Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala

N.º 41, viernes 25 de febrero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
957
957

23/2022 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak arautzen dituena.

DECRETO 23/2022, de 15 de febrero, por el que se regulan las subvenciones del Programa de Bonos Agenda 2030.

Gobernu Kontseiluak 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa 2021eko ekainaren 29an onartu zuen. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren Legegintzaldiko lan-plana da dokumentu hori, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) bultzatzeari dagokionez.

El Consejo de Gobierno aprobó el Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030 el 29 de junio de 2021. Este documento constituye el plan de trabajo de Legislatura de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030 en lo que a impulso de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) se refiere.

Programaren hasieran diagnostiko bat jaso da, desoreka adierazten duten bi erreferentzia biltzen dituena. Alde batetik, hamarkada honetan, 2030 Agendak eta GJHek EAErentzat eta gizarte osoarentzat duten aparteko garrantzia. Bestalde, egiaztatu da oso ezezaguna dela gizartearentzat 2030 Agendaren esanahia eta edukia.

Este Programa incluye un diagnóstico con dos referencias que reflejan un desequilibrio. Por una parte, la relevancia extraordinaria de la Agenda 2030 y los ODS para Euskadi y para el conjunto de la humanidad en esta década. Por otra parte, la constatación del alto grado de desconocimiento social sobre lo que esta Agenda es y representa.

2030 Agenda ez da bezain ezaguna gure gizartean. Egiaztapen horrek agerian uzten du zaila dela herritarren inplikazio handiagoa lortzea, haren balioa barneratzeko zein bultzatzeko. Etapa berri honetan, funtsezko zeregina da 2030 Agendaren esanahiaren dibulgazioa hobetzea eta GJHek adierazten duten eraldaketan gizartea txertatzeko mekanismoak antolatzea.

La Agenda 2030 no es suficientemente conocida en nuestra sociedad. Esta realidad pone de manifiesto la dificultad para lograr una mayor implicación ciudadana en la interiorización de su valor y en su impulso. Constituye una tarea fundamental en esta nueva etapa mejorar la divulgación del significado de la Agenda 2030, y articular mecanismos de incorporación social a la transformación que representan los ODS.

2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren bidez, defizit horri erantzutea aurreikusi da, elkarrizketa eta parte-hartze sozialerako proposamen bat sustatuz: Euskadi 2030 Agenda Gizarte Kontratua. Proposamen horrek bost jarduera-ardatz garatzen ditu, eta bosgarren ardatzean 2030 Agenda Bonuen programa abiaraztea legoke, Euskadi 2030 Agenda Gizarte Kontratu bati buruzko elkarrizketa eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta GJHak ezartzeko dibulgazio- edo prestakuntza-ekintzak diruz laguntzeko.

En el Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030 se ha previsto responder a este déficit promoviendo una propuesta de diálogo y participación social, denominada Contrato Social Agenda 2030 Euskadi. Esta propuesta desarrolla cinco ejes de actuación, estableciendo en su eje quinto la puesta en marcha del Programa de Bonos Agenda 2030, para subvencionar acciones divulgativas o formativas para la implementación de los ODS y el impulso del diálogo y participación ciudadana sobre un Contrato Social Agenda 2030 Euskadi.

Dekretu honek bosgarren ardatzari erantzun nahi dio, 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntza-programaren bidez. Programa horren xedea da euskal elkarte-sareko erakundeei laguntzea da, 2030 Agendari buruz dibulgazio- eta ezagutza- ekintzak sustatzeko, baita herritarrei zuzendutako partaidetza-ekintzak ugaritzeko ere.

Este Decreto trata de dar respuesta a este eje quinto mediante el impulso de un programa subvencional denominado Programa de Bonos Agenda 2030, que se orienta a promover tanto acciones de divulgación y conocimiento social de la Agenda 2030 como iniciativas de participación ciudadana sobre su contenido, apoyando a entidades de la red asociativa vasca para la dinamización de las mismas.

Azken batean, 2030 Agenda Bonuen Programak eragin biderkatzailea lortu nahi du: GJHen zabalkundean, ezagutzan eta atxikimenduan, eta baita zeharkako lankidetza sustatzeko konpromisoan ere. Filosofia hori ardatz hartuta, 2030 Agenda Bonuen Programaren helburuak honako hauek dira: 2030 Agendaren esanahiari, proiekzioari eta garrantziari buruzko gizarte-ezagutza handiagoa lortzea; elkarrizketa, parte-hartzea eta inplikazio sozialerako bideak eskaintzea Garapen Jasangarriko Helburuei dagokienez; hezkuntza-tresnak eta -ekimenak indartzea, giza garapenaren eta garapen jasangarriaren pedagogia eta 2030 Agenda Gizarte Kontratuaren printzipio eta balioak garatzeko; eta GJHak erakundeen, sektoreen edo erakundeen jarduera-eremu guztietan ezartzeko prestakuntza-tresnak babestea.

En definitiva, el Programa de Bonos Agenda 2030 persigue un efecto multiplicador en la difusión, conocimiento y adhesión a los ODS y la colaboración transversal en el compromiso de su promoción. Con esta filosofía de fondo, los objetivos del Programa de Bonos Agenda 2030 son los siguientes: lograr un mayor conocimiento social sobre el significado, proyección e importancia de la Agenda 2030; ofrecer cauces de diálogo, participación e implicación social en relación con los Objetivos de Desarrollo Sostenible; reforzar las herramientas e iniciativas educativas orientadas a desarrollar una pedagogía de desarrollo humano y sostenible, y de los principios y valores del Contrato Social Agenda 2030 Euskadi; y apoyar herramientas formativas para la implementación de los ODS en todos los ámbitos de actuación institucional, sectorial u organizacional.

