
53. zk., 1982ko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Hezkuntza
510
Jorrailaren 26ko 80/1982 DEKRETOA, Euskal Herrian Herri-Ikastegietako Artezkariak Hautatzeko eta Izendarzeko Araudia ontzat emanaz.
Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez ontzat emandako Euskal
Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 16garren Atalean, irakaskuntza bere zabal, maila eta gradu guztietan Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen agintepeko dela dio, Konstituzioaren 27garren
Atalaren, Konstituzioa osatzen duten Oinarrizko Legeen,
Konstituzioaren 149-1-30 Atalak Erresumari ematen dizkion eskubideen, eta hoiek betetzeko eta bermatzeko beharrezko izan dedin
Goren-Ikeslaritzaren kaltetan gabe.
Ikastegien Araudia araupetzen duen Ekainaren 19ko 5/1980 Oinarrizko
Legearen 25garren Atalak dionez, Arduralaritzak Eskolaurreko,
O.H.O.-ko, BUP-eko eta LanbideHezkuntzako Herri-Ikastegietako
Artezkariak hautatzeko eta izendatzeko erabili beharreko moduak arau-bidez jarriko ziren, eta Erresumako Arduralaritza Nagusia, dagoeneko,
Ekainaren 19ko 1.275/1981 Errege-Dekretoaren bidez araugintza-ahalmen horretzaz baliatu da.
Erresumaren irakaskuntza-alorreango zerbitzuak Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteari eskuratzezko Irailaren 26ko 2.808/1980
Errege-Dekretoak, bere Eraskineko B letrako 4garren zatian,
Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Batxillerreko eta
Lanbide-Hezkuntzako HerriIkastegietako Artezkariak merezimenduen, gaitasunaren eta agiritasunaren arauzko irizpidez hautatu eta izendatzekoa jartzen du eskuratutako Zerbitzu eta Erakundeen artean.
Ikastegi-Artezkariak hautatzeko eta izendatzeko era bat jartzen da, beraz, Irakasle-Batzarrak Irakasleek Ikastegian eskuhartuz ihardun dezateneko ihardutze-sail denez, ikasleen gurasoak, Irakasletzako
Sail guztien ordezkariak barne dituen Artezkaritza-Kontseiluak, eta merezimenduen, gaitasunaren eta agiritasunaren arauerako irizpidez
Artezkaria hautatzeko eta izendatzeko agintepidedun den
Arduralaritzak horretan eskuhartzen dutela.
Hoiek horrela, Hezkuntza-Sailburuaren saloz, ErresumaKontseiluaren iritzia entzunda, eta Jaurlaritzak 1982garreneko Jorrailaren 26an egindako Bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT
Atal bakarra.-Ekainaren 19ko 5/1980 Oinarrizko Legearen 25.2 Atala osabideratuz eta egiteratuz Euskal Herriko HerriIkastegietako
Artezkariak hautatzeko eta izendatzeko era zehaztu eta ondoren idazten den Araudia ontzat ematen da. Araudi hori, Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. EUSKAL HERRIAN HERRI-IKASTEGIETAKO ARTEZKARIAK
HAUTATZEKO ETA IZENDATZEKO ARAUDIA I. OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo Atala.-Eskolaurreko, O. H. O.-ko, Batxillerreko eta
Lanbide-Hezkuntzako Herri-Ikastegietako Artezkariak hautatzea eta izendatzea, Euskal Herriko AutonomiaElkartearen mugartean; Dekreto honek agintzen duenez egingo da.
2garren Atala.-Hautapena merezimendu-lehiaketaren bidez egingo da, dagokien irakaskuntza-mailetako berenezko irakasleen artetik, eta nolanahi ere merezimenduen, gaitasunaren eta agiritasunaren arauzko irizpidez. Artezkaritzara iristea, irakaskuntza-karrerakoei dagozkien eskubideetako bat da.
