
44. zk., 1982ko apirilaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Herrizaingoa
392
Herrizaingo-Sailburuaren 1982garreneko Otsailaren 22ko AGINDUA, Hertzain-Ikastegiko ikasleen barne-jaurpidearen Araudia onartuz.
Herrizaingo-Sailburuaren 1982garreneko Otsailaren. 22ko
AGINDUA, Hertzainaren Ikastegiko ikasleentzako barne jaurpideen
Araudia ontzat emanaz.
Lehenengo Atala
Agindu honen Eraskin gisa doan Hertzainaren Ikastegiko ikasleentzako
Barne-Araudia ontzat ematen da.
Bigarren Atala
Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. '
Gasteiz, 1982garreneko Otsailak 22. Herrizaingo-Sailburua LUIS MARIA
RETOLAZA IBARGUENGOITIA.
HERTZAINAREN IKASTEGIKO BARNEJAURPIDEEN ARAUDIA
Lehengo Atala
Hertzainaren Ikastegian dauden aldian, eta bai arauzjarri dedin
Hertzain-Saioaldikoan ere, ikasleak Araudi honen eta Ikastegiko barne-jaurpideekiko arauen menpe egongo dira. 2garren Atala
1. Ikastegian egotea borondatezkoa da.
2. Ikasleren batek handik alde egiteko asmoa badu, Artezkariari jakinarazi eta horren erabakiari itxadon beharko dio. Erabaki hori har dezanerarte araudi-egiteko guztiak bete beharko ditu.
3. Artezkariak, edo Artezkaria ez badago IkastetxeBuruak, luzatu ezineko 72 orduko epearen barruan hartu beharko du bere erabakia.
4. Ikastegitik alde egiteak, ikasle denez izan ditzan eskubideak uztea eta Hertzainean sartzeko geroan izan daitezen aukeraketa-saiotan eskuhartu ezina dakartza berez.
LEHENENGO IDAZPURUA LEHENENGO SAILA Ikasleen eskubideez 3garren Atala
Ikastegian sartu daitezenez gero, ikasleek arauz jarri daitezen diru-ordainakjasoko dituzte, gastuegatik dagozkien beherapenak egin ondoren.
4garren Atala
Ikasleek honako eskubide hauek dituzte:
a) Ikastegiak behar bezala ihardun dezanekoa.
b) Artezkaritza-sailek eta irakasleek bere egitekoak bete ditzatenekoa, eta heurekin begirunezko eta duintasunezko portua izan dezatenekoa.
c) Ikasgai bereziei buruzko teoriazko eta egite-bidezko irakasketak ikastarauari eta ikasketa-aldiari egokitutako neurrian eman dakizkienekoa.
d) Ikasaldiak ordu-orduan eta ohartemandako iraupenarekin izatekoa.
e) Irakasleek ikastorduetatik kanpo eta heurek horretarako jarritako ordutan har ditzatenekoa, eta bai haiek ematen dituzten ikasgaiei buruz beharrezko deritzen galdera guztiak egitekoa ere.
5garren Atala
Ikasleek, ikasle-batzorderako bere ordezkariak hautatzeko eta batzordeko izateko eskubidea dute.
6garren Atala
1. Ikasleek, bere buzipenak egiteko, kexak agertzeko eta zuzenketa-eskeak egiteko Ikastegi-Artezkariarengana banaka eta idatziz jotzeko eskubidea izango dute.
2. Banakako idazkiak, ikasketa-gaiei soil-soilik dagozkienean, taldearen ardura duen irakaslearen edo IkasketaBuruaren bidez aurkeztuko dira. Barne-jaurpideei buruzko beste guztietan hori
Ikastetxe-Buruaren bitartez egingo dute.
3. Hoietako bakoirzean, taldearen ardura duten irakasleek,
Ikasketa-Buruak edo Ikastetxe-Buruak, idazkiak dionari buruzko erizpena emango dute.
4. Bateango idazkiak debekatuta gelditzen dira eta, hori, ikasleek hautatutako ordezkariek ordezkari direnez eta horretarako jarri daitezen arauei atxikiz Ikastegi-Artezkariari idatzi ahal izatearen kaltetan gabe. Orduan idazkiak IkastetxeBuruaren bidez bidaliko dira, eta horrek haien gaiari buruzko erizpena eman beharko du.
