Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

76. zk., 2022ko apirilaren 20a, asteazkena

N.º 76, miércoles 20 de abril de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

Cursos de formación y perfeccionamiento

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD
1698
1698

1025/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez 2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

RESOLUCIÓN 1025/2022, de 4 de abril, de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública y de la Directora General de Osakidetza-Servicio vasco de salud, por la que se convocan cursos de euskera para el personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud y el personal de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi adscrito al mismo, durante el curso académico 2022-2023.

Horretarako kontuan hartu da azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoa, eta lege hori garatzen duten dekretuak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. Halaber, kontuan hartu dira Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 3. Plana (2022ko urtarrilaren 27an onartua) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, hizkuntza-prestakuntzaren eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.

En base a lo dispuesto en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, sobre «normalización del uso del euskera», desarrollada por el Decreto 86/1997, de 15 de abril, que regula la Planificación de la Normalización del uso del Euskera en las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma Vasca y por el Decreto 67/2003, de 18 de marzo, de normalización del uso del euskera en Osakidetza-Servicio vasco de salud y en aplicación del 3.º Plan de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza (aprobado el 27 de enero de 2022), así como del convenio de colaboración en materia de capacitación y normalización lingüística suscrito por el Instituto Vasco de Administración Pública y Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Hori dela eta, hau

En su virtud,

EBATZI DUGU:
RESOLVEMOS:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako 2022-2023 ikasturterako 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunen araberako ikastaro-deialdia onartzea, I., II. eta III. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorrita.

Artículo único.– Aprobar la convocatoria de cursos de capacitación lingüística para los perfiles lingüísticos 1, 2, 3 y 4 dirigidos al personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud para el curso 2022-2023 de acuerdo con lo dispuesto en los anexos I, II y III.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak maiatzean argitaratuko du 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroen deialdia egiteko ebazpena, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakunde publikoetako langileentzat.

El Instituto Vasco de Administración Pública publicará en mayo la Resolución por la que se convocarán cursos de euskera del año escolar 2022-2023 para el personal de los entes públicos con convenio de colaboración con el IVAP.

Ebazpen honetan jasotako aurreikuspenen eta IVAPen ebazpen horren artean desadostasunik badago, azken horretan xedatutakoa nagusituko da.

En caso de que exista discrepancia entre las previsiones contenidas en la presente convocatoria y la citada Resolución del IVAP, prevalecerá lo dispuesto en esta última.

Era berean, IVAPen ebazpena aplikatuko da deialdi honetan berariaz aurreikusi ez diren gai guztietan.

Asimismo, se aplicará la Resolución del IVAP en todas aquellas cuestiones no previstas expresamente en la presente convocatoria.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 4a.

En Vitoria-Gasteiz, a 4 de abril de 2022.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

La Directora del Instituto Vasco de Administración Pública,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

La Directora General de Osakidetza-Servicio vasco de salud,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
ANEXO I
OINARRIAK
BASES

Lehenengoa.– Helburua.

Primera.– Objetivo.

Deialdi honen helburua da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko (aurrerantzean Osakidetza) langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntzan eragitea eta bultzatzea.

Promover e impulsar la capacitación lingüística en euskera del personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud (en adelante Osakidetza).

Bigarrena.– Nori zuzendua.

Segunda.– A quién va dirigida la presente convocatoria.

1.– Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta 2022ko urtarrilaren 1etik ikastaro mota bakoitzerako eskaerak egiteko epea bukatu arte zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.

1.– La convocatoria está destinada al personal de Osakidetza, cualquiera que sea su relación de empleo, que se encuentre en situación de servicio activo, excedencia para el cuidado de familiares o servicios especiales durante el periodo comprendido entre el 1 de enero de 2022 y el fin del plazo de presentación de solicitudes correspondiente a cada modalidad de curso de la presente convocatoria.

Gainera, aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, ebazpena EHAAn argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan guztira bost hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetzan eta ikastaroak iraun bitartean lanean egongo direla aurreikusi behar da.

Además, en el caso del personal eventual y sustituto, en los doce meses anteriores a la publicación de la presente Resolución en el BOPV debe haber trabajado en Osakidetza un tiempo no inferior a cinco meses y preverse su permanencia al servicio de Osakidetza por un período no inferior al de la duración del curso.

Espezialitatea egiten ari diren egoiliarrek euskalduntze ikastaroak egin ahal izango dituzte, euren prestakuntza-aldia edozein dela ere.

Los y las especialistas en formación bajo el sistema de residencia podrán acceder a los cursos de euskaldunización, sea cual sea el año de su periodo de formación.

2.– Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideak jarraituko ditu, hau da, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko ditu.

2.– El IVAP financiará la formación lingüística ofertada en esta Resolución dentro de su disponibilidad presupuestaria. En el caso de que dicha disponibilidad no fuera suficiente, el IVAP aplicará los criterios de prioridad previstos en la normativa vigente, es decir, se aplicarán los criterios establecidos en el artículo 3 de la Orden de 30 de noviembre de 2005.

3.– Halaber, ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du, horretarako duen aurrekontuaren bidez. Langileak Osakidetzaren laguntza jaso ahal izateko, Giza Baliabideen zuzendariak 2018ko martxoaren 12an emandako 2/2018 Jarraibideetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Aurrekontua nahikoa ez balitz, aipatu 2/2018 Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. Jarraibide horiek ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoak dira.

3.– Asimismo, la formación del personal que no sea financiado por el IVAP por no disponer de saldo en el crédito horario, será financiada por Osakidetza de salud mediante la dotación presupuestaria disponible a tal fin. Para que el personal pueda acceder a la ayuda de Osakidetza, deberá cumplir los requisitos establecidos en la Instrucción 2/2018, de 12 de marzo, del Director de Recursos Humanos. Cuando los recursos económicos fueran insuficientes, Osakidetza aplicará los criterios de prioridad establecidos en la citada Instrucción 2/2018, sobre la ayuda extraordinaria para el aprendizaje de euskera una vez agotado el crédito horario asignado.

4.– Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 3. Planaren 8.1.2. puntuan ezarritako irizpideak aplikatuko dituzte, baita Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Instrukzio bidez ezarriko dituen irizpideak ere.

4.– Las organizaciones de servicios concederán la autorización para la formación lingüística en euskera dentro del horario laboral, aplicando los criterios establecidos en el punto 8.1.2. del 3.º Plan de Normalización del Euskera del Uso del Euskera en Osakidetza y en la Instrucción que la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza fijará al respecto.

Hirugarrena.– 2022-2023 ikasturterako ikastaro-deialdiak.

Tercera.– Convocatorias para el curso 2022-2023.

2022-2023 ikasturterako, Osakidetzak bi deialdi eta udako instrukzioa argitaratuko ditu.

Para el curso académico 2022-2023, Osakidetza publicará dos convocatorias y la instrucción de los cursos de verano.

Honako hau 2022-2023 ikasturteko deialdi nagusia da, ikasturte osoa arautzen duena. Deialdi honetan lanorduetan eta lanorduz kanpo egiteko ikastaroak eskaintzen dira.

La convocatoria que ahora se publica es la convocatoria principal del curso 2022-2023 y lo regula en su totalidad. En la presente convocatoria se ofertan cursos para su realización tanto en horario laboral como fuera de horario laboral.

Autoikaskuntzako ikastaroei dagokienez ere, hau izango da 2022-2023 ikasturterako deialdi bakarra.

En lo que a los cursos de autoaprendizaje se refiere, esta es también la única convocatoria para el curso 2022-2023.

Datorren urrian bigarren deialdia argitaratuko dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak oraingo honen osagarria, eta 2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekorako eskaintza egingo dute.

El IVAP y Osakidetza publicarán en el mes de octubre la oferta para el segundo cuatrimestre del curso 2022-2023, que será la complementaria de esta.

Urriko deialdian, otsailetik ekainera arteko eskolatzea eskatu ahal izango dute interesdunek, betiere baldintza hauen pean:

En dicha convocatoria de octubre se podrá solicitar la escolarización a partir de febrero en las siguientes condiciones:

– Ikastaroa 2022ko urrian hasi ez duten langileek ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean, ez lanorduetan ez lanorduz kanpo. Autoikaskuntza ikastaroei dagokienez ere, otsailean ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean aurrez aurreko lanorduetako bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute soilik.

– Quienes no hayan iniciado el curso en octubre de 2022 no podrán solicitar un curso de dos horas en febrero, ni en horario laboral ni fuera de horario laboral. En lo que respecta a los cursos de autoaprendizaje, en febrero no se podrá iniciar un curso de autoaprendizaje. Por lo tanto, quienes no inicien el curso en octubre, en febrero únicamente podrán solicitar cursos presenciales en horario laboral, es decir, cursos de cinco horas o de internado en horario laboral.

– Ikastaroa 2022ko urrian hasi duten langileek, aldiz, lanorduetako ikastaro trinkoa nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute. Modulu aldaketa, aurrez aurreko ikastaroetan egin ahal izango da soilik, hau da, lanorduetako ikastaro trinkotik lanorduz kanpoko bi ordukora, edo alderantziz. Autoikaskuntzan hasi direnek ezingo dute presentzialera aldatu ezta presentzialetik autoikaskuntzara ere. Halaber, ezingo da 4HE prestatzeko ikastarora aldatu.

– El personal que haya iniciado el curso en octubre de 2022, podrá solicitar tanto un curso intensivo en horario laboral como un cambio de módulo. El cambio de módulo se autorizará únicamente en cursos presenciales, es decir, de un curso intensivo en horario laboral a un curso presencial de dos horas dentro o fuera de horario laboral y viceversa. Sin embargo, no se podrá solicitar un cambio de autoaprendizaje a presencial, y viceversa. Tampoco se podrá solicitar un cambio al curso de preparación del PL4.

Udako ikastaro bat eskatu ahal izateko, aldez aurretik IVAPeko deialdien bidez ikastaroren bat egina izan behar du interesdunak eta, beraz, ikasprozesua hasita.

Para poder realizar un curso de verano es imprescindible que la persona interesada haya realizado previamente algún curso en convocatoria del IVAP, habiendo comenzado, por tanto, su proceso de aprendizaje.

Laugarrena.– Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Cuarta.– Plazos y tramitación de solicitudes.

Eskaera deialdian eskainitako modulu eta ordutegi bakarrerako izango da.

La solicitud debe realizarse para un único módulo y horario ofertado en la convocatoria.

Zerbitzu-erakunde bakoitzeko Zuzendaritzaren ardura da, euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

Será la dirección de cada organización de servicios la encargada de realizar la tarea de selección entre los solicitantes.

