
8. zk., 1982ko urtarrilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Ogasuna, Elkartzepideak eta Itsas-Arazoak
57
Eusko Jaurlaritzaren eta Renfe-ren arteko HITZARMENA, Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzaren eta RENFEren arteko Bitariko Batzordea sortaraziz.
BILKURAKIDEAK
Madrilen, RENFE-ren egoitzan, 198lgarreneko Abenduaren 23an, honako hauek biltzen dira: Alde batetik, José Luis Robles Canibe Eusko
Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburu Jauna eta, bestetik, Alejandro Rebollo Alvarez-Amandi RENFE-ko Lehendakari
Jauna, biak hitzarmen hau egiteko behar den legezko gaitasunaren jabe, ZERA ADIERAZTEN DUTE
Autonomia-Estatutoa indarrean jartzeak berarizko nortasuna eta ordezkaritza ematen dizkio Eusko Jaurlaritzari Euskal Herriko lurrei, bertako udalei eta herritarrei dagozkien arazo guztietarako.
Lurralde-politikaren eta garraioen alorretan Eusko Jaurlaritzari agintepideak eskuratu izanak RENFE-k egiten duen garraioari eragin diezaiokenez eta, alderantziz, RENFE-k berak izan ditzan egitasmoek
Eusko Jaurlaritzaren lurralde eta garraio-politikari eragin diezaioketela kontutan izanik, bi politikabideok antolakidetzea beharrezkoa gertatzen da, elkarrekiko egokitasuna lortzeko bide.
Hori dela eta, "Boletín Oficial del Estado"-n Uztailaren l8an argitaratutako Ekainaren l9ko 1446/1981 ErregeDekretoak Euskal
Herriko Autonomia-Arduralaritzaren eta RENFE-ren arteko Bitariko
Batzorde bat eratzea ohartematen du, bien ekintzapideen egiterapenean elkarrizketa, azterpen eta lankidetasunbide,
Erresuma-Arduralaritzari, AutonomiaArduralaritzari eta RENFE-ri dagozkien agintepideen kaltetan gabe.
Honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta RENFE-k Bitariko Batzordea eratzezko Hitzarmen hau izenpetzen dute, honako
ATAL hauekin.
Lehenengoa.-XEDEA Batzordea, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko mugartean orotariko garraioei eta bereziki trenbidezkoei buruzkoetan
Arduralaritza biei doazkien ihardunen egiterapenerako elkarrizketa, azterpen eta lankidetasun-sail gisa eratzen da,
Erresuma-Arduralaritzari, Autonomia-Arduralaritzari eta RENFE-ri dagozkien agintepideen kaltetan gabe. Bigarrena.-OSATZE-MODUA
Zortzi lagunek osatuko dute Batzordea; hoietatik lau, Eusko
Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuak izendatuko ditu askatasun osoz eta beste laurak, askatasun osoz hoiek ere,
RENFE-ko Lehendakariak.
Halaber, alde bakoitzak askatasun osoz egin ahal izango du Batzordeko kide guztiak edo batzuk aldatzea.
Hirugarrena.-EGITEKOAK ETA GAIAK
Batzordeak, Arduralaritza biei doazkien ekintzapideak egiteratzeko elkarrizketa, azterpen eta lankidetasun-sail gisa eratzen dela, bere saloak Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailari, RENFE-ko Artezkaritza Nagusiari edo beste
Ihardutze-Sail edo Erakunde batzuei egingo dizkie, hoiek ahal dedin neurrian beretzakotu ditzaten.
Honako hauek izango dira, besteak beste, Batzordearen Lanen gai:
a) Euskal Herriko Trenbide-Egitamuketa. - Bidazti-garraiozko trenbide-zerbitzuen baliagarritasunneurria, ahalmena eta ontasun-maila, bai RENFE-koei bai Eusko Jaurlaritzaren agintepeko direnei buruz. - Hurbilerako eta elkarri egokitutako zerbitzuen saritaula eta dirubideak. - Trenbideetango diru-ezarketetarako dirubide-moduak. - Hiri-barruko. trenbide-sareakiko arazoak; teknikazko aterapideak eta dirubide-moduak. - Trenbide-lanetarako lur-kentzeetarako modu eta legebideak. - Antolapidetzaz eta ogasunez elkar-egokitasunez baliatzeko moduak.
b) Euskal Herrian bidarien trenezko garraioa eta gainontzekoak antolakidetzea, hurbilerako garraio-zerbitzuak barne. c) Eusko
Trenbideekingo elkarlana.
d) Garraioei buruzkoak lurralde-antolaketari (industrian, hirigintzari, garraioei eta besteri buruzkoari) eta Euskal Herriko
Guztizko Egiturei egokitzea.
e) Euskal Herrian trenbideekiko iritziak hobetu eta trenbideari indar ematea.
f) Bi Arduralaritzei doazkieken baste gai edo arazo batzuk.
Laugarrena.-LEHENDAKARIA ETA IDAZKARIA Lehendakaria eta Idazkaria zortzi Batzordekideetatik izendatuko dira.
1 .-Lehendakaria a) Egitekoak.
Bitariko Batzordearen ordezkotza egin eta horren harreman-sail izatea eta Batzordearen bilkuretan buru izatea eta arteztea izango ditu egiteko bakar Lehendakariak.
Agizko bilkuretarako eta Batzordearen helburuak lortzeko egoki deritzen berarizkoetarako deia egiteko gai izango da. b)
Lehendakaritzango txandak.
Bitariko Batzordeko bi aldeetako bakoitza osatzen duten kideetako bat izango da, urtekako txandan, Batzordeko Lehendakari; beraz, ez Eusko
Jaurlaritzaren izenekorik ez RENFE-ren izenekorik ezingo da bata bestearen ondorengo urtetan Lehendakari izan.
c) Izendapena.
Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuak eta RENFE-ko
Lehendakariak egingo dute Batzordeko Lehendakariaren izendapena, bakoitzak berari dagozkion urtetan. 2.-Idazkaria
a) Egitekoak.
Bilkura-agiriak idaztea izango du Idazkariak egiteko nagusi.
b) Idazkaritzango txanda.
Idazkaria izendatzea, Lehendakaritza euki ez dezan aldeak egingo du.
c) Izendapena.
Idazkariaren izendapena RENFE-ko Lehendakariak edo Garraio,
Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuak egingo dute, bakoitzak berari dagozkion urtetan. Bosgarrena.-BILKUREKIKO JAURPIDEAK
Bere xedeak betetzeko, Bitariko Batzordeak bi hilabetez behin agizko bilkurak egingo ditu, Madrilen eta Gasteizen txandaka. Hoietzaz gainera, alde batek edo biek eskatuta, behar dedin guztietan berarizko bilkurak egingo dira, Bitariko Batzordeko Lehendakariak aurrez honetarako deia eginda. Seigarrena.-INDARRALDIA
Hitzarmen hau bi aldetakoek izenpetu dezaten unean bertan jarriko da indarrean.
Alde batek nahiz besteak, jarritako helburuak beteta daudela nahiz bete ahal izateko Hitzarmenari eutsi beharrik ez dagoela uste duelako bidezko eritzitakoan Hitzarmenaren indarraldia bukatutzat jo ahal izango du.
Eta, erasota gelditu dedin, Hitzarmen hau hasieran esandako toki eta egunean izenpetzen dugu.
Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburua, JOSE LUIS ROBLES CANIBE.
RENFE-ko Lehendakaria;
ALEJANDRO REBOLLO ALVAREZ-AMANDI.
RSS