7garren Atala
1. Ikasleek astebururako oporraldia izateko baimena dute, zerbitzu-txandak egin behar ditzatenek salbu.
2. Inoiz ere ezingo da ikasle bat asteburuko oporraldia kenduz zigortu.
BIGARREN SAILA Ikasleen eginbeharrez 8garren Atala
Ikasleek, heurei dagozkiekeen neurrian, Hertzainek dituzten eginbeharrak berak dituzte.
9garren Atala
Lehen esandakoez gainera, ikasleek honako eginbehar hauek izango dituzte:
a) Barne-jaurpideak hertsiki bete, eta erabaki daitezen egintzetara zintzo joatea.
b) Artezte-sailekiko, irakasleekiko eta ikaskideekiko begirune osozko jokabidea.
c) Bere lanbideari dagozkionak izan eta zabaldu behar ez daitezen gauzei buruzko erabateko isiltasuna.
d) Bere jarrera eta lanbiderako gaitasuna hobetzen saiatzekoa.
e) Kidetasunari, laguntasunari eta elkarlanari indar ematekoa.
f) Ikastegiaren helburuak lortzeko laguntza leiala ematekoa.
g) Ikastegiko gai eta antolapideez behar bezala baliatzekoa.
h) Barbitasunaren eta norbere itxuraren aldetik jarritako arauak betetzekoa.
i) Nahitaezko izan daitezen egintza edo ekintzapidetara joatea eragotzi diezaion ezein egoeraren berri IkastetxeBuruari arauzko bidez ematekoa.
10garren Atala
1. Ikastegiko ezein etxaldetan edaribiziak eta legezkontrako gai sorgorgarriak eukitzea eta hartzea.
2. Halaber, legezko gai sikotropikoak MedikutzaZerbitzuek jakin gabe hartzea ere debekatuta gelditzen da. BIGARREN IDAZPURUA
Ikasle-Batzordeaz 11garren Atala
Ikastegiko Ikasleen Batzordea ikasle guztien kezka, buzipen, ekintzapide eta egintzetarako bide izango da, partaidetza, laguntasuna eta kidetasuna oinarri direla.
12garren Atala
Honako egiteko hauek izango ditu Ikasle-Batzordeak:
a) Hertzain-ekintzapide eta bizitze-moduak gertatu eta aurrera eramaten Ikastegiko Artezkaritzaren eta irakaslegoaren lankide izatea.
b) Ikastegiko Artezkaritzari Ikastegi osoarentzat interesgarri izan daitezkeen aterapideak bilatzeko saloak egitea.
c) Ikastegiko guztientzat eta bertako talde batzuentzat interesgarri izan daitezkeen ikasketa, kultura, kirol eta jolasekintzapideak suztatzea.
13garren Atala
Talde edo sail bakoitzak ondoren esango den moduan hautatutako ordezkariek osatuko dute Ikasle-Batzordea:
a) Lehenengo boto-emanketan talde bakoitzeko ikasle guztiak izango dira hautatzaile eta hautagai.
b) Lehenengo boto-emanketan ezein ikaslek erabateko gehiengoa aterako ez balu, bigarrenean taldeko ikasle guztiak hautatzaile izango dira eta hautagai, berriz, lehenengo botoemanketan boto gehien ateratako ikasle guztiak.
c) Bigarren boto-emanketan boto gehien ateratako ikaslea bere sailaren ordezkari izendatuko da, eta hurrengoa hark uztea, kanpoan edo gaisorik egotea gertatuz gerorako haren ordezko.
d) Hauteskundeak isilpeko boto-ematez egingo dira.
e) Boto-berdintasuna gertatuz gero ikasle zaharrena izango da irabazle.
f) Botoen zenbaketa eta aldarrikapena egitea taldearen ardura duen
Irakasleak eta hauteskunde-mahaipuru izan dedin ikasleak egingo dute, batean.