Horregatik guztiagatik, lehendakariak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 15ean eginiko bilkuran proposamena eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau

Por todo lo cual, a propuesta del Lehendakari, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 15 de febrero de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da 2030 Agenda Bonuen Programa arautzea, 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak emateko, EAEko elkarteen sareko erakundeek garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (aurrerantzean, GJH) direla eta.

El presente Decreto tiene por objeto regular el Programa de Bonos Agenda 2030, para la concesión de subvenciones a proyectos en materia de Agenda 2030, como refuerzo adicional en la promoción y multiplicación de acciones divulgativas, educativas, formativas o de participación ciudadana, desarrolladas por organizaciones de la red asociativa vasca, en relación con la Agenda 2030 y los Objetivos de Desarrollo Sostenible (en adelante ODS).

2. artikulua.– Entitate onuradunak, onuradun izateko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko modua.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias, requisitos para acceder dicha condición y forma de acreditación de los mismos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera diruz lagun daitekeen proiekturen bat garatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskuratu ahal izango dituzte 2030 Agenda Bonuen Programaren deialdiaren xede diren dirulaguntzak.

1.– Podrán acceder a las subvenciones objeto de convocatoria del Programa de Bonos Agenda 2030 las entidades sin ánimo de lucro, que desarrollen, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, algún proyecto subvencionable conforme lo prevenido en el artículo 3.

2.– Honako erakunde hauek ezin izango dituzte eskuratu 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzak:

2.– No podrán acceder a las subvenciones del Programa de Bonos Agenda 2030 las entidades que:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean egotea, besteak beste:

a) Se encuentren en alguna de las circunstancias previstas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, entre las que se incluye:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

– No estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean ez izatea.

– No estar al corriente del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

– Estar sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o estar incursa en prohibición legal que le inhabilite para ello, con la inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe badaude.

b) Estén sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean jasotako kasuan egotea.

c) Tratándose de fundaciones del País Vasco, se encuentren en el supuesto contemplado en la Disposición Transitoria Primera de la Ley 9/2016, de 2 de junio, de Fundaciones del País Vasco.

3.– Dirulaguntzen onuradun izateko aurreko ataletan adierazitako baldintzak betetzen badira, laguntza-eskaera aurkezten denetik dirulaguntza likidatzen den arte mantendu beharko da.

3.– La observancia de las circunstancias y cumplimiento de los requisitos señalados en los aparatados anteriores para ser beneficiaria de las subvenciones, habrá de mantenerse desde el momento de presentación de la solicitud de ayuda hasta la liquidación de la subvención que se conceda.

4.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak honela egiaztatuko dira:

4.– La acreditación de los extremos previstos en los párrafos anteriores se efectuará del siguiente modo:

a) Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du, elkarreragingarritasunaren bidez, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

a) Se acreditará de oficio por la Dirección de Innovación Social, mediante interoperabilidad, el cumplimiento de hallarse al corriente en las obligaciones tributarias y con la seguridad social.

Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta kasu horretan, eskaera egiteko unean, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, la solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar en tal caso, en el momento de formular la solicitud, los correspondientes certificados administrativos positivos expedidos por el órgano competente en cada caso.

b) Erakunde eskatzailea fundazio bat izanez gero, artikulu honetako 2.c) idatz-zatian jasotako inguruabarrik ez badago, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak egingo du ofizioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren bidez.

b) La ausencia de la circunstancia contemplada en el apartado 2.c) del presente artículo, para el caso de que la entidad solicitante sea una fundación, se efectuará de oficio por la Dirección de Innovación Social a través del Registro de Fundaciones del País Vasco.

c) Gainerako baldintzak eskabideari erantsiko zaion inprimakian erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.

c) El resto de los requisitos se acreditará mediante declaración responsable incorporada en el formulario que acompañará a la solicitud.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuak.

Artículo 3.– Proyectos subvencionables.

1.– 2030 Agenda Bonuen Programaren xedea izango da honako proiektu mota hauek finantzatzea:

1.– El Programa de Bonos Agenda 2030 está dirigido a financiar los siguientes tipos de proyectos:

a) Hitzaldiak, eztabaidak, mahai-inguruak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzea.

a) Organización de charlas, debates, mesas redondas, jornadas o seminarios.

b) Informazio-kanpainak garatzea edo informazio- edo dibulgazio-materiala editatzea.

b) Desarrollo de campañas informativas o edición de material informativo o divulgativo.

c) Prestakuntza-programak edo ikastaroak, edozein arlotakoak.

c) Programas de formación o cursos en cualquier ámbito.

d) Ikasleei zuzendutako hezkuntza-programak, edozein arlotakoak.

d) Programas educativos dirigidos al alumnado en cualquier ámbito.

e) Herritarren parte-hartzea bultzatzeko ekimenak.

e) Iniciativas de participación ciudadana.

f) Antzeko beste proiektu batzuk, 2030 Agenda zabaltzen eta ezagutzera ematen laguntzeko.

f) Otros de naturaleza similar que contribuyan a la difusión y conocimiento de la Agenda 2030.

4 artikulua.– Proiektuen baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos de los proyectos.