3garren Atala.-Hezkuntza-Sailak, urteoro, hutsik dauden
Artezkari-tokiak iragarriko ditu, Sailaren Aginduz hoietarako merezimendu-lehiaketetarako deiak egiten direla.
4garren Atala.-Honako hauek izango dira aurreko Atalean esandako merezimendu-lehiaketetan eskuhartu ahal izateko baldintzak:
a) Berenezko Irakasle izatea.
b) Lehiaketaren gai hango Artezkaritza deneko Ikastegian zerbitzu egiten ihardutzea.
5garren Atala.-Ikastegi bateko Artezkaritarako lehiatzailerik egon ez edo daudenek aurreko Atalaren b) zatiak diona betetzen ez badute,
Lurralde-Ordezkariak, Ikastegiko Artezkaritza-Kontseiluari entzun ondoren, irakaskuntzaartezkaritza behin-behingorako eta gehienera urtebeteko aldi baterako egin dezan irakasle bat jarri ahal izango du. Gaitasuna emate hori Ikastegian ari ez dedin Berenezko Irakasle bati egin dakionean, Zerbitzualdi-Egoera aitortzen zaiola egingo da.
6garren Atala.-Horretarako lehiaketak ebazterakoan ikasketa eta lanbide-merezimenduak kontutan izan beharko dira; Hezkuntza-Sailaren deia egitezko Agindu bakoitzari erantsiko zaion balio-taularen eta artezkaritzarako gaitasuna erakutsi dezaten bakoitzaren tasunen arauera direneantxe neurtuz.
7garren Atala.-Aurreko Atalean aipatzen den balio-taula horretan, eta beste merezimendu batzuen artean, IrakasleSaileango aintzinatasuna eta eskola-erakuntzango artezkaritza-karguetatikako haztura kontutan izan beharko dira.
II. HAUTATZE-MODUA
8garren Atala.-Deia argitaratu ondoren, artezkari-nahiek bere eske-idazkia dagokien Lurralde-Ordezkaritzari bidaIiko diote, eta bai agertzea on deritzen merezimenduerl agiribidezko zehaztapena ere.
Lurralde-Ordezkaritzek Ikastegi bakoitzeko Artezkari-nahien zerrendak agertarázi, eta hautaketa egiten eskuhartu dezaten ihardutze-sail guztiei bidaliko dizkiete.
9garren Atala.-Ikerlaritzak, Irakasle-Batzarrak, Ikastegiko ikasleen gurasoeti ordezkariek eta Ikastegi bakoitzeko
Artezkaritza-Kontseiluek, bakoitzak bere aldetik, lehiatzaileak artezkaritra-lanerako duen gaitasunari datxezkon tasunen balio-haztapen bat egingo dute, bakoitzak, gehienera, 10 puntorainokoak eman ditzakeela. Irakasle-Batzarrari eta
Artezkaritza-Kontseiluari dagozkien balio-haztapenak horretarako azterpen baten bidez egingo dira, kide bakoitzaren azken erabakiaren isilpekotasuna segurtatu dezan eran.
10garren Atala.-Balio-haztapen hori egin ondoren, ihardutze-sail bakoitzak berak emandako puntoen zerrenda dagokion
Lurralde-Ordezkaritzari bidaliko dio. Ordezkaritza bakoitzean
Hautaketa-Batzorde bat eratuko da, lehiatzaile bakoitzaren ikasketen eta lanbideen balioa neurtu, horretarako balio-taularen arauera gehienera 20 punto eman eta Ikerlaritzak, Artezkaritza-Kontseiluak,
Irakasle-Batzarrak eta Ikastegiko ikasleen gurasoen ordezkariek emandako puntoen guztizkoa aterako du gero, azkenean ateratakoaren arauera, eta dagokion Lutralde-Ordezkariaren bidez, HezkuntzaSailari azken saloa egiten diola, lehiatzaile guztiei emandako balioen zehaztapena eginaz.
