Idazkatitza hutsik egotea edo Idazkaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero, horren ordezkotza Batzordekide gazteenak egingo du.

3. Batzordeak bere erabakiak bertango kideen erabateko gehiengoz hartuko ditu, boto-berdintasuna gertatuz gero Lehendakariarenak ebazte-indarra duela.

4. Baltzuak bilkuretako Agiri-Liburu bat izango du, eta Batzordeko

Idazkarzak izango du bere gain hori zaintzea eta horri bere onean iraunaraztea.

13garren Atala.-Arduratze-Batzordearen eskubideak

1. Honako hauek izango ditu Batzordeak bere ardurapeko:

a) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta ikertzea. b) Biltzar

Nagusiaren erabakiak egiteratzea.

c) Auzitan nahiz auzitatik kanpo, nolanahiko egintza eta hitzarmenetan eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean, herri nahiz norbanako-alotreko direla, Baltzuaren ordezkotza erantzukizun osoz egitea.

d) Artezkari Nagusia izendatzea eta kentzea, eta bai lanari-erroldea eta lanariak hautatzeko eta hoien lansariak jartzeko irizpideak finkatzea ere.

e) Baltzuko lanariak akuratu eta hoientzako lansariak jartzea.

f) Baltzuaren ekintzapideekin zerikusia duten garazpide, baltzu edo enpresetan sartzeko saloak Biltzar Nagusiari egitea.

g) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezenak egiteratzea eta horretarako hitzarmenak egitea, eraikintzak erostea eta saltzea eta jabegoaldeketegatikako zergegatik zorduntzea, zorpide hoiek aldatzea eta kitatzea barne, bahituragatikakoak eta alogeragatikako berarizkoa ere salbuetsi gabe.

h) Baltzuari komenigarri izan dakizkiokeen maileguketa eta gainontzeko dirubidetza-egiketerako hitzarmenak egitea. i)

Baltzu-diruen erabirkera, ezarketa eta xahupideak erabakitzea, gaudimenak uztea, herri nahiz norbanako-alorreko ezein banku edo mailegupide-erakundetan Baltzuaren izeneko kontu agiriak irekitzea, diruzkoak nahiz mailegubidezkoak, dirua eta orotariko baloreak ateratzea: harturentxartelak eda merkataritzako beste ezein mailegu edo garatpide-agiri jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea, hoien eskribau-sendespena egitea, eta hoiei bere merkataritza-bideak eginaraztea; eta, orohar, banku eta merkataritza-ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, inolako mugapenik gabe.

j) Baltzuaren urteko ihardunari buruzko azken-kontua, Irabazi eta

Galerena eta Argipide-Txostena egitea.

k) Hala behar izanez gero, Euskal Herriko AutonomiaElkarteko

Herri-Baltzuei egokitu beharreko agintzek eskatzen dituzten egitamuak, diruegitamuak eta gainontzeko ekonomia eta dirubidetza-agiriak egiteratzea.

I) Ezein eratako, mailatako eta aginte-eremuko Epaitegi edo

Auzitegien aurrean, eta Erresumaren, AutonomiaElkarteen, Probintzien,

Udalen eta bestelako HerriErakundeen aurrean Baltzuari dagozkion nolanahiko eskubide, jazarpen, zuzenketa-eske eta goradeiak egiteratzeari buruz komenigarri eritzitakoa erabakitzea, eta onuragarri eritzitakoan hoietan atzera egitea, eta Legelari eta

Epailaritzaarartekariei auzitan Baltzuaren aldezpena egin dezateneko eskua ematea.

m) Nolanahiko eskubide eta ogasuni buruz erdibidezko antolamenak egitea, eta legezko edo antolabidezko ebazpenaren gai izan daitezkeen arazo guztietan bide hoiek erabiltzea.

2. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, inola ere, Akzio-jabeen Biltzar Nagusiaren aginteperako berariz gorde gabeko guztietan Baltzuaren garazpide eta irabazpideak jaurtzeko, artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubide zabalak mugatzen.

14garren Atala.-Batzordearen egitekoetarako esku-ematea

1. Arduratze-Batzordeak, bere egitekoa hobeki betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu:

a) Bere barnetik egintzapide-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, bere eskubideetako batzuk hoiei betiko edo aldi baterako emanaz, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz.

b) Aholkularitza-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, hoietako kide guztiak nahitaez Baltzuko ArduratzeBatzordeko izan beharrik gabe, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz.