1.– Honako helburu hau duten proiektuek bakarrik jasoko dute dirulaguntza:

1.– Únicamente se subvencionarán aquellos proyectos dirigidos a:

a) 2030 Agendaren eta GJHen edukia eta esanahia zabaltzea eta horietaz informazioa ematea.

a) La información y divulgación del contenido y significado de la Agenda 2030 y los ODS.

b) 2030 Agendari eta GJHei buruz prestatzea eta heztea.

b) La formación y la educación sobre la Agenda 2030 y los ODS.

c) Euskadi 2030 Agenda Kontratu Sozialari buruzko elkarrizketa eta herritarren parte-hartzea.

c) El diálogo y participación ciudadana sobre el significado de un Contrato Social Agenda 2030 Euskadi.

2.– Gainera, proposatutako ekimenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.– Además, las iniciativas propuestas deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Edozein eremutako prestakuntza-jarduerei buruzko lan proposamenetan, gutxienez, 15 pertsonak parte hartzea eskatzen duten proiektuak soilik onartuko dira.

a) En actividades de formación en cualquiera de los ámbitos, se aceptarán únicamente proyectos cuyas propuestas de trabajo impliquen la participación en dichas actividades de, al menos, 15 personas.

b) Hezkuntza-arloko ekintzetarako zuzeneko dinamizazio-proposamenetan, ikastetxe bateko ikasgela, klaustro edo guraso-elkarte oso bati eragiten dioten proiektuak soilik onartuko dira.

b) En propuestas de dinamización directa de actividades en el ámbito educativo, solo se aceptarán proyectos que involucren, al menos, a la totalidad del alumnado de un aula, o al conjunto de un claustro, o a la asociación de madres y padres de un centro educativo.

c) Udalen edo herritarren parte-hartzearen arloko ekintzetarako zuzeneko dinamizazio-proposamenetan, eskakizun hauek betetzen dituzten proiektuak soilik onartuko dira:

c) En propuestas de dinamización directa de actividades en los ámbitos municipales o de participación ciudadana, solo se aceptarán aquellos proyectos que:

– zuzeneko informazio-motaren bat gutxienez 500 pertsonari zuzentzen diotenak, gutun, mezu elektroniko edo argitalpenen bidez. 1.000 biztanletik beherako udalen kasuan gutxienez 150 pertsonako publiko batengana jo beharko dute; eta

– dirijan algún tipo de información directa, mediante cartas, mails o publicaciones, a públicos superiores a 500 personas. En el caso de ayuntamientos de menos de 1.000 habitantes, deberán dirigirse a un público de, al menos, 150 personas; e

– gutxienez 40 pertsonari eragiten dioten ekintzak, hala nola hitzaldiak, foroak edo jardunaldiak.

– involucren a un mínimo de 40 personas en acciones tales como charlas, foros, jornadas.

d) Proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan garatu beharko dira.

d) Que los proyectos se desarrollen en las dos lenguas oficiales del País Vasco.

3.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoa beteko da.

3.– Para la consideración de gastos subvencionables, se estará a lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 5.– Cuantía de las subvenciones.

1.– Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren aurrekontu osoaren % 75 izango da, eta gehienez ere 5.000 euro emango dira eskabide bakoitzeko.

1.– La cuantía de la subvención será del 75 % del presupuesto total del proyecto, con un límite de 5.000 euros por cada solicitud.

2.– Dirulaguntza hauen erakunde onuradun berak, ezin izango du deialdi berean 25.000 euro baino gehiago metatu, diruz lagundutako ekintzen baturagatik.

2.– Una misma entidad beneficiaria de esta subvención, no podrá acumular en una misma convocatoria, por la suma de distintas acciones subvencionadas, una cantidad total superior a 25.000 euros.

6. artikulua.– Deialdia.

Artículo 6.– Convocatoria.

1.– Urtero egingo da dekretu honetan araututako dirulaguntza-deialdia, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren ebazpen baten bitartez.

1.– Anualmente, mediante resolución de la persona titular de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030, se procederá a convocar las subvenciones reguladas en el presente Decreto.

2.– Deialdiari buruzko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, bertan, alderdi hauek azaldu beharko dira: deialdiaren xedea, laguntzen diru-zuzkidura, dagokion ebaluazio-batzordeko kideen izenak, eskabideak aurkezteko modua eta epea, diruz lagundu daitekeen proiektua egikaritzeko epea, eta, hala badagokio, haien gehieneko zenbatekoa.

2.– Las resoluciones de convocatoria, que se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco, determinarán el objeto de la convocatoria, la dotación económica de la convocatoria, la designación de las personas integrantes de la correspondiente comisión de valoración, el modo y plazo de presentación de solicitudes y el plazo de ejecución de las actividades subvencionables.

7. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 7.– Compatibilidad de las subvenciones.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk xede eta helburu bererako emandakoekin, baldin eta horien zenbateko metatuak ez badu gainditzen diruz lagundutako proiektuaren benetako kostua.

1.– Las subvenciones previstas en el presente Decreto son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, en tanto que su importe acumulado no supere el coste efectivo del proyecto subvencionado.

2.– Proiektua finantzatzeko emandako laguntzen zenbateko metatuak diruz lagundutako proiektuaren benetako kostua gainditzen badu, programa honen babesean emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

2.– En caso de que el importe acumulado de las ayudas concedidas para la financiación del proyecto supere el coste efectivo del proyecto subvencionado, se reducirá el importe de la subvención concedida al amparo del presente programa hasta el límite máximo que corresponda.

8. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 8.– Solicitudes y documentación requerida.

1.– Dirulaguntza-deialdian ezartzen den epean eta han ezarritako baldintzak beteta aurkeztu behar dituzte erakunde interesdunek eskabideak. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira eskabideak, deialdiaren ebazpenean ezartzen den dokumentazioarekin batera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak egiaztatu eta kontsultatuko ditu agiri horiek, lege horren 28. artikuluan ezarritako eran.