11garren Atala.-Honako hauek osatuko dute 10garren Atalean aipatzen den Batzordea: Lehendakari, . LurraldeOrdezkaria edo horrek eskua emandakoak, dagokion hezkuntza-mailako Ikerlari Nagusiak, haietako
Artezkaritza lehiaketara ateratzen deneko Ikastegietako
IrakasleBatzarraren ordezkari bik, aurrez zozketa eginaz ateratako bi
Irakasle-Batzarrek izendatuta, eta era berean ateratako
Artezkaritza-Kontseilutako ikasleen gurasoen ordezkari bik. III.
IKASTEGI-ARTEZKARIEN IZENDAPENA, MANUALDIA ETA
TOKI-UZTEA
12garren Atala.-Hezkuntza-Sailak, lehiaketa bakoitzarekiko erabakia
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez iragarriko du.
13garren Atala.-Artezkariaren izendapena HezkuntzaSailaren Aginduz egingo da.
14garren Atala.-Hezkuntza-Sailak, izendatutako Artezkariak gaitzeko berarizko ekintzapideak eratu ahal izango ditu, eta haiek hoietan eskuhartu egin beharko dute.
15garren Atala.-Artezkarien manu-aldia hiru urtekoa izango da.
16garren Atala.-Manu-aldia bukatu ondoren, artezkaritzan ihardun ahal izateko beste lehiaketa baten eskuhartu beharko da.
17garren Atala.-Ikastegi-Artezkari batek bere IrakasleSaileko toki-aldaketeterako lehiaketaren baten eskuhartu dezanean, bere lantoki berriratzea Artezkari denezko manualdia bukatu dedinerarte atzeratu egingo da, bere tokia utzi eta Arduralaritzak tokiuzte hori ontzat emandakoetan salbu.
18garren Atala.-Artezkariek bere tokia uztea honako hauetakoren bategatik egingo da:
a) Izendapena hartarako egin zitzaioneko manu-aldia bukatu izanagatik.
b) Gorputzeko ezina eta gaitasuna ezagun-ezagunean gutxitu izana dela eta artezkaritzarako behin-betiko ezinduta gelditú izanagatik, horretzazko zehazrapidetza aginduz nahiz doakionak eskatuta egin ondoren.
c) Zioak adieraziz eta Arduralaritzak onartuta tokia utzi izanagatik.
d) Artezkaritza-lana behar bezala ez egiteagatik eta, bereziki,
Dekreto honen 14garren Atalaren gai diren gaitzeekintzapidetan ez eskuhartu izan edo behar den adina ez eskuhartu izanagatik, horretarako gaitasuna duten agintariek kenduta.
19garren Atala.-Kentze hori gertatuz gero, bost urtetan ezingo du
Artezkaritzarako lehiaketetan eskuhartu, eta artezkaritzan ihardundako aldia ez zaio merezimendutan kontatuko.
ERABAKI GEHIGARRIA
1. Kentzekoa den Eskola-Artezkarien Saileko herrilanariek, Sail horretako direnez dagozkien eskubide guztiei eutsiko diete eta, hoien artean, Artezkari-lantoki hutsak betetzeko lehiaketetan aldeaurrez eskuhartzekoari.
AZKEN ERABAKIAK
1. Ikastegi berrietako Artezkariak edo edozergatik
Artezkaritaz-Kontseilua eratu gabe egon edo eratuta baldin badago
Dekreto honen 9garren Atalean agintzen denezko balio-erizpena eman ez dutenetarakoak urtebeterako bere kabuz jartzeko baimena ematen zaio Hezkuntza-Sailari.
2. Hezkuntza-Sailburuari Dekreto hau egiteratu dezaten erabakiak hartzeko eskua ematen zaio, eta bai Dekreto honetako arauak
Ikastegi-Araudiaren 9.2 Atalak aipatzen dituen Ikastegien, eta batipat saiobidezkotarakoen, Bateratutako Irakaskuntra jaurpidepekoen eta itune-jaurpidekoen berezitasunei egokitzeko ere.
Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 26. Lehendakaria,
CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.
RSS