
8. zk., 1982ko urtarrilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
60
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 10/1981 AGINDUA, Euskadiko BEREZKO INGURUGIROAREN HIRUGARREN ASTEKO egunetan izango den argazkilehiaketarako deia eginaz.
Jaun T.A.
1982garreneko Otsailaren 8tik 14rarte ospatuko den BEREZKO
INGURUGIROAREN HIRUGARREN ASTEko egitasmoko ekintzapideen artean,
Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak,
Otsailaren 8tik 12rartekoan Bilboko Merkataritza, Gintza eta
ItsasketaEtxean (Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko 15garrenean) erakutsiko den argazki-lehiaketa baterako deia egiteari egingarri daritza.
Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sail honek honako hau agintzen du:
/p>
Atal bakarra.-Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak, honako oinarri-arau hauek izango dituen argazki-lehiaketa baterako deia egiten du:
Lehenengoa.-GAIA.-Izadia, gure landare eta abereak, berarizko edertasuna duten Euskadiko bazterrak. Bigarrena.-NEURRIA.-19 x 25 zentimetro izan beharko dituzte.
Hirugarrena.-ARGAZKI-ZENBATEKOA.-Bi (2), koloretan nahiz zuri-beltzean.
Laugarrena.-AURKEZTE-MODUA.-Egilearen izendeiturak daramatzan itxitako eskutitz-azal batekin batean eraman beharko dira.
Eskutitz-azalak eta argazkiek ikurritz bat eta bera izan beharko dute ezaupide.
Bosgarrena.-TOKIA ETA ERAMATEKO EPEA.-Lehiaketarako argazkiak
1982garreneko Otsailaren lehenengoaren eta Saren artean eraman beharko dira Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta
Herrilan-Sailera, Gasteizko Lakuako Wellingtongo Dukearen Hiribideko 2garrenera.
Seigarrena.-EBAZPENA.-Otsailaren l2an egingo da.
Zazpigarrena.-SARIAK.-Lehiaketa irabazi dezatenei honako sari hauek emango zaizkie:
LEHENENGOARI, 10.000 Peseta BIGARRENARI, 7.000 Peseta HIRUGARRENARI,
5.000 Peseta
Zortzigarrena. JABETASUNA-Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saila saria ateratako lanen jabe egingo da, Saririk atera gabekoak, doakienek eskatuta itzuli egingo zaizkie.
Gasteiz, 1981garreneko Abenduak 31. Sailburua,
XABIER LASAGABASTER ETXARRt. INGURUGIRO-SAILBURUORDE JAUN TXIT ARGIA.
RSS