1.– Las entidades interesadas deberán presentar las solicitudes en el plazo y condiciones que se establezcan en la convocatoria de las subvenciones. Esta solicitud deberá presentarse, junto con la documentación que se establezca en la Resolución de la convocatoria, a través de medios electrónicos, de conformidad con lo previsto en el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Esta documentación, será comprobada y consultada por la Dirección de Innovación Social, en los términos establecidos en el artículo 28 de la referida Ley.

2.– Eskabidean, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira:

2.– En la solicitud, como mínimo, deberá constar la siguiente información:

a) Entitate eskatzailearen datuak, entitatearen arduraduna identifikatuta.

a) Datos de la entidad solicitante con identificación de la persona responsable de la entidad.

b) Proiektuaren memoria xehea, datu hauek jasotzen dituena:

b) Memoria detallada del proyecto, que contenga los siguientes datos:

– Proiektuaren helburuak.

– Objetivos del proyecto.

– Egingo den jardueraren deskribapen laburra.

– Descripción resumida de la actividad a realizar.

– Aurrekontu zehatza.

– Presupuesto detallado.

– Jarduteko egutegia.

– Calendario de actuación.

– Proiektuan parte hartzera bultzatu nahi diren pertsonen kopurua.

– Número de personas a las que se pretende involucrar en su desarrollo.

– Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloan ibilbidea edo prestakuntza duen pertsonarik.

– Indicación de los recursos humanos y materiales con los que cuente la entidad solicitante para llevar a cabo el proyecto, explicitando si la entidad cuenta con personas con formación y/o trayectoria en materia de igualdad.

– Genero-ikuspegia nola txertatu nahi den.

– Modo en el que se pretende incorporar la perspectiva de género.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, lortzeari buruzkoa, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

c) Declaración responsable sobre la solicitud y, en su caso, la obtención de ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundea ez dagoela onuradun izateko ezintasuna dakarten egoeretako batean ere; azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan daude araututa egoera horiek.

d) Declaración responsable que acredite que la entidad no está incursa en ninguna de las circunstancias que determinan la imposibilidad de obtener la condición de persona beneficiaria, reguladas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzailea ez dagoela otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako egoeretan, zeinek sexu-diskriminazioa egiteagatik dirulaguntzak jasotzea galaraz dezaketen.

e) Declaración responsable que acredite que la entidad no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con la inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

f) Erakundeak dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

f) Declaración responsable que acredite que la entidad está al corriente en el cumplimiento en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

g) Fundazio bat bada, erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko erakundea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea debekatzen duenean.

g) En el caso de que la solicitante sea una fundación, declaración responsable que acredite que la entidad está no se encuentra incursa en el supuesto prevenido en la disposición transitoria primera de la Ley 9/2016, de 2 de junio, de Fundaciones del País Vasco, que veda el acceso a las subvenciones o ayudas públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, erakundea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez dagoela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

h) Declaración responsable que acredite que la entidad no está sujeta a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

3.– Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

3.– La Dirección de Innovación Social podrá recabar de la entidad solicitante cuantos documentos y aclaraciones considere necesarios para completar el expediente, así como efectuar las comprobaciones oportunas de los datos aportados por la misma.

9. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos de la solicitud.

1.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo deialdiaren ebazpenean eskatutako agiri guztiak ez baditu, erakunde interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaiola, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación que se exija en la resolución de la convocatoria, se requerirá a la entidad interesada para que, en un plazo de 10 días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, de conformidad con lo dispuesto en el artículo de 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

2.– Erakunde batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, elektronikoki aurkezteko betebeharra adieraziko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea bide elektronikoz egin den eguna hartuko da aurkezpen-datatzat.

2.– En el caso de que una entidad presentase presencialmente la solicitud, se le indicará la obligación de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido efectivamente efectuada por cauce electrónico.

10. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

Artículo 10.– Criterios de evaluación.

Aurkeztutako proiektuak aztertzeko eta ebaluatzeko irizpideak, 4. artikuluko baldintzak betetzen badituzte proiektuok, honako hauek izango dira, eta guztira 70 puntu jaso ahal izango dituzte:

Los criterios para el análisis y evaluación de los proyectos presentados, que cumplan los requisitos del artículo 4, serán los siguientes, respecto a una puntuación total de 70 puntos:

1.– Antzerako proiektuak gauzatzen izandako esperientziaren balorazioa (10 puntu, gehienez).

1.– Valoración de la experiencia en la ejecución de proyectos de naturaleza similar al que hayan propuesto (hasta 10 puntos).

a) erakundeak proiektu bat kudeatu du azken hiru urteetan: 4 puntu.

a) la entidad ha gestionado un proyecto en los últimos tres años: 4 puntos.

b) erakundeak bi proiektu kudeatu ditu azken hiru urteetan: 7 puntu.

b) la entidad ha gestionado dos proyectos en los últimos tres años: 7 puntos.

c) erakundeak hiru proiektu kudeatu ditu azken hiru urteetan: 10 puntu.

c) la entidad ha gestionado tres proyectos en los últimos tres años: 10 puntos.

2.– Genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna (15 puntu, gehienez).

2.– Transversalización del enfoque de género (hasta 15 puntos).

a) Genero-ikuspegia proiektuaren diseinuan, helburuetan, metodologian eta adierazleetan (10 puntu, gehienez).

a) Perspectiva de género en el proyecto tanto en el diseño, objetivos, metodología e indicadores (hasta 10 puntos).

b) Emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua proiektuaren garapenean (5 puntu).

b) Participación equilibrada de mujeres y hombres en el desarrollo del proyecto (5 puntos).