Zerbitzu-erakundeetako langileen Zuzendaritzek jasotako eskaerak aztertu eta Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako aukeraketa irizpideen arabera onartuko edo ukatuko dituzte.

Las direcciones de personas de las organizaciones de servicios analizarán las solicitudes presentadas y las autorizarán o denegarán conforme a las prioridades y criterios de selección establecidos por la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza.

Eskabideak zerbitzu-erakundeen langileen Zuzendaritzek kudeatuko dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzak horretarako ezarritako aplikazio informatikoaren bidez.

Las solicitudes realizadas las gestionará cada dirección de personas por medio de la aplicación informática que la Dirección de Recursos Humanos ha preparado a tal efecto.

IVAPeko Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez emango dio Osakidetzak baimendutako eskaeren berri IVAPi.

Osakidetza comunicará al IVAP las solicitudes autorizadas a través de la aplicación informática Solaskidegune del IVAP.

IVAPek eskabideak aztertu eta gero, idatziz jakinaraziko dio Osakidetzari baztertutako eskaerak zeintzuk diren.

Una vez analizadas las solicitudes, el IVAP comunicará por escrito a Osakidetza las solicitudes rechazadas.

4.1.– Eskabideak non eta nola aurkeztu.

4.1.– Dónde y cómo realizar las solicitudes.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez. Hona hemen helbideak eta bideak:

Los interesados e interesadas en participar en cursos de euskera deberán cumplimentar la solicitud para esta convocatoria por vía electrónica, a través de la intranet corporativa de Osakidetza.

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza > Euskalduntze ikastaroak > 1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak > 2022-2023 ikasturtea: deialdi nagusia > Eskainitako ikastaroak / Eskaerak).

www.osakidetza.eus (Profesionales > Euskera > Formación en euskera > Cursos de euskaldunización > Cursos de perfiles lingüísticos 1-2-3-4 > Año escolar 2022-2023: convocatoria principal > Cursos ofertados / Solicitudes).

www.osakidetza.euskadi.eus (Online zerbitzuak > Profesionalentzako zerbitzuak > Intranet korporatiboa ).

www.osakidetza.euskadi.eus (Servicios on-line > Servicios para profesionales > Intranet corporativa).

Eskaera telematikoa egitea ezinezko den kasuetarako, interesdunek zerbitzu-erakundeetako langileen Zuzendaritzetan aurkeztu ahal izango dute izena emateko eskabidea. Inprimakia intranet korporatiboan izango da interesdunen eskura.

Para aquellos casos en los que no sea posible realizar la solicitud telemática, las personas interesadas podrán presentar la solicitud de inscripción en las direcciones de personal de las organizaciones de servicios. El formulario estará a disposición de las personas interesadas en la intranet corporativa.

Deialdian onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan.

Para ser admitido/a en la convocatoria es imprescindible presentar la solicitud en plazo y forma, en cualquiera de las modalidades previstas.

Espezialitatea egiten ari diren egoiliarrek, eskabidea egiteko orduan, zein zentrotan ari den adierazi beharko dute «oharrak» izeneko atalean.

Los y las especialistas en formación bajo el sistema de residencia deberán detallar en la solicitud, en el apartado «observaciones», en qué centro se encuentra trabajando a la hora de realizarla.

4.2.– Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak.

4.2.– Solicitudes para cursos en horario laboral.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko apirilaren 21etik maiatzaren 8ra bitartean, biak barne.

Plazo de presentación de solicitudes: del 21 de abril al 8 de mayo de 2022, ambos inclusive.

Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2022ko maiatzaren 20rako.

La relación de las solicitudes autorizadas y denegadas deberá hallarse en la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza para el 20 de mayo de 2022.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko eskaeren berri emango dio IVAPi 2022ko ekainaren 3rako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.

La Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza podrá realizar las adecuaciones que estime pertinentes y comunicará la relación definitiva del personal trabajador seleccionado al IVAP para el 3 de junio de 2022. Fuera de los plazos señalados no se admitirán nuevas solicitudes ni modificaciones.

Zerbitzu-erakundeen Zuzendaritzek interesdunei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesdunei. Jakinarazpena 2022ko maiatzaren 20rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

El personal interesado será informado mediante notificación escrita por la dirección de las organizaciones de servicios sobre la autorización o desestimación de su solicitud antes del 20 de mayo de 2022. En caso de desestimación, la dirección correspondiente hará mención expresa de las causas y hará pública la lista de las personas admitidas y no admitidas en los medios de mayor difusión de la organización de servicios (correo electrónico, intranet, tablón de anuncios...).

Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.

La relación definitiva del personal trabajador seleccionado constituirá la base sobre la que se organizarán los cursos y los grupos.

4.3.– Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak.

4.3.– Solicitudes para cursos fuera de horario laboral.

Eskabidea egiteko epea: 2022ko apirilaren 21etik maiatzaren 27ra bitartekoa izango da, biak barne.

Plazo de presentación de solicitudes: del 21 de abril al 27 de mayo de 2022, ambos inclusive.

Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2022ko ekainaren 16rako.

La relación de las solicitudes autorizadas y denegadas deberá hallarse en la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza para el 16 de junio de 2022.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri 2022ko uztailaren 1erako eman beharko dio IVAPi. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.

La Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza deberá comunicar al IVAP la relación de solicitudes admitidas para el 1 de julio de 2022. A partir de esa fecha, no se admitirán nuevas solicitudes ni modificaciones.

4.3.1.– Baimendu eta baztertuko eskaeren zerrendak jakinaraztea.

4.3.1.– Comunicación de los listados de las solicitudes autorizadas y excluidas.

Aurkeztutako eskaera guztiak aztertu ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak baimendutako eskaeren berri emango dio IVAPi, honek eskaerak aztertu, eta, hala dagokionean, onar ditzan.

Una vez analizadas todas las solicitudes presentadas, la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza informará al IVAP de las solicitudes autorizadas para su análisis, y en su caso, aprobación.

IVAPek, eskaerak aztertu ondoren, Osakidetzari jakinaraziko dio ezetsitako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.

El IVAP, una vez analizadas las solicitudes, comunicará a Osakidetza la relación de las solicitudes desestimadas, con expresión del motivo de exclusión.

IVAPetik ezetsitako eskaeren berri jaso ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, ebazpen baten bidez, baimendu eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Baztertutakoen kasuan, bazter uztearen arrazoia adieraziko da. Adierazitako ebazpena Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratuko da 2022ko uztailaren bigarren hamabostaldian. Era berean, zerbitzu-erakundeek ebazpenaren berri emango dute, erakundean zabalkunde handiena duten bitartekoen bidez.

Una vez recibidas las solicitudes desestimadas por el IVAP, la Directora de Recursos Humanos de Osakidetza aprobará, mediante resolución, la relación provisional de las solicitudes autorizadas y excluidas, con expresión, en este último supuesto, del motivo de exclusión. Esa resolución se publicará en la intranet corporativa de Osakidetza la segunda quincena de julio de 2022. Asimismo, las organizaciones de servicios darán publicidad a la resolución a través de los medios de mayor difusión en su organización.

Baimendu eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda Osakidetzaren intranet korporatiboan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesatuek 15 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.

A partir del día siguiente al de la publicación de la lista provisional de las solicitudes autorizadas y excluidas en la intranet corporativa de Osakidetza, el personal interesado dispondrá de un plazo de 15 días naturales para presentar la reclamación que consideren oportuna ante la Directora de Recursos Humanos de Osakidetza.

Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako edozein eratan.

Las reclamaciones se entregarán en los registros de cualquiera de las direcciones de las organizaciones de servicios de Osakidetza, o por cualquiera de las formas indicadas en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Osakidetzak, bere aldetik, aztertuko du IVAPek ordu-kreditua agortuta izateagatik bazter utzitako eskaerek, Giza Baliabideen zuzendariaren 2/2018 Jarraibideek ezarritako betekizunak betetzen dituzten, euskara ikasten jarraitzeko ohiz kanpoko laguntza jaso ahal izateko.

Osakidetza, por su parte, analizará si las solicitudes rechazadas por el IVAP por haber agotado el crédito horario cumplen los requisitos establecidos en la Instrucción 2/2018 de la directora de Recursos Humanos, y de ese modo, poder recibir la ayuda extraordinaria para seguir estudiando euskera.

Dagokion epean aurkeztutako erreklamazio guztiak eta IVAPek ordu-kreditua agortuta izateagatik bazter utzitako eskaera guztiak aztertuta, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira. Ebazpen horrek baimendu eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda jasoko du; baztertutakoen kasuan, bazter uztearen arrazoia adieraziko da. Behin betiko zerrendan zehaztuko da, halaber, prestakuntza IVAPek edo Osakidetzak finantzatuko duen. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren intranet korporatiboan argitaratuko da 2022ko irailaren lehen hamabostaldian. Era berean, zerbitzu-erakundeek ebazpenaren berri emango dute, erakundean zabalkunde handiena duten bitartekoen bidez.

Una vez analizadas todas las reclamaciones presentadas dentro del plazo correspondiente, así como todas las solicitudes desestimadas por el IVAP por tener el crédito horario agotado, estas se resolverán mediante Resolución de la Directora de Recursos Humanos. Dicha resolución recogerá la relación definitiva de las solicitudes autorizadas y excluidas, con expresión, en este último supuesto, del motivo de exclusión. La relación definitiva detallará, asimismo, si la formación será financiada por el IVAP o por Osakidetza. Dicha resolución se publicará en la intranet corporativa de Osakidetza la primera quincena de septiembre de 2022. Asimismo, las organizaciones de servicios darán publicidad a la resolución a través de los medios de mayor difusión en su organización.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Contra esa resolución se podrá interponer recurso de alzada ante la Directora General de Osakidetza, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación.

Bosgarrena.– Lanorduetako ikastaroetan onartzeko araubidea.

Quinta.– Régimen de admisión para los cursos en horario laboral.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.

La Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza regulará periódicamente los criterios y procedimientos de selección e introducirá las modificaciones y adaptaciones que a la luz del proceso de normalización del uso del euskera resulten oportunos.

Lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarriko ditu. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko Zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

Los criterios de selección para los cursos dentro de horario laboral serán establecidos por la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza. Será la Dirección de cada organización de servicios la encargada de realizar la tarea de selección entre los y las solicitantes.

Zerbitzu-erakundeko Zuzendaritzak bermatuko du ikastaroetan parte hartuko duten langileek euren oporrak ikastaroko egutegiarekin egokitzen dituztela, ikastaroen aprobetxamenduak kalterik izan ez dezan. Langileen Zuzendaritza bakoitzak liberatuta dagoen langilearen karteldegia urteko ohiko lanaldira egokituko du.