14garren Atala
Ikasle-Batzordea eratu ondoren Lehendakari bat, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat hautatuko dira, honela:
a) Batzordekide guztiak izango dira hautatzaile eta hautagai.
b) Hautaketa boto-emate bakar eta isilpekoz egingo da.
c) Lehendakaritza boto gehien atera dezan Batzordekidearenrzat izango da, eta Lehendakariordetza eta Idazkaritza hurrengo bientzat.
d) Boto-berdintasunak ikasle zaharrenaren alde ebatziko dira.
e) Botoak kontatzea eta hautatutakoen aldarrikapena, hautaketan mahaipuru izandako Ikastetxe-Buruak egingo ditu.
15garren Atala
Lehendakariak bere tokia hutsik uztea, kanpoan edo gaisorik egotea gertatuz gero Lehendakariordeak egingo du Ikasle-Batzordeko
Lehendakariaren ordezkotza, eta horren ezean Idazkariak. ,
16garren Atala 1. Ikasle-Batzordea bildu ahal izateko, batzordekide guztien ehuneko 75ekoak gutxienez bertan egon beharko du, eta erabakiak boto-gehiengoz hartuko dira. Berenezko batzordekideek bere tokia hutsik uztea edo kanpoan edo gaisorik egotea gertatuz gero, hoien tokia ordezkoek hartuko dute.
2. Bilkura-agirietan, bilkurakideen izenak eta botoemanketetan atera daitezenak erasota utziko dira. HIRUGARREN IDAZPURUA Balio-erizpenak emateko era
17garren .Atala
1. Ikasleei zuzenbidezko balioztapen bat zor zaie.
2. Orotariko balio-neurketa gehienezko mila puntoren barruan egingo da.
3. Balio-neurketek azterketak, "test"-ak eta egiterapensaioak, jarrerak eta arau-hauspenekiko xehapen-txartela izango dituzte oinarri. 18garren Atala
1. Gai izateko gutxienez eta bataz beste 600 puntotara iritsi beharko da.
2. Balio horretara iritsi ez eta gutxienez 350 punto ateratako ikasleek, behin-behingoagatik hurrengo ikasle-taldean ikasturtea berriz egiteko eskubidea izango dute, ikastalde horretan toki hutsak egon daitezenaren baldintzapean, Ikasturtea gaisorik edo min hartuta egon izanagatik galdutakoek salbu; hoiei, galdutako ikasturtea ez zaie ezertarako ere kontatuko.
3. 22garren Atalean ohartemandakoaren ondorioz gai ez diranekotzat jotako ikasleek Ikastegiko Artezkariarengana jo ahal izango dute, behin-behingoagatik eta hurrengo ikasletaldean ikasturtea berriz egiten utzi dakiela eskatuz. Eske horrekiko baiezko edo ezezko erabakia ArtezkaritzaBatzordeari dagokio, eta zio eta guztizkoa izango da.
LEHENENGO SAILA Teoriazko eta egite-bidezko balio-erizpenak 19garren Atala
Azterketatik eta "test"-etatik ateratako balioztapenak, egite-bidezkvak gehituta, ezingo du inoiz ere guztizko balioaren ehuneko hirurogeikoa baino gutxiagokoa izan.
20garren Atala
1. Azterketek edo "test"-ek gai bat bakarra edo gai batzuk hartu ahal izango dituzte.
2. Bere zernolakoa dela eta ezagutzaren teoria-mailako zehaztapen bat behar dezaten gai edo gai-taldetan, azkeneko "test"-ak edo azterketak ezingo dira aurrez jarritako egutegiaren arauera baizik egin.
Nolanahi ere, esandako "test" edo azterketa hoien egunari buruzko baimena Ikasketa-Buruak eman, eta ikasleei hamar egun aurrez gutxienez jakinarazi beharko zaie.
BIGARREN SAILA Jarrerekiko balio-erizpenak 21garren Atala
1. Jarrerei ohartemateak Hertzaingaien ikasgaiekiko arreta, lan egiteko modua, erizntena, hitzezko adierazmena, ahalegineango iraupena, adiskidetasuna, bere buruarengango konfiantza, bere buruarekiko jabetasuna eta buruzagitzarako gaitasuna neurtzea izango du xede.
2. Jarrerekiko oharkuntza irakasle eta trebetzaileek egingo dute, zuhurtasunaren eta benetasunaren arauerako oinarri-irizpidez
Artezkaritzak jarri dezan moduan egingo da, eta horretarako onartu daitezen xehapen-txarteletan erasota utziko da.