3.– Proiektuaren ebaluazioa (45 puntu, gehienez).

3.– Evaluación del proyecto (hasta 45 puntos).

a) Kalitate teknikoa (25 puntu, gehienez).

a) Calidad técnica (hasta 25 puntos).

– Egungo egoeraren diagnostikoa eta aukeren azterketa (7 puntu gehienez).

– Diagnóstico de la situación actual y análisis de alternativas (hasta 7 puntos).

– Proiektuaren plangintza: helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia (5 puntu, gehienez).

– Planificación del proyecto: coherencia entre objetivos, resultados y actividades (hasta 5 puntos).

– Emaitza adierazleak. Nazio Batuek proposatutako GJH sartzea (7 puntu, gehienez).

– Indicadores de resultados. Incorporación de ODS propuestos por Naciones Unidas (hasta 7 puntos).

– Jarraipena eta ebaluazioa: metodologia eta gauzatze-kronogramara egokitzea (6 puntu, gehienez).

– Seguimiento y evaluación: metodología y adecuación al cronograma de ejecución (hasta 6 puntos).

b) Proiektuaren bideragarritasuna eta kontrol-mekanismoak, helburuak lortzeko eta gastuaren eraginkortasuna bermatzeko (10 puntu, gehienez).

b) Viabilidad de la implantación del proyecto y mecanismos de control para garantizar la consecución de objetivos y la eficiencia del gasto (hasta 10 puntos).

– Proiektuaren finantzaketa orokorra (7 puntu, gehienez).

– Financiación general del proyecto (hasta 7 puntos).

– Proiektua burutzeko erakundeak jarritako baliabide teknikoak, teknologiakoak eta materialak (3 puntu, gehienez).

– Recursos técnicos, tecnológicos y materiales de la entidad puestos a disposición del proyecto (hasta 3 puntos).

c) Hartzaileak (10 puntu, gehienez).

c) Población destinataria (hasta 10 puntos).

– Zuzeneko eta zeharkako hartzaileen kuantifikazioa (7 puntu, gehienez).

– Cuantificación de la población destinataria, directa e indirecta (hasta 7 puntos).

– Haurrak eta gazteak lehenestea (3 puntu, gehienez).

– Prioridad en la población infantil y juvenil (hasta 3 puntos).

4.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, gutxienez, 30 puntu lortzen ez dituzten proiektuek.

4.– No podrán acceder a las subvenciones aquellos proyectos que no alcancen un mínimo de 30 puntos.

11. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 11.– Procedimiento de concesión.

1.– Deialdi bakoitzean, 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzak lehiaketa bidez emango dira, aurkeztutako eskabideak konparatuz, 10. artikuluan adierazitako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, horien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko. Horrela, balorazio-fasean artikulu horren 4. atalean adierazitako puntuazio bera edo handiagoa lortzen dutenek baino ez dituzte dirulaguntzak jasoko, lehentasun-hurrenkera horren arabera esleituko dira eta, dagokion deialdiari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.

1.– Las subvenciones del Programa Bonos Agenda 2030 se otorgarán en cada convocatoria por el procedimiento de concurso, mediante la comparación de las solicitudes presentadas, atendiendo a los criterios de valoración expresados en el artículo 10, con el fin de establecer una prelación entre las mismas, de modo que únicamente las que obtengan en la fase de valoración una puntuación total igual o superior a la señalada en el apartado 4 de dicho artículo accederán a las subvenciones, adjudicándose estas conforme a dicha prelación hasta el agotamiento, en su caso, de los créditos asignados a la respectiva convocatoria.

2.– Proiektuak baloratzeko, ebaluazio batzordea eratuko da, eta honako osaera hau izango du:

2.– Para la valoración de los proyectos se constituirá una Comisión de Valoración, que tendrá la siguiente composición:

a) Batzordeburua: Berrikuntza Sozialaren Zuzendaria.

a) Presidencia: la persona titular de la Dirección de Innovación Social.

b) Batzordekidea: Lehendakaritzako teknikari bat.

b) Vocalía: una persona técnica de Lehendakaritza.

c) Idazkaria: Lehendakaritzako teknikari bat; hitza eta botoa izango ditu.

c) Secretaría: una persona técnica de Lehendakaritza, con voz y voto.

3.– Ebaluazio batzordeak, hala badagokio, Lehendakaritzako berdintasunerako administrazio-unitateko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko aholkularitza aditua eduki ahal izango du. Aholkulari horrek hitza izango du, baina botorik ez.

3.– La Comisión de Valoración podrá contar, en su caso, con el asesoramiento experto en igualdad de mujeres y hombres de la unidad administrativa para la igualdad de Lehendakaritza, que participará con voz pero sin voto.

4.– Batzordearen kideak izendatzerakoan kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan gaitasuna edukitzea eta otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa.

4.– En el nombramiento de las personas que han de formar parte de esta Comisión de Valoración se tendrá en cuenta el conocimiento de los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero.

5.– Ebaluazio-batzordeko kideen izendapena dirulaguntza-deialdi bakoitzean zehaztuko da, eta, horretarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean araututakoaren babesean jardungo da.

