
10. zk., 1936ko urriaren 18a, igandea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza
Guda Zaingoa
89
Oroagindua. Su- lekuko inguruak, guda-tokitzat artuaz.
Guda-tokietako lanak ereztu, aginte bakarra aldeztu, salataritza uxatu, eta su-tokitik gertuen arkitzen diran atzeko gudarien artetik nolabaitkeria kendu nairik Euzko Jaurlaritzaren oniritziz, auxe agintzen det: .
1'go atala. Su tokiaren inguruko lekuak gudalekutzat artuak izango dira. Buruzagitza nagusiak adieraziko ditun Uriei dagozkien lurraldeak osatuko dituzte leku oiek.
2'en atala. Erri abetako, Jaurlari-agintea eta erri- zaintzea.
Guda-Ordezkarien eskuetara joango da. Ordezkari oiek, Guda Burukideak izendatuko ditu. Beroien eskuetan utziko dituzte Endoreak beren eskubideak: ziñegotzitzari eta banakaritza ardurari ez dagozkienak alegia. Guda-Batzordeak ere deuseztuak izango dira Ordezkari oiengan eskubideak utziaz. .
3'en atala. Aginte aldatzeak «ipso facto» egingo dira, uri-biztanleei
Guda deien bidez adieraziaz. Guda-lekuak izendatzearen ondorengoei egoki zaizkien oarrak urian. bizitzeari buruzko galerazpenak eta zigortze banatzeak dei oien bidez aginduak izango dira.
Bilbao'n, milla bederatzireunda ogeitaamaseigarrengo urrillaren amaseiean.
Lendakaritza eta Guda. AGIRRE'TAR JOSEBA A.
RSS