3. Sikopedagojia eta Jarraipen-Urgazleburuari dagokio atal honen gai den balio-neurketa egiteko era antolatzea. 4. Taldearen ardura duen irakasleak ekintzapideekiko balio-erizpenetarako xehapen-txarteletan eraso dedin guztizko balioari buruzko argipideak eman diezaizkieke ikasleei. Jarrerekiko balio-erizpenari ikaslea hertzain-lana demokraziaren arauz eta zentzuz egiteko gauza ez dela badario, bestelako ikasketa eta araikoitasunarekiko xehapen-txartelak onak badira ere gai ez denekotzat jo beharko da.
HIRUGARREN SAILA De la ficha de infracciones 23garren Atala
1. Ikastegiko arau-jaurpidetzak puntoak kentzezko eraketa du oinarri.
2. Ikasle bakoitzak, Ikastegian sartzean, bere balioneurketak eman dezanaren ehuneko 10ekoaren balioa izango duten 100 punto izango ditu.
24garren Atala
1. Puntoak kentze hori ezingo zaiv bakoitzari berak egindakv arau-hauspenegatik baizik egin.
2. Bateango eta zehaztu gabeko zigorrik ezingo da inoiz ere jarri.
3. Bateango arau-hauspenak gertatuz gero, puntoak kentze hori bakoitzari dagokion errua garbitu ondoren egingo da.
25garren Atala
Ikasle guztiei, puntoak galdu izana jakinarazi egingo zaie, daitezkeen gutxienak badira ere.
LAUGARREN SAILA Ikasketetan eskuhartzearekiko salbuespenak 26garren Atala
Ikastegitik kanpo egon eta bidezko arrazoiegatik jarritako egun eta ordutan bertara itzuli ezina izan dezaten ikasleek Ikastetxe-Buruari lehenbailehen jakinaraziko diote, eta horren ezean Ikastegiko Zaingo-Taldeari.
27garren Atala
1. Ikastegiratze eza bere etxetik ateratzea eragozten dion gaisoagatikakoa izan dedinean, berriz ikastetxeratzean hori egiaztatu dezan mediku-agiria eraman beharko du, IkastetxeBuruak horretzazko azterkuntza egin ahal izatearen kaltetan gabe.
2. Eritetxeratzea Ikastegiko Medikutza-Zerbitzuak berak . erabakitakoa denean izan ezik, Ikastegitik kánpo gaisorik egon daitezen ikasleek zaintzen dituen medikuaren izena jakinarazi beharko dute.
28garren .Atala
Ikastegitik kanpo egoteko gainontzeko baimen guztiak
Ikastetxe-Buruaren oniritzia beharko dute, eta horrek taldearen ardura duen irakasleari ezagutaraziko dizkio.
29garren Atala
1. Ikastegi barruan edo ikasketa-ihardunean harrapatutako gaisoren beten edo hartutako minaren ondorioz gorputzheziketazko edo orohar ezein eskola-lan moetatan ez eskuhartzeko baimenak Ikastetxe-Buruak emango ditu, Medikutza-Zerbitzuek bere erizpena eman ondoren; erizpen horretan gaitz-azterpena, sendabideak eta zer ekintzapidetatik kanpo utzi behar denekoa zehaztuko da.
2. Senda-agiriak mediku-erizpena izango du oinarri bakar.
30garren Atala
1. Eritasunagatik edo ukaldiagatik ikasturtea galtzea Artezkariak erabakiko du Ikastexe-Buruak, Ikasketa-Buruak, irakasle talde-arduradunak eta Gorputz-Heziketaren Antolatzaileak bere erizpenak eman ondoren.
2. Dena den, eskola-ekintzapideen seirena lehenengo hiru hezkuntza-sailak barne direla galtzea edo ikasturteko lehenengo sei astetan 20 eskola-egun baino gehiago galtzea dakarke ten eritasun edo ukaldiak ikasturtea galtzea ekarriko du, eta ikasleak
Hertzain-hezkuntzarako hurrengo ikasturtean sartu ahal izango du,
Araudi honen 19.2 Atalak dion moduan. 31garren Atala
Ikastetxe-Burugoan Ikasleen Errolde bat izango da eta, bertan, ikasle bakoitzaren ohizko ikasketa-bizitzaren gorabehera guztiak erasoko dira hoien zergatikakoa, etenaren iraupena eta eten hori zer ekintzapideekikoa izan zen zehaztuz.