5.– La designación de los miembros de la Comisión de Valoración se determinará en cada resolución de convocatoria, actuando en su ejercicio al amparo de lo regulado en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

6.– Ebaluazio-batzordeak, 10. artikuluan ezarritako ebaluazio irizpideen aplikazioan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiko titularrari, eta bertan jasoko ditu eman nahi diren dirulaguntzak, honako hauek adierazita: onuradun gisa proposatutako erakundeen identitatea, ebaluazio fasean lortutako puntuazioa, zer jarduketa egiteko proposatzen den ematea eta emandako zenbatekoa, bai eta ukatzeko arrazoiak ere.

6.– La Comisión de Valoración, sobre la base de la aplicación de los criterios de adjudicación establecidos en el artículo 10, elevará la correspondiente propuesta de resolución a la persona titular de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030, recogiendo en ella las subvenciones que se propone conceder, con expresión de la identidad de las entidades propuestas como beneficiarias, la puntuación obtenida en la fase de valoración, la actuación para cuya realización se propone la concesión y el importe concedido, así como las que se propone denegar, indicando los motivos de la denegación.

12. artikulua.– Proiektuak burutzeko epea.

Artículo 12.– Plazo de ejecución de los proyectos.

Diruz lagundutako proiektua deialdia egin den ekitaldiaren barruan hasi beharko da egiten, eta deialdi horretan adierazitako epemuga baino lehen amaituta egon beharko du.

La ejecución del proyecto subvencionado deberá iniciarse dentro del ejercicio para el que se haya efectuado la convocatoria, y deberá estar finalizado antes de la fecha límite indicada en dicha convocatoria.

13. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko erakundea.

Artículo 13.– Órgano de gestión de las subvenciones.

Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzaren eginkizuna izango da dekretu honetan jasotako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Corresponderá a la Dirección de Innovación Social, la realización de las tareas de gestión que conllevan las subvenciones previstas el presente Decreto.

14. artikulua.– Prozeduraren ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua, publizitate-prozedura eta errekurtsoak.

Artículo 14.– Resolución del procedimiento, plazos para resolver y notificar, modo de notificación, y procedimiento de publicidad y recursos.

1.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiko titularrari dagokio deialdi bakoitza ebaztea interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, ebaluazio batzordeak proposatuta.

1.– La resolución de cada convocatoria, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las personas interesadas, corresponde, a propuesta de la comisión de valoración, a la persona titular de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030.

2.– Ebazpenak zehaztuko du eskatutako dirulaguntzak eman edo ukatu diren, eta, eman badira, erakunde onuradunen izen soziala, finantzatutako jarduerak eta kasu bakoitzean emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko ditu. Ukatutakoen kasuan, eskatzaileen izen soziala eta ukatzeko arrazoiak jasoko dira.

2.– La resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras, la denominación social de las entidades beneficiarias, las actuaciones financiadas, la cuantía de la subvención concedida en cada caso. En el caso de las denegadas recogerá la denominación social de los solicitantes, y los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Ebazpen horren aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.– Contra dicha resolución se podrá interponer potestativamente recurso de reposición ante el mismo órgano, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta jakinarazpenaren ondorioak izango ditu. Halaber, argitalpenaren berri eman ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

4.– La Resolución se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, surtiendo los efectos de la notificación. También se podrá dar aviso de dicha publicación a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de Euskadi.

5.– Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori amaitzen bada aipatutako argitalpenik egin gabe, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la Resolución de convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco. Transcurrido dicho plazo sin haberse efectuado la referida publicación, podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

6.– Dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las subvenciones previstas en el presente Decreto, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

15. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 15.– Tramitación electrónica.

1.– Interesa duten erakundeek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte laguntzak eskatzeko, kontsultatzeko eta haiei buruzko prozeduren izapide guztiak egiteko.

1.– Las entidades interesadas solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de los procedimientos relativos a estas subvenciones utilizando medios electrónicos.

2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxan jaso dira izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sartu ahal izango da eskaeraren formularioan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/egoitza

2.– La ficha informativa del procedimiento administrativo donde están disponibles las instrucciones para la tramitación, las declaraciones responsables y los modelos, y a través de la cual se accede al formulario de solicitud está accesible en la sede electrónica de la Administración Pública de Euskadi, en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/sede

3.– Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko (jakinarazpenak eta justifikazioak barne), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y justificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Helbide honetan daude eskuragai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

4.– Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

5.– Ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da elektronikoki; horretarako, Euskal Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro elektronikoan inskribatu behar da ordezkaritza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

5.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro electrónico de apoderamientos de la Administración Pública de Euskadi, accesible a través de la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

16. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Deialdiaren xede diren laguntzen erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategina) 50.2 artikuluan jasotako betebeharrak.

1.– Las entidades beneficiarias de las ayudas objeto de convocatoria están sujetas a las obligaciones que, con carácter general, se recogen en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

2.– Erakunde onuradunek 15 eguneko epean onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Hala, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera berariaz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

2.– Las entidades beneficiarias deberán aceptar la subvención concedida. En este sentido, se entenderá que queda aceptada si en el plazo de 15 días, a contar del siguiente a la publicación de la Resolución de la adjudicación en el Boletín Oficial del País Vasco, no renuncia expresamente a la misma.