Baltzuko Lehendakaria edo horrek horretarako eskua emandako

Batzordekide bat izango dira esandako egintzapide nahiz aholkularitza-Batzordeatal hoietako Lehendakari.

c) Bere egiteko batzuetarako eskua Lehendakariari, Batzordekideei edo

Artezkari Nagusiari betiko edo aldi baterako ematea.

d) Norentzakoari buruzko inolako mugapenik gabe, arazo zehatzetarako berarizko esku-emateak egitea.

2. Aurreko Atalaren lehenengo zatiko d), e), fi, j) eta k) txataletan dionaren arauera Batzordeari dagozkion eskubideak ezingo dute inoiz ere esku-emate baten gai izan.

15garren Atala.-Batzordeko Lehendakariaren eskubideak

Araudi honen beste Atal batzutan ematen zaizkionez-gainera, honako hauek dagozkio Arduratze-Batzordeko Lehendakariari :

Lehenengoa.-Baltzuaren eta Baltzuko ArduratzeBatzordearen etengabeko ordezkotza. 2garrena.-Baltzu-zerbitzu guztien goren-ikerlaritza eta baltzu-ihardunaren zaingoa.

3garrena.-Araudia eta Biltzar Nagusiak, Batzordeak eta Batzordeatalek hartutako erabakiak bete daitezenaz arduratzea.

4garrena.-Arduratze-Batzordeak utzi diezazkion eskubideak.

16garren Atala.-Baltzuko Artezkaritza Nagusia

Araudi honen beste Atal batzutan ematen zaizkionez gainera, honako eskubide hauek dagozkio Artezkaritza Nagusiari :

1. Lehendakariari lagundu, eta Arduratze-Batzordearen erabakiak hertsiki egiteratzea.

2. Baltzuko zerbitzu eta lanari guztiekiko gorenagintaritra, eta hoiekiko artezkaritza eta suztapena, eta baita ikerlaritza ere.

3. Arduratze-Batzordeari eta Lehendakariari bere lanaren eta

Baltzuaren eraentzari datxezkon arazo guztien berri zehatzak arretaz ematea.

4. Arduratze-Batzordeari Baltzurako lanariak akuratzeko eta egozteko saloak egitea, eta bai hoien lan-sariekikoak ere. 5.

Arduratze-Batzordeak eman diezazkion agintepideak egiteratzea.

IV IDAZPURUA

EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA JAURPIDEAK 17garren Atala.-Antolaketa-araupideak

Baltzu hau Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko HerriBaltzu izan dedin artean, horrentzako ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horrelakoentzat dagoen berarizko araupidetzari atxikiko zaizkio eta, horren aurka egon ez dedin guztietan, 1951arreneko Uztailaren 17ko

Legeak eta Akziokako Baltzuentzako Lege-Jaurpideak antolatzen dituzten gainontzeko manuei.

18garren Atala.-Ekonomia-urtearen iraupena

Ekonomia-urtea urte bakoitzeko Urtarrilaren lehenengoan hasi eta

Abenduaren hogeita hamaikan bukatuko da, lehenengo urtean salbu, honetan Baltzua eratu dedin egunean hasiko bait-da.

19garren Atala.-Ekonomia eta Kontaduritza-agiripaperak Nahitaezko izan daitezen beste ekonomia eta kontaduritza-agiripaperez gainera

Baltzuak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzu izaten iraun dezano, urte bakoitzeko Abenduaren hogeita hamaikako Azken

Kontua, Irabazi eta Galerena, irabazien banaketarekiko saloa eta baltzu-ihardunarekiko Argipide-Txostena egingo ditu, ekonomia-urtea itxi eta lau hilabeteko epearen barruan. 20garren Atala.-Kontuen arakaketa

Baltzuaren kontuak Biltzar Nagusiaren aurrera eraman baino lehen,

Baltzuarekingo atxikipenik gabeko erakunde edo aituak haien arakaketa egitea agindu beharko du ArduratzeBatzordeak.

Hala ere, Biltzar Nagusiak, jakineko urte bateko arakaketa egin behar horretatik iare utzi ahal izango du ArduratzeBatzordea, eskatutako teknika-erizpena ikusi ondoren alperrikako erizten badio.


Azterketa dokumentala