La Dirección de la organización de servicios garantizará que el personal empleado matriculado en los cursos de euskera adecua sus vacaciones al calendario lectivo, a fin de no perjudicar el aprovechamiento de los mismos. Cada dirección de personas adecuará la cartelera del personal liberado, ajustándolo a la jornada anual ordinaria.

Liberatuta dagoen langileak eskola-egunetik kanpo hartu behar ditu opor-egunak, ikastaro hauen ezaugarriak kontuan hartuta, aprobetxamendua ahal den onena izateko.

El personal liberado disfrutará las vacaciones en días no lectivos, dadas las características del curso y para un mayor aprovechamiento del mismo.

Seigarrena.– Lanorduetako ikastaroen antolaketa.

Sexta.– Organización de los cursos en horario laboral.

Deialdi honetan eskaintzen diren lanorduetako ikastaroak II. eranskinean daude jasota.

Los cursos en horario laboral que se pueden realizar acogiéndose a la presente convocatoria son los expresados en el Anexo II.

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, IVAPek ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.

Las fechas de comienzo y finalización de las clases y los horarios son los especificados en el Anexo II. No obstante, el IVAP está facultado para realizar las adecuaciones que estime pertinentes tanto en las fechas de comienzo y fin de curso como en los horarios especificados en el Anexo II.

Zerbitzu-erakundeetako Zuzendaritzek barnetegira joateko edo ikastaro trinkoetan parte hartzeko emandako baimenak lauhilabete osorako dira. Lanorduetako bi orduko ikastaroetan parte hartzeko emandako baimenak ikasturte osorako izango dira, urritik ekainera.

Las autorizaciones otorgadas por las direcciones de las distintas organizaciones de servicios para asistir a los cursos en la modalidad de intensivo y de internado habrán de ser para el cuatrimestre completo. Las autorizaciones otorgadas para realizar cursos de dos horas serán para el curso completo, esto es, de octubre a junio.

6.1.– Mailaketa probak.

6.1.– Pruebas de nivel.

Langileren baten euskara ezagupena neurtu behar bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du ekainaren azken astean. IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraziko dio mailaketa proba nork egin behar duen, baita non eta noiz egin behar duen ere.

Si fuera necesario determinar el nivel de conocimiento de euskera de la persona interesada, el IVAP requerirá a esta realizar una prueba de nivel la última semana de junio. El IVAP comunicará a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza la relación de las personas que han de realizar la prueba de nivel, así como del lugar y la fecha en la que se realizarán dichas pruebas.

Mailaketa proba egitera deitu arren langileren bat ez bada ezarritako egun eta orduan aurkezten, administrazioko taldeetan eskolaratzeko lehentasuna galduko du.

Las personas que no acudan a realizar la prueba de nivel en el día y a la hora en que hayan sido convocadas perderán la prioridad de escolarización en los grupos conformados por personal de la administración.

6.2.– Administrazioko taldeak antolatzea.

6.2.– Organización de los grupos de la administración.

Mailaketa probak egin ondoren, administrazioko langileez osaturiko taldeak antolatzen saiatuko da IVAP hiru hiriburuetan, goizez. Taldeak osatzean, ikasle bakoitzari bere langileen Zuzendaritzak baimendutako modulua gordeko dio IVAPek, ahal den neurrian.

Una vez realizadas las pruebas de nivel, el IVAP tratará de conformar grupos compuestos por personal de la Administración en las tres capitales, en horario de mañana, manteniendo en la medida de lo posible la solicitud autorizada para cada alumno y alumna por su dirección de personas.

Administrazio-taldeen ordutegia eta egutegia II. eranskinean daude zehaztuta. Nolanahi ere, baliabideen erabilera egokia bermatzeko eta taldeen osaketak hala eskatzen badu, aldaketak egin ahal izango ditu IVAPek, bai ikasturtearen hasiera- eta amaiera-egunetan, bai ordutegietan.

El horario y el calendario de los grupos de la administración se recogen en el Anexo II. En cualquier caso, al objeto de garantizar un uso adecuado de los recursos y en caso de que la formación de los grupos así lo exija, el IVAP podrá realizar las adecuaciones que estime convenientes tanto en las fechas de comienzo y fin de curso como en los horarios.

Era berean, IVAPek egokitzat jotzen dituen aldaketak proposatu ahal izango ditu, taldea osatzeko ikasle nahikorik ez badago.

Asimismo, el IVAP podrá proponer las modificaciones que estime oportunas en el caso de que no exista un número de alumnas y alumnos suficiente para formar grupo.

Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

Una vez conformados los grupos y asignados los correspondientes euskaltegis, el IVAP hará llegar a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza la lista de alumnas/alumnos que se escolarizarán en grupos de la administración, especificando dónde y cuándo iniciarán las clases.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

El calendario concreto del curso se facilitará antes del inicio del curso y cualquier modificación en el mismo se comunicará con la debida antelación.

6.3.– Administrazioko talderik ez duten langileak. Matrikula-orriaren bidez eskolaratzea.

6.3.– Solicitantes sin grupos de la administración. Escolarización mediante la hoja de matrícula.

Goizez eratuko diren administrazio taldeetara egokitzen ez diren langileentzat, IVAPek matrikula-orriak bidaliko ditu Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren langileen Zuzendaritzara helarazteko. Matrikula-orriaren bitartez, langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da, betiere baimendu zaion moduluan (III. eranskina).

Para los alumnos y alumnas que no se adecuen a los grupos de la administración que se conformen en horario de mañana, el IVAP enviará las hojas de matrícula a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, que a su vez la hará llegar a la dirección de personas del trabajador o de la trabajadora. Mediante dicha hoja de matrícula la persona interesada podrá matricularse en el euskaltegi público o privado homologado que elija, siempre en el módulo autorizado (Anexo III).

Era berean, bestelako ordutegi edo herritan ikasi nahi duten langileei IVAPek matrikula-orria emango die, nahi duten euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikula daitezen, betiere baimendu zaien moduluan (III. eranskina).

Del mismo modo, a todos aquellos alumnos y alumnas que soliciten estudiar en otros horarios o en otras localidades, el IVAP les enviará una hoja de matrícula para que se matriculen en el euskaltegi público o privado homologado que elija, siempre en el módulo autorizado (Anexo III).

Matrikulazioa gauzatzeko, ezinbestezkoa da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.

Para realizar la matriculación será imprescindible que el alumno entregue en el euskaltegi la hoja de matrícula.

Matrikula-orriaren bidez eskolatzen den ikasleak euskaltegiaren egutegia eta ordutegia beteko ditu, betiere IVAPek finantzatzen dituen moduluen baldintzak jarraituz.

Las alumnas/los alumnos escolarizados con la hoja de matrícula seguirán el calendario y horario del euskaltegi, según las condiciones de los módulos financiados por el IVAP.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, berehala jakinarazi behar dio bere zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzari eta matrikula-orria itzuli behar du. Matrikula-orria itzultzeko prozedura bederatzigarren oinarrian dago jasota.

Si la alumna/el alumno no se matrícula en ningún euskaltegi, deberá comunicar y devolver la hoja de matrícula inmediatamente a la dirección de personas de su organización de servicios. El procedimiento para la devolución de la hoja de matrícula está recogido en la base novena.

6.4.– Matrikula-orria ordaintzea.

6.4.– Abono de la hoja de matrícula.

Langilearen matrikula-orria IVAPek ordainduko du, betiere ondorengo baldintza hauek betetzen badira:

El IVAP abonará la matrícula de la persona trabajadora siempre y cuando se cumplan las siguientes condiciones:

1) Matrikula-orrian bertan zehaztuta dagoen ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da.

1) La hoja de matrícula servirá para matricularse únicamente en el curso que en la misma se detalla.

2) Matrikula-orria garaiz entregatzea: matrikula-orria ikastaroa hasten denerako aurkeztu behar da euskaltegian. 2022ko urriaren 21a baino geroago entregatzen bada, IVAPek ez du matrikula ordainduko.

2) Entrega de la hoja de matrícula: la hoja de matrícula deberá presentarse en el euskaltegi antes del inicio del curso. El IVAP no se hará cargo del pago de aquellas hojas de matrícula entregadas con posterioridad al 21 de octubre de 2022.

3) Gutxieneko iraupena: Bost orduko eta barnetegiko ikastaroek lauhileko iraupena izan behar dute. 2/3 orduko ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira.

3) Duración mínima: los cursos intensivos que se realicen en internado o los cursos de cinco horas serán cuatrimestrales. Los cursos de 2/3 horas comenzarán en octubre y finalizarán en junio.

4) Ikastaroek, betiere, HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute.

4) Es requisito indispensable que los cursos sean módulos de cursos reglados por HABE.

Baldintza horiek betetzen direla egiaztatu ondoren, langilearen matrikula onartu eta dagokion kostua ordainduko du IVAPek. Barnetegiko ikastaroen kasuan, barnetegiko ostatua eta mantenua ere ordainduko ditu. Aldiz, IVAPek ez ditu bere gain hartuko bestelako gastuak (joan-etorriak, materialak, etab.).

Una vez comprobado el cumplimiento de todas las condiciones, el IVAP aceptará la matrícula del trabajador o la trabajadora y abonará el coste correspondiente. En el caso de los cursos en régimen de internado, asumirá también el coste del alojamiento y la manutención. Por el contrario, el IVAP no asumirá otros gastos derivados de los cursos (desplazamientos, materiales, etc.).

Langileak egindako matrikulak baldintzak bete ezean, IVAPek ez du matrikularik ordainduko. Kasu horietan, IVAPek ukapenaren berri emango dio Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

En caso de que la matrícula formalizada por el trabajador o la trabajadora no cumpla con las condiciones anteriormente señaladas, el IVAP no lo abonará y notificará la denegación a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza.

IVAPek matrikula-orriaren bidez finantzatuko dituen ikastaroen zehaztapena III. eranskinean dago jasota.

La especificación de los cursos que financiará el IVAP mediante la hoja de matrícula se recoge en el Anexo III.

6.5.– Liberatutako pertsonala. Betebeharrak eta ordainsariak.

6.5.– Personal liberado. Obligaciones y retribuciones.

Lanorduetan ikastegia lantokia da langilearentzat, ondorio guztietarako. Beraz, eskolatze eta puntualtasun huts guztiak bere erakundearen aurrean justifikatu beharrekoak dira idatziz, beste edozein laneratze huts zuritu ohi den bezalaxe. Edonola ere, eskoletara garaiz ez heltzea justifikatu egin beharko da.