LAUGARREN IDAZPURUA ZENTZABIDE JAURPIDEA
LEHENENGO SAILA Orotariko Aginduak 32garren Atala
Araudi honetan ohartemandako eginbeharrekiko ezein hauspen zigorra dagokion hogena da, herri eta zigor-legeen aldetik ekar ditzakeen erantzunbeharren kaltetan gabe. 33garren Atala
Zigor guztiak araupideekiko xehapen-txartelean erasoko dira, bere zio izandako arau-hauspenak zehaztuz.
34garren Atala
Hauspenekiko xehapen-txartelak Ikastetxe-Burugoaren ardurapeko
Errolde baten erasoko dira.
35garren Atala
1. Ikastegiko barne-Araudiarekiko hauspenak ez dira Hertzainaren zerbitzu-orrian oso larriak edo larriak direnean baino erasota utziko.
2. Halaber, galdutako puntoen guztizkoak hogeita bost punto edo hortik gora jotzen badu zerbitzu-orrian erasota utziko da, arau-hauspen arinak pilatu izanaren ondoriozkoa bada ere.
BIGARREN SAILA Hogenez 36garren Atala
Honako hauek oso hogen larriak izango dira:
1. Konstituzioaren eta Autonomia-Estatutoaren aurkako jokabidea.
2. Maltzurkeriazko ezein lege-hauspen.
3. Erakundeei, Agintariei eta Buruzagiei zor zaien begiruneari jendaurrean jazartzea.
4. Ikastegiko Artezkaritza-sail edo irakasleen aurkako banakako edo bateango asaldapen nabarmena, eta bai eman daitezen agindu eta erabakiei uko egitea ere.
5. Aitzindarien edo hoien erabakien aurkako mukerkeria edo iarkipena azaltzezko bateango agerpenak.
6. Zilegikoitasunik eza, edo Ikastegiaren izen ona modu larriz lohitu dezaten ekintzak.
7. Legez kontrako drogak eukitzea hartzea. 8. Ordikeria.
9. Su-iskiloez arinkeriazko ausardiaz baliatzea.
10. Alderdikeriazko politika-zabalkundea, eta bai ikurrak nabarmenki erabiltzea edo horrelako jarraitzale-bilaketak egitea ere.
11. Lanbide-isiltasuna hautsi eta isilpeko ikurritza edo hartutako aginduak inori esatea.
12. Herri-ogasunen bat edo inoren bat saltzea, gaiztakeriaz haustea edo legezkontra inori ematea.
13. Ikastegitik kanpo, ibilaldietan edo ostatu-tokietan zalaparta larriak sortaraztea.
14. Barne-jaurpiderako arauen ariora Ikastegian edo egonleku ofizialen baten egon beharrezko ordutan hoietatik ateratzea.
15. Bere zernolakoak direla eta bere hertzain-izakerari kalte egin diezaioketen legeekiko edo orotariko arauekiko hauspenak.
16. Behin eta berrizko hogen larriak. 37garren Atala
Honako hauek hogen larriak izango dira:
1. Herritarrei hitzez edo egitez irain egitea eta, orohar, hoiei zor zaizkien begirune eta gizabidez ez aritzea, jokabide hori oso hogen larria izan ez dedin guztietan.
2. Agintariekikó jazarkeria larria.
3. Ikasketa-agintarien edo irakasleen erabakiei jendaurrean jazartzea edo hoiekiko adistasunik eza adieraztea.
4. Irakaskuntzaren agizko iharduna nahastu edo Ikastegia behar bezala aritzea zaildu dezaten liskarretan eskuhartzea. 5. Irarki edo beste adierazpide edo zabalkunde edo zabalkunde-bidezko zuzeneskeak, eta bai Ikastegiko araozak direla eta hoietara jotzea ere. Zuzeen-eske hoiek maltzurkeriaz, gezurrez edo gertatutakoak osorik esan gabe egin, edo Ikastegiaren eta hertzain-lanaren izen onari modu larriz erasotzen diotenak badira, oso hogen larria izango da.
