Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1981eko martxoaren 21a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
105

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1981garreneko Urtarrilaren 20ko ERABAKIA, Arrankudiagako udalmugarteko egitamuketa birraztertzeko eta indarrean dagoen Lurraren eta Hiri-Antolaketaren Legeari egokitzeko baliapide egokia finkatzeko egindako eskeari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko erabakia hartu du. "Arrankudiagako Udalbatzarrak Lurraren eta Hiri- Antolaketaren Legea egiteratzeko eta erabiltzeko Egitamuketa-Araudiko 91garren Atalak zehazten dituen UdalEgitamuketarako Ordezkatzezko Araupideetatik edozein hartuz egin duen aukerari buruz aldezko erizpena ematea, hoien arteko azken hautapena egitea Udalari dagokiola eta, hori, bere udal-mugartearen osoko antolaketarako bide egokitzat jotzen delako eta Araupide hoiek, eskualde- mailako aukeraren eretzean, eskualdearteko elkartzepideak hautsi ez ditzatenelco beharraz ohartaraziz, hoiek Guztizlco Erapide eskualde-egituratzaile direnez kontutan hartuz eta aztertuz".

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrekoa den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke; arduralaritza-auzipideetan hastekoa Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Bilbon, Bizkaiko Foru-Diputazio Txit Gorenaren Jauregian dagoen Hirigintzako Bizkaiko Lurralde-Artezkaritzan.

Gasteiz, 1981garreneko Urtarrilak 20. Lurralde-Antolaketa eta

Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.


Azterketa dokumentala