A todos los efectos, el centro donde se imparte el curso tendrá para el personal trabajador la consideración de centro de trabajo, por lo que las faltas de asistencia deberán ser justificadas por escrito ante la dirección de la organización de servicios donde regularmente presta sus servicios. Las faltas de puntualidad deberán ser, en todo caso, justificadas, al igual que se hace con toda falta laboral.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak ekarriko du ikastaroetatik kanpo uztea. Orduan, Administrazioak bere esku izango du kanporatutako ikaslea hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

La inobservancia de las bases de la presente convocatoria, supondrá la exclusión automática de los cursos, reservándose la Administración la posibilidad de no admitir al alumnado excluido en cursos sucesivos.

Liberatuta dauden langileek, maila egokia lortuz gero, konpromisoa hartzen dute Osakidetzak antolatzen dituen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.

El personal liberado, una vez alcanzado un nivel suficiente, se compromete a presentarse a las convocatorias de acreditación de perfiles lingüísticos de Osakidetza.

Barnetegietara edo ikastaro trinkoetara joateko liberatu diren langileek lansariaren % 100 kobratuko dute.

El personal que hubiere obtenido la liberación laboral por acudir a cursos de internado o intensivo, percibirán el 100 % de las retribuciones.

Euskarako ikastaroetara joateak ez du ekarriko zerbitzuarengatiko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

La asistencia a cursos de euskera en ningún caso dará derecho a percibir indemnización alguna por razón de servicio.

Zazpigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak. Araubidea.

Séptima.– Cursos fuera de horario laboral. Régimen de admisión.

Ikastaro hauek 2022-2023 ikasturte osorako dira; beraz, bigarren lau hilekoan ez da ikasle berririk onartuko. Deialdi honetan aurrez aurreko eta autoikaskuntza ikastaroak eskainiko dira.

Estos cursos abarcan todo el año escolar 2022-2023; por lo tanto, en el segundo cuatrimestre no se admitirá nuevo alumnado. En esta convocatoria se ofrecerán cursos presenciales y de autoaprendizaje.

1.– Ezetsi egingo dira 2021-2022 ikasturtean matrikula-orria jaso ez edo itzuli ez zuten langileen eskaerak (2021-2022 ikasturteko deialdia arautzen duen martxoaren 23ko 369/2021 Ebazpenaren bederatzigarren oinarriaren 3. puntua).

1.– Se desestimarán las solicitudes del personal trabajador que no haya devuelto o no haya recogido la hoja de matrícula del curso escolar 2021-2022 (punto 3.º de la base novena de la Resolución 369/2021, de 23 de marzo, que regula la convocatoria del curso escolar 2021-2022).

Autoikaskuntza ikastaroa egiteko eskaera denean, gainera, ezetsi egingo dira 2021-2022 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroa hasi ondoren eskola utzi duten langileen autoikaskuntzarako eskaerak (martxoaren 23ko 369/2021 Ebazpenaren hamargarren oinarriaren 2. puntua).

En el caso de solicitud para curso de autoaprendizaje, además, se desestimarán las solicitudes de autoaprendizaje del personal que haya abandonado el curso de autoaprendizaje del año escolar 2021-2022 (punto 2.º de la base décima de la Resolución 369/2021, de 23 de marzo).

Halaber, ezetsi egingo dira 2021-2022 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroa egiten ari eta bigarren hiruhilekoaren amaieran % 75etik beherako aprobetxamendua duten langileen eskaerak (martxoaren 23ko 369/2021 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8.4. puntua).

Asimismo, se desestimarán las solicitudes de los trabajadores y trabajadoras que estén realizando un curso de autoaprendizaje en el curso 2021-2022 y tengan un aprovechamiento inferior al 75 % al final del segundo trimestre (punto 8.4. de la base octava de la Resolución 369/2021, de 23 de marzo).

2.– Matrikulazioa matrikula-orriaren bidez egingo da. Matrikula-orria euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan entregatu behar da ikastaroa hasi baino lehen. IVAPek ez ditu bere gain hartuko 2022ko urriaren 21a baino beranduago entregatuko diren matrikula-orriak.

2.– La matriculación se realizará mediante la hoja de matrícula, que debe entregarse en el euskaltegi o en el centro de autoaprendizaje antes del comienzo del curso. El IVAP no se hará cargo de las hojas de matrícula entregadas con posterioridad al 21 de octubre de 2022.

IVAPek lanorduz kanpoko ikastaroa egin behar duten ikasleentzako matrikula-orri bana bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, ikasle bakoitzak matrikula egin dezan, betiere IVAPek onartutako moduluan (III. eranskina).

El IVAP enviará a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza una única hoja de matrícula para cada alumna o alumno que vaya a realizar un curso fuera de horario laboral, con el fin de que pueda matricularse en el módulo autorizado por el IVAP (Anexo III).

Langileak eskola hasi baino lehenago jaso beharko du matrikula-orria bere zerbitzu-erakundean, eta betiere, 2022ko urriaren 14a baino lehenago.

El personal trabajador deberá recoger la correspondiente hoja de matrícula en su organización de servicios antes del inicio del curso y, en todo caso, antes del 14 de octubre de 2022.

Matrikula-orrian zehaztutako ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da. Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak onartutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezin izango du aldatu.

La hoja de matrícula servirá para matricularse únicamente en el curso que en la misma se detalla. En los cursos fuera de horario laboral no se admitirán cambios de módulo formativo, por lo que una vez que el personal trabajador haya recibido la hoja de matrícula para el curso autorizado no lo podrá modificar.

IVAPek matrikula-orriaren bidez finantzatuko dituen ikastaroen zehaztapena III. eranskinean dago jasota.

La especificación de los cursos que financiará el IVAP mediante la hoja de matrícula se recoge en el Anexo III.

7.1.– Aurrez aurreko ikastaroak euskaltegian.

7.1.– Cursos presenciales en euskaltegi.

Izaera orokorrez, aurrez aurreko lanorduz kanpoko ikastaroetarako baimena egunean bi/hiru orduko ikastaroak egiteko emango da.

Como norma general, la autorización de cursos presenciales fuera de horario laboral se limitará a cursos de dos/tres horas al día.

Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira barnetegiko ikastaroak.

Quedan excluidos de esta oferta los cursos en internado.

Aurrez aurreko lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa langile finkoek eta bitartekoek soilik eska dezakete eta eskaeran adierazi beharko dute. Behin-behineko langileek egunean bi edo hiru orduko ikastaroa eska dezakete soilik.

El curso intensivo fuera de horario laboral solamente podrá solicitarlo el personal fijo e interino y deberá reflejarlo en su solicitud. El personal sustituto y eventual solo podrá solicitar cursos de dos o tres horas al día.

Diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, IVAP saiatuko da lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa egiteko baimena duten ikasleak goizez antolatzen diren administrazioko taldeetan eskolatzen. Ikastaro horiek egutegi eta ordutegi zehatza izango dute eta hiru hiriburuetan antolatuko dira. Langileak talde horien egutegira eta ordutegira moldatu behar du.

Al objeto de garantizar un uso racional de los recursos económicos y materiales, el IVAP tratará de escolarizar al personal autorizado para realizar un curso intensivo fuera del horario laboral en los grupos propios de la administración organizados en horario de mañana. Dichos grupos tendrán un horario determinado y se organizarán en las tres capitales. El personal deberá adecuarse al calendario y horario de dichos grupos.

Osatutako administrazio taldeetara egokitzen ez diren ikasleen kasuan, IVAPek matrikula-orria bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, ikasle bakoitzak IVAPek onartutako moduluan egin dezan matrikula.

En el caso de los alumnos y alumnas que no se adecuen a los grupos de la administración que se conformen en horario de mañana, el IVAP enviará una hoja de matrícula a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, con el fin de que pueda matricularse en el módulo autorizado por el IVAP.

Matrikula-orri bidezko lanorduz kanpoko aurrez aurreko ikastaroak euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean egin beharko dira, eta baldintza hauek bete behar dituzte:

Los cursos presenciales mediante hoja de matrícula se desarrollarán en euskaltegis públicos o privados homologados y deberán reunir las siguientes características:

a) Gutxieneko iraupena: Barnetegiko eta bost orduko ikastaroen kasuan, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izan behar dute, gutxienez. 2/3 orduko eta autoikaskuntza ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira.

a) Duración mínima: los cursos intensivos de 5 horas y en barnetegi serán cuatrimestrales. Los cursos de dos/tres horas y de autoaprendizaje comenzarán en octubre y finalizarán en junio.

b) Ikastaroak HABEk araututako ikastaro modulua izan behar du, derrigorrez.

b) Es requisito indispensable que los cursos sean módulos de cursos reglados por HABE.

7.2.– Autoikaskuntza ikastaroak.

7.2.– Cursos de autoaprendizaje.

1.– Ikastaroak urrian hasiko dira, eta euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean edo autoikaskuntza zentro homologatu batean egingo dira.

1.– Estos cursos comenzarán en octubre, y se realizarán en un euskaltegi público o privado homologado o en un centro de autoaprendizaje homologado.

2.– Autoikaskuntza ikastaroak txandaka lan egiten duten edo euren lanpostuaren berezitasunak direla eta, euskaltegian aurrez aurreko ikastaroa egiteko zailtasunak dituzten langileentzat dira. Hori dela eta, autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko baimena ematerakoan lehentasuna izango dute txandaka lan egiten duten langileek, ondorengo hurrenkeraren arabera: langile finkoek, bitartekoek, ordezkoek eta behin-behinekoek.

2.– Los cursos de autoaprendizaje están dirigidos al personal que trabaja a turnos o a aquel personal que por las características de su puesto de trabajo tenga dificultades para asistir con normalidad un curso presencial en el euskaltegi. Por ello, a la hora de conceder la autorización para los cursos de autoaprendizaje tendrá prioridad el personal que trabaja a turnos, según el siguiente orden: personal fijo, interino, sustituto y eventual.

Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko langileek bete beharreko baldintzak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak finkatuko ditu instrukzioan.

La Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza fijará mediante instrucción las condiciones que debe cumplir el personal trabajador para su selección en estos cursos.

Halaber, autoikaskuntza ikastaroa baimentzeko irizpideak eta lehentasun hurrenkera Giza Baliabideen zuzendariaren instrukzio bidez zehaztuko dira.

Asimismo, los criterios de selección y el orden de prioridades para la concesión de autorizaciones a los cursos de autoaprendizaje se concretarán en la instrucción de la Directora de Recursos Humanos.

3.– IVAPek autoikaskuntzarako eskaera guztietatik kopuru mugatua onartuko du, alegia, Osakidetzak baimentzen dituen lanorduz kanpoko eskaera guztien % 20, gehienez ere. Hori dela eta, guztira baimendutako lanorduz kanpoko ikastaro kopuruaren arabera, zerbitzu-erakunde bakoitzak izango duen autoikaskuntza ikastaroen baimen-kupoa zehaztuko du Giza Baliabideen Zuzendaritzak.