3.– Zehazki, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan jasotzen diren betebehar orokorrez gain, erakunde onuradun bakoitzaren betebeharrak izango dira honako hauek:

3.– En concreto, además de las obligaciones generales recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, serán obligaciones de cada entidad beneficiaria:

a) Dirulaguntza ematea eragin zuen proiektua edo jarduera egitea.

a) Realizar el proyecto o actividad que motivó la concesión de la subvención.

b) Dirulaguntzak kudeatzeko eskumena duen organoaren eta, hala badagokio, Kontrol Ekonomikoaren Bulegoaren egiaztatze-lanak onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntzei eta dirulaguntzei dagokienez, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak ezarritakoak ere.

b) Someterse a las actuaciones de comprobación que requiera el órgano competente para la gestión de las subvenciones, y a las que pudieran corresponder a la Oficina de Control Económico en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

c) Bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik xede berarekin jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntzak kudeatzeko eskumena duen organoari.

c) Comunicar al órgano competente para la gestión de las subvenciones la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

d) Diruz lagundutako jarduera guztietan berariaz aipatzea Eusko Jaurlaritzaren lankidetza izan dela, eta programen hartzaile diren erakundeei ere horren berri ematea.

d) Hacer constar expresamente la colaboración del Gobierno Vasco en todas las actuaciones subvencionadas, e indicársela a las entidades destinatarias objeto de los programas.

e) Dirulaguntzak kudeatzeko eskumena duen organoari diruz lagundutako proiektuak gauzatzerakoan sortutako materialak biltzen dituen artxibo digitala ematea, organo horrek webgunean herritarren esku jar ditzan, edo horiei dagokien URL helbidea ematea, horietara sartzeko esteka jarri ahal izateko.

e) Facilitar al órgano competente para la gestión de las subvenciones, un archivo digital con los materiales que se produzcan en la ejecución de los proyectos subvencionados, para que este los pueda poner a disposición de la ciudadanía en su página web, o bien facilitar una dirección URL que los contenga, al objeto de poder incluir un enlace a los mismos.

f) Igorritako dokumentu guztietan hizkera sexistarik erabiliko ez dela bermatzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legea bete dadin. Era berean, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexistak saihestuko dituzte, eta balio hauek agertzen dituen irudi bat sustatuko dute diruz lagundutako proiektuarekin lotutako hedapen-ekintzetan eta argitalpen-materialetan: berdintasuna, gizon eta emakumeen presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukizun partekatua eta genero-rol zein -identitateen pluraltasuna.

f) Garantizar un uso no sexista del lenguaje en la totalidad de los documentos emitidos, en cumplimiento de la Ley 4/2005, de 18 de febrero. Asimismo, evitarán cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentarán una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género en las actividades de difusión y en los materiales de publicación que procedan de los proyectos subvencionados.

g) Euskara eta gaztelania erabiltzea diruz lagundutako proiektuaren garapenean, baita ere proiektuetatik sortutako zabalkunde-jardueretan eta argitalpenetan.

g) Utilizar el euskera y el castellano en el desarrollo del proyecto subvencionado, así como en las actividades de difusión y en los materiales de publicación que procedan de los proyectos subvencionados.

17. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Artículo 17.– Forma de pago.

1.– Administrazioak emandako dirulaguntza ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan erregistratuta egon beharko du, eta alta eman beharko du edo banku-datuak aldatu beharko ditu, baldin eta datu horiek ez badaude aipatutako erregistroan jasota. Horretarako, alta eman beharko du edo, hala badagokio, aurretik gehitutako informazioa aldatu beharko du telematikoki, https://www.euskadi.eus/web01-s2oga/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml helbidean jasotako jarraibideen arabera. Jarduketa hori bete ezean, ezingo da ordainketa egin.

1.– Para que la Administración pueda realizar el pago de la subvención concedida, la entidad beneficiaria deberá encontrarse inscrita en el Registro de Terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda, debiendo proceder a darse de alta o modificar sus datos bancarios si los mismos no constaran en el citado Registro. A estos efectos, deberá darse de alta o modificar la información ya agregada con anterioridad, según proceda, de forma telemática conforme a las instrucciones que constan en la dirección www.euskadi.eus/altaterceros-instrucciones. Sin la efectiva cumplimentación de esta actuación no podrá efectuarse el pago.

2.– 2030 Agenda Bonuen Programaren babesean emandako dirulaguntzak aldi bakarrean ordainduko dira, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela eta 18. artikuluan ezarritakoaren arabera benetan egindako kostua justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoaren arabera.

2.– El abono de las subvenciones concedidas al amparo del programa de Bonos Agenda 2030 se efectuará, mediante un único pago por la cantidad que resulte de la liquidación efectuada una vez justificados la ejecución de la actuación subvencionada y el efectivo costo incurrido conforme a lo establecido en el artículo 18.

3.– Ez da ordainketarik egingo pertsona edo erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, edo laguntzak edo dirulaguntzak itzultzeko bidezkotasunari buruzko ebazpenaren bidez zordun bada.

3.– No se efectuará pago alguno en tanto la persona o entidad beneficiaria no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudora por resolución de procedencia de reintegro de ayudas o subvenciones.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzearen mende egongo da laguntzen ordainketa.

4.– El pago de las ayudas quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se halle en tramitación.

18. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 18.– Justificación de la subvención.

1.– Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hilabeteko epean, dirulaguntzen erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– En el plazo de un mes desde la fecha de finalización de la actividad subvencionada, las entidades beneficiarias de las subvenciones deberán presentar la siguiente documentación:

a) Proiektua gauzatu dela jasotzen duen memoria, gastuak eta sarrerak zehaztuta.

a) La memoria de ejecución del proyecto realizado, en la que se detallarán los gastos y los ingresos.

b) Proiektuaren garapenaren deskribapena.

b) La descripción del desarrollo del proyecto.

c) Diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egin diren gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak. Horrela, laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak aplikatu direla egiaztatuko da.

c) Las facturas originales o copias compulsadas de los gastos realizados para ejecutar el proyecto subvencionado, que acrediten el cumplimiento de la finalidad para la que se concedió la subvención y la aplicación de los fondos percibidos.

d) Dirulaguntzaren xede izan den proiektuan parte hartu duten pertsonen zerrenda, sexuaren arabera bereizita, eta, hala bada, genero-ikuspegia ere nola txertatu den adierazi beharko da.

d) La relación de personas participantes en el proyecto subvencionado, con datos desagregados por sexo, así como el modo en que se ha incorporado, en su caso, la perspectiva de género.

2.– Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko eskatu ahal izango die erakunde onuradunei, hala nola: programen kopiak, kartel-iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo entzunezkoa.

2.– La Dirección de Innovación Social podrá requerir a las entidades beneficiarias la presentación de la documentación acreditativa de la ejecución de cada proyecto, tales como: ejemplares de los programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico, escrito o sonoro publicados.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 19.– Modificación de las condiciones de la subvención.

1.– Erakunde onuradunak Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio dirulaguntza emateko kontuan hartu diren edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatu den, bai eta edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso dituen ere.

1.– La entidad beneficiaria deberá comunicar a la Dirección de Innovación Social la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención, así como la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

2.– Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada edo, bestela, edozein erakunde pribatu nahiz publikotatik aldi berean beste laguntzarik jasoz gero, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta zaintzen badira dirulaguntza jaso ahal izateko ezarritako gutxieneko betekizunak eta dirulaguntzen xedea. Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak beste ebazpen bat emango du, emandako dirulaguntzen kopurua murrizteko.

2.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos para ser beneficiaria de esta, así como el objetivo para el que fueron concedidas. La persona titular de la Secretaría General de Transición Social y Agenda 2030 dictará la oportuna resolución en la que se minorarán los importes de las subvenciones concedidas.

20. artikulua.– Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak ez betetzea eta laguntza itzultzea.

Artículo 20.– Incumplimiento de los requisitos de otorgamiento y reintegro.

1.– Dirulaguntza jasotzen duen entitateak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, batetik, jasotako zenbateko guztiak edo horien zati bat eta, bestetik, berandutze-interesak, hauen ondorioz:

1.– La entidad beneficiaria de la subvención estará obligada a reintegrar a la Tesorería General del País Vasco la totalidad o parte de las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan, en los siguientes casos:

a) Gastuak ez justifikatzea.

a) Falta de justificación de los gastos.

b) Aurkeztutako datuak faltsuak izatea.

b) Falsedad de los datos presentados.

c) Jasotako dirulaguntza eskabidean adierazitakoa ez den beste zerbaiterako erabiltzea.

c) Aplicación de la cantidad recibida para distinta finalidad a la propuesta de solicitud.

d) Dekretu honetan edo urteko deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzea.

d) Incumplimiento de las condiciones establecidas en el presente Decreto o en la resolución de convocatoria.

Izan ere, zenbatekoak itzultzeko betebeharra dago aginduta hauetan: azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan aurreikusitako dirulaguntzak itzultzeko jardunbide orokorrean. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dira.

Esta obligación de reintegro de las cantidades se establece en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la hacienda General del País Vasco y en el Procedimiento General de Reintegro de las subvenciones previsto en el Título II del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako itzultze-betebeharraz gain Dekretu honetan edo urteko deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak erakunde onuradunaren aurkako zehapen prozedura hasiko du Administrazio Publikoak. Prozedura horrek hauek ekar litzake: arau-haustea dagoela adieraztea eta zehapena ezartzea, baita eragindako kalte-galeren ordaina eta, hala badagokio, eragindako erantzukizun penala eskatzea ere erakunde onuradunari.

2.– Además de la obligación de reintegro del párrafo anterior, incumplir las condiciones establecidas en el presente Decreto o en la resolución anual de convocatoria llevará a la Administración Pública a iniciar un procedimiento sancionador contra la entidad beneficiaria que podrá finalizar con la declaración de la infracción cometida y la imposición de una sanción, así como a exigirle la indemnización de daños y perjuicios causados y, en su caso, la responsabilidad penal en que haya incurrido.

Zehapen prozeduraren izapidetzea arau hauetan oinarrituko da: azaroaren 17ko 38/2003 Legearen IV. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluko III. kapituluan eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko tituluaren III. kapituluan.

Tal procedimiento sancionador se tramitará de conformidad con lo establecido en el Título IV de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, en el Capítulo III del Título IV del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Capítulo III del Título Preliminar de la Ley 40/2015, de 1 de octubre.

21. artikulua.– Hizkuntza-eskubideak.

Artículo 21.– Derechos lingüísticos.

Dekretu honen eremuan, erakundeek euskara zein gaztelania erabili ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin dituzten harremanetan, ahoz zein idatziz, eta hizkuntza horretan arreta jasotzeko eskubidea bermatuko da.

En el marco de este Decreto, en las relaciones que mantiene con la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las entidades podrán utilizar el euskera y el castellano, tanto de forma oral, como escrita, y se garantizará el derecho a recibir atención en la misma lengua.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Dekretu honetan araututako laguntzek ez dituzte betetzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107.1 artikuluan ezarritako baldintza guztiak, eta, beraz, ez dira estatu-laguntza, eta ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea.

Las ayudas reguladas en este Decreto no cumplen todos los requisitos establecidos en el artículo 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea y, por lo tanto, no constituyen ayuda de estado, no siendo necesaria la comunicación/notificación a la Comisión Europea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Dekretu honetan arautzen diren dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoari ere jarraikiko diote: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zuen testu bategina), eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko araudia eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

Las subvenciones objeto de regulación en el presente Decreto están sujetas a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre; y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 15 de febrero de 2022.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental