
10. zk., 1936ko urriaren 18a, igandea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza
Guda Zaingoa
87
Oroagindua. 1932, 1933, 1934 eta 1935 urteetan gudari ziran mutillak gudaritu bear dutela aginduaz.
Erkalaren Guda Zaingoak, joan dan agorreko 29'an eman zün oragindua ontzat emanda, gure inguruko bearren arauz tajutzen degularik, ona zer agintzen dedan:
1'go. atala. 1932, 1933, 1934. eta 1935'garrenetan gudaritza bete eta
Euzko-Jaurlaritzaren mendeko luzaldean arkitzen diran mutiIak gudaritu ditezela agintzen da.
2'en atala. Gaurko erri-gudari diran mutillei ez dagokie gudaritu bear ori. Bai ordea Artilleria. Ingenieros, Intendencia edo Sanidad gudari-taldetan len gudaritza bete bazuten. Oiek, dagokionean adieraziko dan lekuetan gudarituko dira.
Erri-gudari dala egiztutzeko, Gudari-taldeko Buruzagiaren aitorpena eskatzen da.
3'en atala. Gudaritzarako gai ez dirala aitortzen duten mutillak ikustatuak izango dira, naiz lengo gudaritzan beren aitorpena aintzakotzat artua izan.
Guda-gintzan edo gintza gudalduetan jardun oi diranak, beroiei dagozkien lanetan ari diranak, eta erri-lanen bat betetzen dutenak beren lan-lekuetara itzuli bear diran erabakiko da. 4'en atala.
Gudaritutzea egin ondoren, Guda Zaingoak erabakiko du gudariak zein guda-taldetara joan. Orobat, batetik bestera eta gudari-etxera nola joan.
5'en atala. Ikasteta salekoak izan ziran mutillak ere azaldu bearrean dira, gudari eginbearrak ikasi edo obekiagi ikasi ditzaten.
6'en atala. Oroagindu au azalduko dan egunaren irurogeitaamabi orduen buruan gudaritutzea bete bearko da. Ontarako, bijoa nor bere Udalera, eta arerioen mende bere erria izanik emen babestuak arkitzen diranak, orain bizi diran erriko Udalera.
Gudaritutzeko une berean, izena eta bi abizen, non bizi da, zein ogipideren jabe dan eta zertan jarduten dan, galdetuko zaio mutillari. Zein gudari-etxetan sartu ez dutenak, guda-agintarien mende geldituko dira.
Gudaritutzera dijoazenen izenak eta gañerantzeko xeetasunak, egunero bidaldi bearrean arkitzen dira Endoreak. Epea beterik izango danean berriz. azaldu ez diranenak. Oiek legearen zigorpean geldituko dira.
7'en atala. Lengo atalean izendatu diran gudaritutze lekuetara mutillak azaldu al izan dizezen, Euzkadi'ko Endoreak bideak emango dituzte. Ontarako. eskura dituzten eraman-ekarri mota guzitako gurdiak artuko dituzte; beroiek izan ditzateken eginbeaiei kalterik egin gabe, noski. Au ezin egin dezatekenak, Guda Zaingoko
Eraman-ekarri Saillera eskatu bezate bear dutena.
Bilbao'n, milla bederatzireunda ogeitaamaseigarrengo urrillaren amaseiean.
Lendakaritza eta Guda, AGIRRE'TAR JOSEBA A
RSS