3.– El IVAP aceptará una cantidad limitada de todas las solicitudes de cursos de autoaprendizaje; como máximo aceptará el 20 % del total de las solicitudes de cursos de fuera de horario laboral que autorice Osakidetza. En consecuencia, la Dirección de Recursos Humanos, en función del número total de solicitudes autorizadas, concretará el cupo de autorizaciones para cada organización de servicios.

4.– Kontuan izanda autoikaskuntza ikastaroak baimentzeko aukeraketa-irizpideak daudela eta zerbitzu-erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroetarako lizentzia-kupo jakina izango duela, zerbitzu-erakundeek ezetsi egingo dituzte 2021-2022 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroa egiten ari diren langileen eskaerak bigarren hiruhilekoaren bukaeran % 75eko aprobetxamendua betetzen ez badute.

4.– Dado que la concesión de autorizaciones a los cursos de autoaprendizaje está sujeta a un orden estricto de prioridades y teniendo en cuenta que cada organización de servicios dispondrá de un cupo concreto de licencias, las organizaciones de servicios desestimarán las solicitudes de los trabajadores y trabajadoras que estén realizando un curso de autoaprendizaje en el curso 2021-2022 y no alcancen un aprovechamiento mínimo del 75 % al final del segundo trimestre.

5.– Nolanahi ere, zerbitzu-erakundeak eskaerak baimentzeak ez du ziurtatzen IVAPek automatikoki eskaerak onartuko dituenik. Izan ere, IVAPek 2022-2023 ikasturtean behin betikoz onartzeko, 2021-2022 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroa egin duen ikasleak ikasturte bukaeran % 80ko asistentzia izan beharko du nahitaez.

5.– No obstante, el hecho de que la dirección de la organización de servicios correspondiente autorice las solicitudes no garantiza que el IVAP admita automáticamente las mismas, ya que, para poder ser admitido definitivamente por el IVAP en el año escolar 2022-2023, el alumno o la alumna que haya realizado el módulo de autoaprendizaje durante el año escolar 2021-2022 deberá tener como mínimo una asistencia del 80 % en dicho año escolar.

6.– Autoikaskuntzako ikastaroek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

6.– Los cursos de autoaprendizaje deberán reunir las siguientes características:

a) Euskaltegiek zein autoikaskuntza zentroek berariaz lineako ikastaroak emateko dituzten programen bidez ikastea. Nahiz eta tarteka tutoretza edo mintza saioak izan, oro har, lan gehiena bakoitzak bere kasa antolatzen du, programa horiek bakarka eta zehaztutako ordutegirik gabe erabilita.

a) Serán cursos realizados a través de programas de los euskaltegis y de los centros de aprendizaje específicamente creados para impartir cursos en línea. Aunque también se complemente con sesiones periódicas de tutoría y clases de conversación, la mayor parte del trabajo se realiza individualmente, utilizando estos programas y sin horarios definidos.

b) Autoikaskuntzako ikastaroen ordenagailu bidezko lana zentroko ordenagailuak eta baliabideak erabilita egin daiteke, edo norberaren ordenagailua erabilita, edo bata zein bestea erabilita. Mintza-saioak euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan jasoko dira.

b) En los cursos de autoaprendizaje el alumno o la alumna podrá desarrollar el trabajo personal utilizando su propio ordenador, o con el ordenador y los medios de que disponga el centro de autoaprendizaje, o utilizando tanto el ordenador personal como el del centro. Las clases de conversación se llevarán a cabo en el euskaltegi o en el centro de autoaprendizaje.

c) Ikastaroek gutxienez 190 orduko iraupena izan behar dute eta ez da eskola-uzterik onartuko.

c) Tendrán una duración mínima de 190 horas y no se aceptará el abandono del curso.

d) Ikastaroak urrian hasiko dira.

d) Deberán comenzar en octubre.

e) Matrikula non egin: euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean, edo autoikaskuntzako zentro homologatu batean.

e) La matrícula se realizará en un euskaltegi público o privado homologado o en un centro de autoaprendizaje homologado.

f) Autoikaskuntzako ikastaroek HABEk araututako ikastaro moduluak izan behar dira.

f) Los cursos de autoaprendizaje serán necesariamente módulos de cursos reglados por HABE.

7.3.– Matrikula-orriak, matrikulatzea, ordaintzea eta kostua.

7.3.– Hojas de matrícula, matriculación, pago y coste.

1.– Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaliko du matrikula-orria, eskatzailearen zerbitzu-erakundeari helaraz diezaion.

1.– Una vez analizada por el IVAP, y en su caso, admitida la solicitud realizada, remitirá la hoja de matrícula correspondiente al módulo autorizado a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, que la hará llegar a la organización de servicios de la persona solicitante.

IVAPek matrikula-orri bakar bana emango die eskaera onartu zaien langileei, eta bertan jasoko da zein ikastaro egin daitekeen.

El IVAP entregará una única hoja de matrícula diferenciada para las personas cuya solicitud haya sido admitida, en la que especificará el curso que se debe realizar.

Ez da onartuko autoikaskuntzako matrikula-orriaren bitartez aurrez aurreko ikastaroetan matrikulatzerik, ezta alderantziz ere.

En ningún caso podrá ser utilizada la hoja de matrícula de autoaprendizaje para matricularse en un curso presencial, ni viceversa.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak baimendutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezingo du aldatu.

En los cursos fuera de horario laboral no se admitirán cambios de módulo formativo, por lo que una vez el personal trabajador haya recibido la hoja de matrícula para el curso autorizado no lo podrá modificar.

Langileek, beranduen ere, 2022ko urriaren 14rako jaso beharko dute matrikula-orria bere zerbitzu-erakundean.

La persona solicitante deberá recoger la hoja de matrícula en su organización de servicios; el último día para recogerlo será el 14 de octubre de 2022.

2.– Matrikula gauzatzeko, ezinbestekoa da matrikula-orria euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan entregatzea ikastaroa hasi baino lehen. IVAPek ez ditu bere gain hartuko 2022ko urriaren 21a baino beranduago entregatu diren matrikula-orriak.

2.– Para realizar la matriculación será indispensable entregar la hoja de matrícula en el euskaltegi o centro de autoaprendizaje antes del inicio del curso. El IVAP no se hará cargo del pago de aquellas hojas de matrícula entregadas con posterioridad al 21 de octubre de 2022.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren itzuli beharko du jasotako matrikula-orria bere zerbitzu-erakundeko langileen Zuzendaritzara, betiere 2022ko urriaren 28a baino lehen.

Si el trabajador o la trabajadora no se matricula en ningún euskaltegi, deberá devolver la hoja de matrícula recibida antes del 28 de octubre de 2022 a la dirección de personas de su organización de servicios.

Matrikula-orria itzultzeko prozedura bederatzigarren oinarrian dago jasota.

El procedimiento para la tramitación de la devolución de la hoja de matrícula está recogido en la base novena.

3.– Matrikula-orria ordaintzea eta matrikula-orriaren kostua lanorduz kanpoko ikastaroetan.

3.– Abono de la matrícula y su coste en los cursos fuera de horario laboral.

Seigarren oinarriaren 4. atalean adierazitakoa aplikagarri da hemen ere.

Lo indicado en la base sexta, apartado 4, es también de aplicación en este caso.

Zortzigarrena.– Ikastaroen asistentzia eta aprobetxamendua.

Octava.– Asistencia y aprovechamiento de los cursos.

8.1.– Eskoletan hastea.

8.1.– Comienzo de las clases.

Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Didaktika eta ikastaroen antolakuntza arrazoiak direla medio, IVAPek ez du onartuko 2022ko urriaren 21a baino beranduago hasterik eskolan eta ondorioz, baja emango die data horretarako eskolan hasi ez diren langileen eskaerei.

El personal deberá incorporarse a clases el primer día del curso. Por razones tanto didácticas como organizativas, el IVAP no aceptará las incorporaciones posteriores al 21 de octubre de 2022. El IVAP dará de baja las solicitudes de quienes no se hayan incorporado a los cursos para esa fecha.

8.2.– Eskolan berandu hastea.

8.2.– Incorporación tardía.

IVAPek arrazoi hauengatik soilik onartuko du eskolan berandu hastea: gaixotasun luzea edo larriagatik, erditzeagatik, adopzio edo harreragatik eta aitatasunagatik. Nolanahi ere, beranduko eskolatzea bideratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

El IVAP únicamente aceptará la incorporación tardía a los cursos cuando medie alguno de estos motivos: baja por enfermedad grave o de larga duración, parto, adopción o acogimiento y paternidad. En cualquier caso, se deberán cumplir las siguientes condiciones:

a) IVAPek aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko aurreko arrazoiren bat dela medio. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu-erakundeetako Zuzendaritzek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek IVAPera helaraz dezan. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

a) El IVAP deberá tener constancia con antelación de aquellas personas que no puedan incorporarse al principio del curso por alguno de los motivos anteriores. Las direcciones de las organizaciones de servicios deberán enviar al inicio del curso a la Dirección de Recursos Humanos un listado del personal trabajador que se encuentre en esa situación. En dicho listado tendrán que especificar el número del DNI, además del nombre y los apellidos.

b) Eskolan hasi ahal izateko eskaera egitea: langilea ezin da bere kabuz eskoletan hasi. Eskolan hasteko prest dagoenean, dagokion zerbitzu-erakundeko langileen zuzendariak eskolatzea eskatu beharko dio IVAPi idatziz. Eskaera hori Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez egingo du dagokion zerbitzu-erakundeak.

b) Solicitud de incorporación tardía a los cursos: el personal trabajador no podrá incorporarse a los cursos sin previo aviso. Una vez que el alumno o alumna esté en disposición de incorporarse al curso, la dirección de personas de la organización de servicios correspondiente deberá solicitar por escrito al IVAP dicha incorporación. Esta solicitud se realizará a través de la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza.

c) Galdutako eskola-orduen gehienezko muga igaro gabe egotea: ikastaro osoaren eskola-orduen % 20 igaro aurretik hasi beharko du langileak eskolan.

c) El número de horas de clases perdidas no podrá superar el máximo establecido: el alumno o la alumna deberá incorporarse a las clases antes de que transcurra el 20 % del total de horas del curso.

IVAP saiatuko pertsona horien eskolatzeak bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

El IVAP, atendiendo a su disponibilidad material, tratará de posibilitar la escolarización de estas personas.

Ikastaro hasieran galdutako orduak zenbatu egingo dira hamaikagarren oinarrian ezarritako ordu-kreditua eguneratzean.

