Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 1936ko urriaren 18a, igandea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza

Guda Zaingoa
88

Orogaindua. Erri-gudarientzat janzki berdiña aukeratuaz, mono aren ordez erabillia izan dedin.

Jaurlari aitorpenean Euzko-Jaurlaritzak azaldu zun kardaba gaur ere beregan dualarik, gure errian izan oi dan eguraldi txarrarentzat egokia izango dan janzki berdin batez gudariak janztea bearrekoa deritzaio. Ortarako, orain arte jantzi izan duten monoa, negu aldirako eskasa izaki, baztertu egiten degu. Eta gudarien ezaugarria izango dan janzki berezi bat autu.

Ortaz, Euzko-Jaurlaritzaren oniritziz, ona zer agitzen deten:

1'go atala. Gudari-talde guzitako gudarientzat janzki berezi bat aukeratzen da. Berau izango da gudarien ezaugarria eta gudari guziak soñean erabilli bearko dute.

2'en atala. Janzki au, monoaren ordezkoa izango da, eta gudariak bakarrik jantzi al izango dute.

3'en atala. Bi atal oiek diotena lenbaitlen bete eraztea, Guda Zaingo

Burukidearen esku uzten da, ontarako eskubidea opa zaiolarik.

Bilbao'n milla bederatzireun da ogeitaamaseigarrengo urrillaren amaseiean.

Lendakaritza eta Guda. AGIRRE'TAR JOSEBA A.


Azterketa dokumentala