6. Lagun bati edo beste aginte-eskudun bati hitzez edo idaztziz irain larria egitea.
7. Lagunarteko edo beste herritar batzuekingo liskarrak sortaraztea edo hoietan eskuhartzea.
8. Beharrezko izan eta laguntza eska dezanari ez ematea, eta
Agintaritzaren ordezkari edo ordezkarigai direnez haietan eskuhartzea beharrezko eta onuragarri izan daitezenei bizkar ematea.
9. Ikusitako edo jakindako gaizkintza edo lege-hauspenei buruzko argipideak dagokien Agintariei izkutatzea edo nahita berandu ematea.
10. Tegiei edo gauzei axo1agabekiaz kalte egitea.
11. Ikas-orduei edo ezein nahitaezko eskola-eginkizuneri zuripiderik gabe huts egitea.
12. Ikastegiari buruzko ezein arazotan Agintari edo Irakasleentzat egin ditzaten argipidetango gaitz-ustezko zehaztasunik eza.
13. Su-iskiloak erabiltzerakoan arretarik eta segurantzarik eza, aurreko Atalean esandakoetako jokabide izan ez dedinean.
14. Barranda-aldiko egitekoak eta, orohar, Ikastegiko segurantzarako jarritako arauak modu larriz bete gabe uztea. 15. Bere zernolakoak edo bertara joan ohi direnen nolakoa direla eta jendearen
Ikastegiarekiko edo Hertzainarekiko uste ona eta begirunea gal-arazeteko bide izan daitezkeen tegi, batzoki edo tokitara joatea.
16. Galerazitako une eta tokitan edaribiziak eukitzea edo hartzea.
17. Diruzko jokuak.
18. Berez oso larri izan baina gizarte edo norberealderdiak edo
Ikastegiaren edo Hertzainaren izen ona kontutan izanik zermugapen hori ez dagokienak.
38garren Atala
Honako hauek hogen ariuak izango dira:
1. Saioak, balio-neurketak edo azterketak aizuntzea xede izan dezan ezein bidez baliatzea.
2. Nahitaezko ezein eskola-ekintzetara zuriztapiderik gabe berandu iristea, eta jarritako orduak zehazki ez betetzea.
3. Ikasketa-agintariekin, Buruzagiekin eta Irakasleekin zor zaien adeitasun eta begirunerik gabeko portua izatea. 4. Ikastegian zerbitzu egiten duten herrilanariekiko eta
Ikastegiko langileekiko nabatmenkeria. ,
5. Lagunei zor zaien begiruneari modu nabarmenez huts egitea.
6. Norbere garbitasunik eza, eta arauzko jantzietango edo norbere puskei bere onean eusteango zabarkeria.
7. Isiltasuna beharrezko deneko ikasgeletan, antolapidetzetan eta gainontzekoetan edo bakoitza bere etzangura joateko jarritako ordua baino beranduago isiltasun hori haustea.
8. Orohar, Artezkaritzaren edo hala badagokio IkastetxeBuruaren aginduz ezarri daitezen barne-jaurpidezko egitekoak ez betetzea.
HIRUGARREN SAILA Zigorpideez 39garren Atala
Honako zigorpide hauek jarri ahal izango dira oso hogen larriegatik:
1. Ikastegitik ateratzea edo egoztea. 2. Ikasturtea galtzea. . Mailaz beheratzea.
4. Hauspenekiko xehapen-txartelean 25etik 50 puntotaraino kentzea.
40garren Atala
Honako zigorpide hauek jarri ahal izango dira hogen larriegatik:
1. Ikasturtea galtzea edo, hala egokituz gero, hurrengo aurrerapen-ikasturtera joateko eskubidea galtzea.
2. Ikasturtea galtzea.
3. Hauspenekiko xehapen-txartelean 10etik 25 puntotaraino kentzea.
Aurreko zatiko 1 eta 2 txataletan esandako zigorrak jasandako ikasle batek hurrengo ikasturteren baten beste hoge oso larri bat egingo balu, Hertzain-ikasle izatea galdu eta Ikastegitik egotzita geldituko litzateke.
41garren Atala
Hogen larriei honako zigor hauek jarriko zaizkie: a) Lehenengo, bigarren eta hirugarrenei, oharpena.
b) Laugarren hogen arina gerta dedinean, bost punto kentzea.
c) Bosgarrenetik bederatzigarrenerainoko hauspenetan, bakoitzagatik bi punto kentzea.
d) Hamargarrenetik hamalaugarreneraino hauspenetan, bakoitzagatik hiru punto kentzea.
e) Hamabosgarrenetik hemeretzigarrenerainoko hauspenetan, bakoitzagatik lau punto galtzea.
f) Hogeigarrenetik hogeita laugarrenerainoko hauspenetan, bakoitzagatik bost punto kentzea.
g) Hogeita hamabosgarrenetik gora, hauspen bakoitzari 39garren
Atalean ohartemandako bezalako zigorra jarriko zaio.
LAUGARREN SAILA Biderapena 42garren Atala
1. Hogen larri edo oso larriegatik zigorrak jartzeko, doakionari entzutea nahitaezkoa izango da.
2. Zigorrak jartzezko erabakien aurka ArduralaritzabideLegean ohartemandako goradeiak baino ezingo dira egin. 43garren Atala
1. Hogen oso larriagatik edo larriagatik zentzaraztezigorrak jartzeko zehaztapideei Ikastegiko Artezkaria baino ezingo zaie ekin, bere arioz edo artezkaritza-sailekoek, irakasleek edo Zaingo-taldeko
Buruak eskatuta.
2. Oso hogen larriagatik edo larriagatik zigorrak jarri ahal izateko,
Ikastetxe-Buruak eta ikasturtearen ardura duen irakasle edo arduradunak aurrez bere erizpena eman beharko dute.
3. Oso hogen larriagatikako edo hogen larriagatikako zehaztapidetzak, ustezko hauspena egiaztatu edojakin dedinetik hasi eta 72 orduko epearen barruan erabaki beharko dira. Zentzapide-Batzordeak hori erabakiz gero, epe hori luzatu ahal izango da.
BOSGARREN SAILA Zigorpide-Sailez 44garren Atala
Honako agintari hauek dute zigorrak jartzeko gaitasuna: a) Hogen arinegatik, Ikastetxe eta Ikasketa-buruek. Irakasleek ere bai, hogena heurekikoa edo ikasguen barruan gertatutakoa izan dedinean.
b) Oso hogen larriegatik eta larriegatik, Hertzainikasleekikoa izan eta puntoak edo ikasturtea galtzea dakartenetarako,
Zentzapide-Batzordeak; Ikastegitik ateratzea edo mailaz igotzeko edo berarizko ikasturtea galtzea dakartenetarako, Herrizaingo-Sailburuordeak.
45garrert Atala
Honako hauek osatuko dute Zentzapide-Batzordea: - Ikastetxe-Buruak. - Ikasketa-Buruak. - Hertzainako Buruzagi batek, Ikastegiko Artezkariak izendatuta. - Ikastegiko Artezkariak Ikastegian edo HerrizaingoSailean zerbitzu egiten duten Lege-Lizentziadunen artetik izendatutako Idazkari
Legelari-titulodun bat, hitz egiteko eta botoa emateko eskubiderik gabe.
46garren Atala
1. Zentzapide-Batzordeari Ikastetxe-Buruak egingo dio deia, eta bera izango da mahaipuru.
2. Horren erabakiak gehiengo soilez hartuko dira, balioz bilduta egoteko botoa emateko eskubidea duten bi batzordekide gutxienez bertan izatea beharrezkoa dela.
47garren Atala
Zentzapide-Batzordeak, bere ekintzaren ondorio, bidezko zigorra
Ikastegitik ateratzea dela atereaz gero, berak egindakoak
Herrizaingo-Sailburuordeari ezagutaraziko dizkio, Artezkariaren bidez; honek, bere argipideekin batean, zigorsalo hori bidaliko du,
Sailburuordeak erabaki dezan.
BOSGARREN IDAZPURUA 48garren Atala
Araudi honetan jarritakoegatik ezezik, lege-aberritasun espainiarra galdu dezaten ikasleek eta Epaitegiek jarritako zigorlege-alorreko ezein erru-ordain leporatutakoek ere kanpoan geldituko dira.
Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA.
RSS