Las horas perdidas a principio de curso se restarán a los efectos de consumo del crédito horario recogido en la base undécima.

8.3.– Lanorduetako ikastaroen asistentzia-arauak.

8.3.– Normas de asistencia a los cursos en horario laboral.

Ondorio guztietarako, ikastegia lantokia da langilearentzat. Beraz, eskolaratze eta puntualtasun huts guztiak idatziz justifikatu behar dizkio lanean diharduen erakundeko Zuzendaritzari, beste edozein laneratze-huts zuritu ohi den bezalaxe. Edonola ere, eskoletara garaiz ez heltzea justifikatu egin beharko da. Justifikatu gabeko puntualtasun hutsak sarritan gertatzeak ekar dezake ikaslea kanporatzea eta hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

A todos los efectos, el centro donde se imparte el curso tendrá para el personal trabajador la consideración de centro de trabajo, por lo que las faltas de asistencia deberán ser justificadas por escrito ante la dirección de la organización de servicios donde regularmente presta sus servicios. Las faltas de puntualidad deberán ser, en todo caso, justificadas, al igual que se hace con toda falta laboral. La reiteración de faltas de puntualidad no justificadas podrá dar lugar a la exclusión del alumno o la alumna y a su no admisión en sucesivos cursos.

Euskara ikastaroetara joateko baimena zerbitzu-erakundeetako Zuzendaritzen ardura izanik, era berean, beraien ardura da baimendutako epean langileen etenik gabeko eskolaratzea bermatzea.

Dado que la concesión de autorización para la asistencia a clases de euskera es competencia de la dirección de la organización de servicios, asimismo compete a estas garantizar la escolarización ininterrumpida de su personal durante el periodo autorizado.

Eskolarik ez dagoen egunetan, euskara ikastaroa lanorduetan egiten ari diren langileek beren lanpostuetara itzuli beharko dute ezinbestean.

El personal trabajador que participe en cursos de euskera en horario laboral, tendrá la obligación de reincorporarse a su puesto de trabajo siempre que no se impartieran clases.

Eskola-aldia nahitaez eten behar baldin bada, erabaki hori hartzen duen zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak aldez aurretik informatuko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritza.

En caso de que resulte imprescindible interrumpir dicho período de escolarización, la dirección de personas de la organización de servicios informará previamente de tal necesidad a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza.

Zerbitzu-erakundeko Zuzendaritzak bermatuko du ikastaroetan parte hartuko duten langileek euren oporrak ikastaroko egutegiarekin egokitzen dituztela, ikastaroaren aprobetxamenduak kalterik izan ez dezan.

La dirección de la organización de servicios garantizará que el personal matriculado en los cursos de euskera adecua sus vacaciones al calendario lectivo, a fin de no perjudicar el aprovechamiento de los mismos.

Eskola-hutsegiteak ikastaroaren hasiera egunetik bertatik zenbatuko dira, nahiz eta ikaslea berandu hasi ikastaroan.

Las faltas de asistencia a clase se contarán desde el principio del curso, aunque el alumno o la alumna se incorpore más tarde.

8.4.– Autoikaskuntza ikastaroen aprobetxamendu irizpidea.

8.4.– Criterio de aprovechamiento en los cursos de autoaprendizaje.

Osakidetzak honako irizpide hau ezartzen du 2022-2023 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroen aprobetxamendua gainditzeko: ikasturtearen bigarren hiruhilekoaren bukaerako asistentzia % 75etik gorakoa izatea.

Osakidetza establece como criterio de aprovechamiento de los cursos de autoaprendizaje en el curso 2022-2023 una asistencia superior al 75 % al final del segundo trimestre del curso.

Ondorioz, Osakidetzak ez die onartuko 2023-2024 deialdian autoikaskuntza ikastarorako eskaerarik asistentziaren ehuneko hori betetzen ez duten pertsonei.

En consecuencia, Osakidetza no admitirá solicitudes para el curso de autoaprendizaje en la convocatoria 2023-2024 a las personas que no cumplan ese porcentaje de asistencia.

8.5.– Ikastaroen asistentziari buruzko datuak.

8.5.– Datos sobre la asistencia a los cursos.

IVAPek hilez hil bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara aurrez aurreko ikastaroen gaineko asistentziari buruzko informazioa. Halaber, langileen ebaluazioari buruzko datua bidaliko du, dagokion ebaluazioaren ondoren.

El IVAP remitirá mensualmente información sobre la asistencia de los cursos presenciales a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza. Asimismo, remitirá información relativa a la evaluación, una vez realizada la misma.

Autoikaskuntza ikastaroen asistentziari buruzko datuak hiru hilerik behin bidaliko ditu IVAPek. Ondorioz, ordu-kredituaren saldoa epealdi horien arabera eguneratuko zaie.

Los datos de asistencia relativos a los cursos de autoaprendizaje se recibirán trimestralmente, por lo tanto, el saldo del crédito horario se actualizará con esa misma frecuencia.

Bederatzigarrena.– Ikastaroari uko egitea.

Novena.– Renuncia a los cursos.

1.– Langileak ikastaroari uko egitea erabakitzen badu, bere zerbitzu-erakundeko langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio eta honek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari emango dio ukoaren berri. Giza Baliabideen Zuzendaritzak, bere aldetik, IVAPi jakinaraziko dio ukoa.

1.– Si el trabajador o trabajadora decide renunciar al curso, deberá comunicárselo inmediatamente a la dirección de personas de su organización de servicios, para su traslado a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, quien, por su parte, se lo comunicará al IVAP.

Lanorduetako ikastaroen kasuan, langileak ikastaroa hasteko hamabost egun baino gutxiago falta direnean liberazioari uko egiten badio, ezinbestean egin duela justifikatu beharko du, bestela, bai zerbitzu-erakundeko Zuzendaritzak bai Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak uko egite hori nahikotzat jo dezakete hurrengo deialdietan langilearen eskabidea ezesteko.

En los cursos dentro del horario laboral, la renuncia a la liberación en un plazo inferior a quince días antes del comienzo del curso académico, no debida a fuerza mayor debidamente justificada, podrá ser considerada tanto por la dirección de la organización de servicios correspondiente como por la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza como causa suficiente para denegar la solicitud en posteriores convocatorias.

2.– Matrikula-orria ordainagiri baten parekoa da, eta horregatik, ikastaroa egiteko matrikula-orria jaso duen langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula-orria jasotzeko eta, inon matrikulatzen ez bada, berehala dagokion jakinarazpenarekin batera bere zerbitzu-erakundeko langileen Zuzendaritzara itzultzeko.

2.– La hoja de matrícula tiene el mismo valor que un recibo y, por lo tanto, el personal autorizado para realizar los cursos se compromete a recoger la hoja de matrícula y, si no se produce la matriculación, a devolverla inmediatamente junto con la notificación correspondiente a la dirección de personas de su organización de servicios.

Ukoa jakinarazteko agiria, «Ikastaroari uko egiteko inprimakia» izenekoa, zerbitzu-erakundeetako Langileen Zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta Osakidetzaren Intranet Korporatiboan ere:

Para notificar la renuncia el personal interesado deberá cumplimentar el documento «Impreso de renuncia al curso». El impreso de renuncia se encontrará a disposición del personal en la Dirección de Personas de su organización de servicios y también en la Intranet corporativa de Osakidetza:

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza > Euskalduntze ikastaroak > 1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak > 2022-2023 ikasturtea: deialdi nagusia > Araudia eta agiriak > «Ikastaroari uko egiteko inprimakia»).

www.osakidetza.eus (Profesionales > Euskera > Formación en euskera > Cursos de euskaldunización > Cursos de perfiles lingüísticos 1-2-3-4 > Año escolar 2022-2023: convocatoria principal > Normativa y documentación > «Impreso de renuncia al curso»).

Langileak, beranduen ere, urriaren 28rako itzuliko beharko du erabiliko ez duen matrikula, ukoa jakinarazteko inprimakiarekin batera.

El personal que ha recibido la hoja de matrícula, en caso de no matricularse deberá devolverla junto con la notificación correspondiente antes del 28 de octubre de 2022.

Zerbitzu-erakundeek 2022ko azaroaren 11 izango dute azken eguna langileek jaso ez dituzten matrikula-orriak eta ikastaroei egindako ukoak eta dagozkion jakinarazpen-inprimakiak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaltzeko. Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez ditu onartuko data horretatik aurrera jasotako ukoak.

Las organizaciones de servicios dispondrán hasta el 11 de noviembre de 2022 para remitir a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza las hojas de matrícula no recogidas y las renuncias con sus correspondientes impresos de notificación presentadas por el personal. La Dirección de Recursos Humanos no admitirá las renuncias presentadas a partir de esa fecha.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2022ko azaroaren 25erako helaraziko ditu IVAPera jasotako uko-jakinarazpen eta matrikula-orri guztiak.

La Dirección de Recursos Humanos remitirá al IVAP para el 25 de noviembre de 2022 todas las hojas de matrícula y los impresos de renuncia recibidos.

3.– Matrikula-orria jasotzen ez bada edo, inon matrikulatu ezean, itzultzen ez bada, langilearen eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

3.– No recoger o no devolver la hoja de matrícula en el supuesto de no formalizar la matriculación, motivará la desestimación de la solicitud de la persona interesada en la siguiente convocatoria.

Hamargarrena.– Eskolara joateari uztea.

Décima.– Abandono de los cursos.

1.– Eskolan hasi ondoren ikastaroa behin betiko utziz gero, horren berri eman beharko dio langileak bere Langileen Zuzendaritzari eskola uztea gertatzen den une berean. Horretarako «Eskola-uztea jakinarazteko inprimakia» izeneko agiria bete eta dagokion zerbitzu-erakundean erregistratu beharko du. Langileen Zuzendaritzak eskola uztea erregistratu bezain laster (egun berean) IVAPi eskola uzte horri dagokion dokumentazioa bidaliko dio, IVAPek dagokionari horren berri eman diezaion.

1.– Cuando, una vez iniciadas las clases, el alumno o la alumna abandone el curso de manera definitiva, deberá comunicarlo a la dirección de personas de su organización de servicios de manera inmediata. Para ello, deberá cumplimentar el documento, «Impreso de notificación de abandono del curso» y registrarlo en su organización de servicios. La dirección de personas deberá remitir inmediatamente al IVAP (el mismo día) la documentación relativa al abandono de curso, para que el IVAP lo comunique a quien corresponda.

Aurrez aurreko ikastaroetan derrigorrezkoa izango da eskola uztea jakinaraztea. Eskola-uztearen data inprimakia langilearen zerbitzu-erakundearen erregistroan sartu den eguna izango da eta IVAPek egun hori hartuko du ordu-kredituaren kontaketa eteteko. Hau da, eskola-uztea jakinarazten ez bada, ikasleak jarraitu egingo du ordu-kredituaren orduak gastatzen.

En el caso de los cursos presenciales, se deberá obligatoriamente comunicar el abandono del curso. La fecha del abandono escolar será la fecha de entrada de la notificación en el registro de la organización de servicios y esa será la fecha que el IVAP tomará para detener el cómputo del crédito horario. En caso de que no se comunique el abandono se seguirán restando horas al crédito horario correspondiente.

Beraz, ordu-kredituaren ondorioetarako, oso garrantzitsua izango da inprimakia zerbitzu-erakundearen langileen Zuzendaritzan lehenbailehen erregistratzea.

Por ello, a efectos del crédito horario, será muy importante registrar cuanto antes el impreso de abandono en la Dirección de Personas de la organización de servicios correspondiente.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia zerbitzu-erakundeetako langileen Zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta Osakidetzaren intranet korporatiboan ere:

El impreso para comunicar el abandono del curso se encontrará a disposición del personal trabajador en la dirección de personas de su organización de servicios, y en la intranet corporativa de Osakidetza:

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza > Euskalduntze ikastaroak > 1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak > 2022-2023 ikasturtea: deialdi nagusia > Araudia eta agiriak > «Eskola-uztea jakinarazteko inprimakia»).

www.osakidetza.eus (Profesionales > Euskera > Formación en euskera > Cursos de euskaldunización > Cursos de perfiles lingüísticos 1-2-3-4 > Año escolar 2022-2023: convocatoria principal > Normativa y documentación > «Impreso de notificación de abandono del curso»).

IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari langileen eskola-uzteen berri emango dio.

El IVAP notificará el abandono escolar del alumno o alumna a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza.

2.– Autoikaskuntza ikastaroetan IVAPek ez du eskola-uzterik onartuko eta ondorioz ez du eskola-uztea jakinaraztea eskatuko. Halere, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzak ikastaroen kudeaketa eta jarraipen egokia egitea ahalbidetzeko, ikasleak bere zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzari jakinaraziko dio eskola joateari utzi diola, dagokion inprimakia aurkeztuz.

2.– En el caso de los cursos de autoaprendizaje, el IVAP no aceptará el abandono del curso, y por lo tanto no solicitará la notificación de abandono del mismo. No obstante, para facilitar el adecuado control y seguimiento de los cursos por parte de la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, el alumno o la alumna deberá notificar este abandono a la dirección de personas de su organización de servicios, cumplimentando el correspondiente impreso.

Autoikaskuntza ikastaroa uzteak bi ondorio izango ditu: batetik, ordu-kredituari ikastaroaren ordu kopuru oso kenduko zaio eta, bestetik, hurrengo deialdian, autoikaskuntza ikastaroa eskatzen duten langileen eskaerak ezetsi egingo dira, 2022-2023 ikasturtean autoikaskuntza ikastaroa hasi ondoren eskola utzi badute.

El abandono del curso de autoaprendizaje implicará dos consecuencias, por un lado, se descontarán todas las horas del curso en el crédito horario, y por el otro, en la próxima convocatoria se desestimará la solicitud para el curso de autoaprendizaje del personal que abandone el curso de autoaprendizaje en el curso 2022-2023.

Hamaikagarrena.– Ordu-kreditua.

Undécima.– Crédito horario.

Deialdi honetara biltzen diren eskaera guztiek ordu-kredituaren sistema izango dute ezarrita, IVAP eta Osakidetzaren arteko lankidetza hitzarmena arautzen duen 2005eko azaroaren 30eko Aginduari jarraiki.

Todas las solicitudes que se acogen a esta convocatoria tendrán asignado el sistema del crédito horario, en función de lo establecido en la Orden de 30 de noviembre de 2005 que regula el convenio de colaboración entre el IVAP y Osakidetza.

Agindu horren seigarren artikuluari jarraiki, euskara ikastaroa lanorduetan nahiz lanorduz kanpo hasi ahal izateko beharrezkoa izango da ordu-kredituaren saldoa aldekoa izatea ikasturte hasieran.

De conformidad con lo establecido en el artículo sexto de dicha Orden, para poder iniciar un curso de euskera tanto en horario laboral como extralaboral será necesario tener un saldo de crédito horario positivo.

Ikasle berriaren ordu-kreditua ezartzeko orduan kontuan hartuko den hasiera-maila urrikoa izango da, edo otsailekoa urrian ikastarorik egin ez badu. Udako hasiera-maila kontuan hartuko da, bakar-bakarrik, ikasle berriak udan ikasten badu, baina hurrengo urrian edo otsailean ez.

Con el objeto de establecer el crédito horario correspondiente, el nivel de inicio del nuevo alumno o alumna será el referido al mes de octubre, o al de febrero si no ha cursado en octubre. El nivel de inicio de verano será considerado únicamente si la alumna/el alumno no cursa en los meses de octubre y febrero inmediatamente posteriores.

Ordu-kredituaren kontrolari begira, 2022-2023 ikasturtearen hasiera urria izango da eta hurrengo hiru deialdiak bilduko ditu:

A efectos de control del crédito horario, se considerará como comienzo del curso el mes de octubre del curso 2022-2023 y englobará las siguientes convocatorias:

a) 2022ko urrian eskolatzeko deialdia.

a) Convocatoria para los cursos que comienzan en octubre de 2022.

b) 2023ko otsailean eskolatzeko deialdia (2022ko urrian argitaratuko da).

b) Convocatoria para los cursos que comienzan en febrero de 2023 (se publicará en octubre de 2022).

c) 2023ko udako ikastaroetarako deialdia (2023ko apirilean argitaratuko da).

c) Convocatoria para cursos de verano de 2023 (la convocatoria se publicará en abril de 2023).

Gauzak horrela, IVAPek ordu-kredituaren kontrola modu honetan aplikatuko du:

En consecuencia, el IVAP aplicará el control sobre el crédito horario del siguiente modo:

a) Urrian hasten diren ikasleei ikasturtea hasi aurretik aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira urrian hasi. Aldeko ordu-kreditua dutenak, aldiz, hasi ahal izango dira, eta ez zaie ordu-kredituaren kontrola aplikatuko ez otsaileko deialdian, ez udakoan. Ondorioz, ikasle horiek parte hartu ahal izango dute bai otsaileko deialdian bai udakoan, nahiz eta ordurako ordu-kreditua negatiboa izan.

a) A las alumnas y los alumnos que comiencen el curso en octubre se les aplicará el control del crédito horario antes de comenzar el curso, y quienes tengan su saldo agotado no podrán comenzarlo. Por el contrario, quienes tengan un saldo positivo podrán comenzar el curso, y no se les volverá a aplicar el control del crédito horario ni para la convocatoria correspondiente a los cursos de febrero, ni para la convocatoria de verano. Por lo tanto, podrán acceder tanto a la convocatoria de los cursos de febrero como a la de verano, aun teniendo en esos momentos saldo negativo.

b) 2022-2023 Ikasturtea otsailean hasten duten ikasleei goiko paragrafoan azaldutako printzipioak aplikatuko zaizkie.

b) A quienes comiencen el curso 2022-2023 en febrero les serán aplicados los principios descritos en el párrafo anterior.

c) Udan hasten diren ikasleei eskaera egin orduko aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola, eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira udako ikastaroan hasi. Udako ikastaroa egin ahal izateko, aldeko saldoa izan beharko dute; bestela, IVAPek bazter utziko du eskaera.

c) A las alumnas y los alumnos nuevos que comiencen el curso en verano se les aplicará el control del crédito horario cuando se reciba en el IVAP su solicitud para el verano. Dichas personas deberán contar con un saldo positivo para realizar el curso de verano ya que, en caso contrario, el IVAP denegará su solicitud.

Autoikaskuntza ikastaroan dabiltzan ikasleen kasuan, asistentzia-datuak hiru hilez behin jasotzen dira. Ondorioz, ordu-kredituaren saldoa epealdi horien arabera eguneratuko zaie. Eskola uzterik onartzen ez denez, 190 ordu kenduko zaizkie ikasturte bakoitzean.

Dado que los datos de asistencia del personal que estudia en autoaprendizaje se recibirán trimestralmente, el saldo del crédito horario se actualizará en función de dichas asistencias. Puesto que no se admiten el abandono en este tipo de curso, se restarán 190 horas en cada año escolar.

Hamabigarrena.– Ordu-kreditua agortuta duten langileak.

Duodécima.– Personal con crédito horario agotado.

Ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Langileak Osakidetzaren laguntza jaso ahal izateko, Giza Baliabideen zuzendariak 2018ko martxoaren 12an emandako 2/2018 Jarraibideetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Aurrekontua nahikoa ez balitz, aipatu 2/2018 Jarraibideetako lehentasun irizpideak ezarriko dira. 2/2018 Jarraibideak emandako ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoak dira.

La formación del personal que no sea financiado por el IVAP por no disponer de saldo en el crédito horario, será financiada por Osakidetza mediante la dotación presupuestaria disponible a tal fin. Para que el personal pueda acceder a la ayuda de Osakidetza, deberá cumplir los requisitos establecidos en la Instrucción 2/2018, de 12 de marzo, del director de Recursos Humanos. Cuando los recursos económicos fueran insuficientes, Osakidetza aplicará los criterios de prioridad establecidos en la citada Instrucción 2/2018, de 12 de marzo, sobre la ayuda extraordinaria para el aprendizaje de euskera una vez agotado el crédito horario asignado.

Hamahirugarrena.– 4. hizkuntza-eskakizuna (4HE) prestatzeko ikastaroen berezitasunak.

Decimotercera.– Especificidades de los cursos destinados a la preparación del cuarto perfil lingüístico (4HE).

13.1.– Helburua.

13.1.– Objetivo.

Osakidetzako langileen hizkuntza gaitasunean eragitea eta bultzatzea, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren II. eranskinean azaltzen den C2 mailako gaitasunak lortze aldera.

Promover e impulsar la capacitación lingüística del personal de Osakidetza, de cara a la consecución de las competencias lingüísticas del nivel C2 establecidas en el Anexo II del Decreto 297/2010, de 9 de noviembre.

13.2.– Eskaerak onartzeko baldintzak eta lehentasunak.

13.2.– Requisitos y prioridades en la admisión de solicitudes.

Eskatzaileak 3HE egiaztatuta edo horren baliokidetza erregistratuta izan behar du, eta bere lanpostuaren hizkuntza eskakizunak 3.a edo 4.a izan behar du.

Las y los solicitantes deberán tener acreditado el PL3 o poseer algún título equivalente convalidado y registrado, y el perfil de su puesto deberá ser el 3 o el 4.

Lanpostua hizkuntza eskakizuna 1.a edo 2.a den kasuetan langileek gutxienez unibertsitate diplomatuak izan behar dute edo lanbide heziketako goi mailako zikloko titulua eduki behar dute.

Las y los solicitantes cuyo perfil del puesto sea el 1 o el 2 deben acreditar, al menos, una titulación de diplomatura universitaria o un título de formación profesional de grado superior.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko baldintzak betetzen dituztenek ere parte hartu ahal izango dute 4HEko ikastaroetan.

Así mismo podrán participar en los cursos de PL4 quienes cumplan las condiciones establecidas en el Decreto 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera.

4HEko lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarriko ditu instrukzio bidez. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko Zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

Los criterios de selección para los cursos de preparación del PL4 dentro de horario laboral serán establecidos por la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza. Será la dirección de cada organización de servicios la encargada de realizar la tarea de selección entre los y las solicitantes.

13.3.– Aurrez aurreko ikastaroak administrazioko langileez osatutako taldeetan.

13.3.– Curso presencial en grupo conformado por personal de la administración.

Administrazioko taldeek aurrez aurreko ikastaroa egingo dute. Eskolak astean hiru egunetan izango dira: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan; goizeko 08:00etatik 10:00etara.

Los cursos en grupos de la administración serán presenciales, impartidos los lunes, miércoles y viernes, en horario de 08:00 a 10:00.

Administrazioko taldeak Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen osatuko dira.

Se conformarán grupos en Bilbao, Donostia / San Sebastián y Vitoria-Gasteiz.

Ikastaro hauek 2022ko urriaren 3an hasiko dira, eta 2022ko ekainaren 23an amaituko dira. Iraupena 192 ordu ingurukoa izango da.

Los cursos comenzarán el 3 de octubre de 2022 y finalizarán el 23 de junio de 2023. Tendrán una duración aproximada de 192 horas.

Ordutegi eta toki berean nahiko ikasle baldin badago, IVAPek taldea osatuko du administrazioko langileekin. Halere, taldea osatzeko nahiko ikaslerik ez dagoenean, IVAPek IVAPek matrikula-orriak bidaliko ditu Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren Langileen Zuzendaritzara helarazteko. Matrikula-orriaren bitartez, langilea HABEko 4. mailako ikastaroak ematen dituen edozein euskaltegi publiko edo homologatutan matrikulatu ahal izango da. betiere baimendu zaion moduluan (III. eranskina).

Cuando exista un número suficiente de solicitudes para el mismo horario y lugar, el IVAP formará grupos de la administración; sin embargo, cuando no sea posible formar grupo, el IVAP enviará las hojas de matrícula a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, que a su vez la hará llegar a la dirección de personas de la persona interesada. Mediante dicha hoja de matrícula la persona interesada podrá matricularse en cualquier euskaltegi público o privado homologado que imparta cursos de 4.º nivel de HABE, siempre en el módulo autorizado (Anexo III).

13.4.– Aurrez aurreko ikastaroa edo autoikaskuntzakoa, HABEk homologatutako euskaltegietan matrikula-orriarekin.

13.4.– Curso presencial o de autoaprendizaje en euskaltegi homologado por HABE, mediante hoja de matrícula.

Euskaltegi batzuek autoikaskuntza modulua ere eskaintzen dute. Hori hautatuz gero, kontuan izan behar da HABEk araututako ikastaro modulua izan behar duela.

Algunos euskaltegis ofrecen la posibilidad de realizar el curso mediante el sistema de autoaprendizaje. En caso de elegir esta opción, ha de tenerse en cuenta que el curso debe ser necesariamente un módulo de curso reglado por HABE.

Ikastaro horietan matrikula egiteko, IVAPek matrikula-orriak bidaliko ditu Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara eta honek langile bakoitzaren Langileen Zuzendaritzara helaraziko ditu.

El IVAP remitirá la hoja de matrícula de las y los solicitantes a la Dirección de Recursos Humanos de Osakidetza, que a su vez la hará llegar a la dirección de personas de la persona interesada.

Matrikula-orriaren bitartez eskolatzen den langileak euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko ditu.

Las alumnas y los alumnos escolarizados con hoja de matrícula se ceñirán al horario y al calendario del euskaltegi.

Hamalaugarrena.– Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Decimocuarta.– Información sobre protección de datos personales.

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikulua betez, jakinarazten da deialdi honen eremuan euskara-ikastaroak kudeatzeko datu pertsonalen tratamendua, alde batetik, Osakidetzaren ardurapean egingo dela, eta, beste alde batetik, IVAPen ardurapean.

En cumplimiento del artículo 13 del Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo - de 27 de abril de 2016 - relativo a la protección de las personas físicas, en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos, se informa que en el ámbito de la presente convocatoria, el tratamiento de los datos personales para la gestión de los cursos de euskera se realizará, por una parte, bajo la responsabilidad de Osakidetza y, por otra, bajo la responsabilidad del IVAP:

Interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Osakidetzak tratatuko dituela eta Giza Baliabideen Kudeaketa Integratua izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da Osakidetzako langileak kudeatzea, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko. Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.

Se informa a la persona interesada de que sus datos personales serán tratados por Osakidetza y que se incorporarán a la actividad de tratamiento denominada Gestion Integrada de Recursos Humanos. La finalidad de dicho tratamiento es la gestión del personal de Osakidetza, conforme al cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento. Pueden realizarse comunicaciones de datos a terceras organizaciones. La persona interesada tiene derecho de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

Podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web:

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak IVAPek tratatuko dituela eta EAEko administrazio publikoetako langileen euskalduntzea izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzagatik esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere. Hori guztia, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun baten arabera. Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.

Asimismo, se informa a la persona interesada de que sus datos personales serán tratados por el IVAP y que serán incorporados al tratamiento denominado Euskaldunización del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas de la CAE. La finalidad de dicho tratamiento es la gestión y evaluación y, en su caso, la programación y el control de asistencia de cursos de capacitación lingüística del personal al servicio de las administraciones públicas de la CAE; y la gestión de crédito horario asignado por capacitación lingüística, conforme al cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento. Pueden realizarse comunicaciones de datos a terceras organizaciones. La persona interesada tiene derecho de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

Podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web:

II. ERANSKINA
ANEXO II
BARNETEGIKO IKASTAROAK ETA ADMINISTRAZIOKO TALDEAK
CURSOS DE INTERNADO Y GRUPOS DE LA ADMINISTRACIÓN

1.– Barnetegiko ikastaroak.

1.– Cursos en régimen de internado.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira.

Los cursos de internado se podrán realizar en el barnetegi Aurten Bai de Zornotza y en el euskaltegi Maizpide de Lazkao.

Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.

Los cursos en régimen de internado se adecuarán al horario y al calendario de estos euskaltegis.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

El IVAP se hará cargo de los gastos de matrícula y estancia.

2.– Bost orduko ikastaroak.

2.– Cursos de cinco horas.

Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

Este módulo precisa una liberación laboral de jornada completa, dado que a las horas lectivas hay que añadir el tiempo que necesita el alumnado para el trabajo personal.

Ikastaroek, betiere, lauhileko iraupena dute. Lehenengo lauhilekoaren iraupena ondorengoa da: 2022ko urriak 3 – 2023ko otsailak 17.

Este módulo tendrá, en todo caso, una duración cuatrimestral. Las fechas de inicio y finalización de este módulo son las siguientes: 3 de octubre de 2022 – 17 de febrero de 2023.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.

El IVAP se hará cargo de los gastos de matrícula.

2022ko abenduaren 26tik 30a artekoak, biak barne, Gabonetako oporraldia izango da, eta beraz, ez dira eskola egunak izango.

El periodo comprendido entre el 26 y el 30 de diciembre de 2022, ambos inclusive, corresponde al periodo vacacional de Navidades, por lo tanto, no será lectivo.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

El calendario concreto del curso se facilitará antes del inicio del curso y cualquier modificación en el mismo se comunicará con la debida antelación.

Modulu honek, betiere, lauhileko iraupena du. Beraz, otsailetik aurrera modulu honetan aritzeko, ekaineko deialdian izena eman dutenek ere, izena eman behar dute urriko deialdian.

Este módulo tendrá una duración de cuatro meses. Por lo tanto, para poder cursar en este módulo a partir de febrero es preciso inscribirse en la convocatoria de octubre, también en el caso de quienes se inscribieron en la convocatoria de mayo.

Modulu honetan hiru ebaluazio egingo dira.

En este módulo se realizarán tres evaluaciones.

3.– Bi orduko ikastaroak.

3.– Cursos de 2 horas diarias.

Modulu honek ikasturte osorako iraupena du; beraz, bigarren lauhilekoan ez da ikasle berririk onartuko.

La duración de este módulo abarca la totalidad del curso; por lo tanto, en el segundo cuatrimestre no se admitirá nuevo alumnado.

IVAPeko taldeen egutegia: 2022ko urriaren 3tik 2023ko ekainaren 23ra bitartean.

Calendario para los grupos del IVAP: 3 de octubre de 2022 – 23 de junio de 2023.

Gabonetako oporraldian ez da eskolarik izango 2022ko abenduaren 26tik 2023ko urtarrilaren 6ra, biak barne.

El periodo comprendido entre el 26 de diciembre de 2022 y el 6 de enero de 2023, ambos inclusive, corresponde al periodo vacacional de Navidades, por lo tanto, no será lectivo.

Era berean, ez da eskolarik izango Aste Santuko oporraldian, 2023ko apirilaren 3tik 14ra, biak barne.

Asimismo, no será lectivo el periodo comprendido entre el 3 y el 14 de abril de 2023, ambos inclusive, periodo vacacional de Semana Santa.

Administrazioko taldeetako ikastaroen ordutegia 08:00etatik 10:00etara izango da Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

El horario en los grupos del IVAP será de 08:00 a 10:00 en Bilbao, Donostia-San Sebastián y Vitoria-Gasteiz.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

El calendario concreto del curso se facilitará antes del inicio del curso y cualquier modificación en el mismo se comunicará con la debida antelación.

Modulu honetan ebaluazio bi egingo dira.

En este módulo se realizarán dos evaluaciones.

Ordutegi hori eskatu arren talderik osatu ezin denean, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere eskatu eta baimendutako moduluan (Ebazpen honen III. eranskina).

Si a pesar de solicitar dicho horario no se llegara a formar grupo, el IVAP enviará una hoja de matrícula a las y los solicitantes para que se matriculen en el euskaltegi que elijan, siempre en el módulo solicitado y autorizado (Anexo III de la presente Resolución).

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental