Sede electrónica

Boletin Oficial del País Vasco

6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea

N.º 6, martes 11 de enero de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
115
115

253/2021 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma.

DECRETO 253/2021, de 21 de diciembre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalarekin lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, establece en el artículo 10.1 que la Administración General del Estado, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 149.1.30.ª y 7.ª de la Constitución, y previa consulta al Consejo General de la Formación Profesional, determinará los títulos y los certificados de profesionalidad, que constituirán las ofertas de Formación Profesional referidas al Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, dispone en el artículo 39.6 que el Gobierno, previa consulta a las Comunidades Autónomas, establecerá las titulaciones correspondientes a los estudios de Formación Profesional, así como los aspectos básicos del currículo de cada una de ellas.

Ekonomia Jasangarriaren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Jasangarriaren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinaren bidez aldatzen baitira Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa, Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa eta uztailaren 1eko 6/1985 Legea, Botere Judizialarena– ekonomia lehiakorrago eta berritzaileago bat, produkzio-sektore tradizionalak berrituko dituena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarako bidea zabalduko duena, sustatzeko eta bizkortzeko behar ziren hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte.

La Ley 2/2011, de 4 de marzo, de Economía Sostenible, y la Ley Orgánica 4/2011, de 11 de marzo, complementaria de la Ley de Economía Sostenible, por la que se modifican las Leyes Orgánicas 5/2002, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, y 2/2006, de Educación, han introducido un ambicioso conjunto de cambios legislativos necesarios para incentivar y acelerar el desarrollo de una economía más competitiva, más innovadora, capaz de renovar los sectores productivos tradicionales y abrirse camino hacia las nuevas actividades demandantes de empleo, estables y de calidad.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, kontuan hartu dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk.

El Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, define en el artículo 9, la estructura de los títulos de formación profesional, tomando como base el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, las directrices fijadas por la Unión Europea y otros aspectos de interés social.

Titulu horien lanbide-profila errege-dekretu horren 7. artikuluan zehazten da, barnean sartzen direla konpetentzia orokorrak, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-unitateak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat hartuko du barnean, gutxienez, helburutzat hartuta Lanbide Heziketako tituluek eraginkortasunez erantzutea produkzio-sistemaren beharrei eta herritartasun demokratikoa gauzatzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei.

El artículo 7 concreta el perfil profesional de dichos títulos, que incluirá la competencia general, las competencias profesionales, personales y sociales, las cualificaciones y, en su caso, las unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales incluidas en los títulos, de modo que cada título incorporará, al menos, una cualificación profesional completa, con el fin de lograr que los títulos de formación profesional respondan de forma efectiva a las necesidades demandadas por el sistema productivo y a los valores personales y sociales que permitan ejercer una ciudadanía democrática.

Otsailaren 25eko 402/2020 Errege Dekretuak Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du abenduaren 22ko 2049/1995 Errege Dekretuak ezartzen zuen Natura Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzeko teknikariaren tituluaren erregulazioa.

El Real Decreto 402/2020, de 25 de febrero, por el que se establece el título de Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre y se fijan los aspectos básicos del currículo, ha sustituido la regulación del título de Técnico en Conducción de Actividades Físico-Deportivas en el Medio Natural, establecido por el Real Decreto 2049/1995, de 22 de diciembre.

Bestalde, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. apartatuan xedatzen da hezkuntza-administrazioek ezarriko dituztela Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak, errege-dekretu horretan bertan eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatzen direnak errespetatuz.

Por otro lado, el artículo 8, apartado 2, del precitado Real Decreto 1147/2011, por el que se establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, dispone que las administraciones educativas establecerán los currículos de las enseñanzas de Formación Profesional respetando lo en él dispuesto y en las normas que regulen los títulos respectivos.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi-inspekzioari kalterik egin gabe».

Así, en lo referente al ámbito competencial propio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el Estatuto de Autonomía establece en su artículo 16 que «En aplicación de lo dispuesto en la disposición adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30.ª de la misma y de la alta inspección necesaria para su cumplimiento y garantía».

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen xedea Lanbide Heziketako Euskal Sistema antolatzea eta arautzea da, eta haren helburua da Euskadik egungo eta etorkizuneko erronkei modu egokian erantzungo dien lanbide-heziketako sistema bat izatea.

La Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, cuyo objeto es la ordenación y regulación del sistema vasco de Formación Profesional pretende que Euskadi pueda contar con un sistema de formación profesional que responda de forma idónea a los retos actuales y futuros.

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Por su parte, el Decreto 32/2008, de 26 de febrero, establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluari Lanbide Heziketako irakaskuntzan dagokion curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere otsailaren 25eko 402/2020 Errege Dekretuaren babesean, hark ezartzen baititu Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren titulua eta haren curriculumaren oinarrizko alderdiak.

De acuerdo con los antecedentes expuestos, el objetivo del presente Decreto es establecer para la Comunidad Autónoma del País Vasco el currículo para las enseñanzas de Formación Profesional correspondientes al título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre, al amparo del Real Decreto 402/2020, de 25 de febrero, por el que se establece el título Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre y se fijan los aspectos básicos del currículo.

Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila, hura osatzen duten kualifikazioak eta konpetentzia-unitateak, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak; eta, bestetik, titulu horren helburu orokorrak eta lanbide-moduluak ezartzen dituzten ikasgaiak, bai eta haietako bakoitzari dagozkion ikaskuntza-emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak ere, barnean direla horiek guztiak antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak.

En el currículo del presente título, de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre, se describen por un lado, el perfil profesional que referencia el título con la enumeración de cualificaciones y unidades de competencia y la descripción de las competencias profesionales, personales y sociales y por otro lado, las enseñanzas que establecen, entre otros elementos, los objetivos generales y módulos profesionales que lo componen con los resultados de aprendizaje, criterios de evaluación y contenidos de cada uno de ellos, así como directrices y determinaciones para su organización e implantación.

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Helburu horietan adierazita daude zer gaitasun eta lorpen eskuratu behar dituzten ikasleek heziketa-zikloaren amaieran; hortaz, helburu horiek lehenengo iturria dira jakiteko zein diren heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleek lortu beharreko ikaskuntza-emaitzak.

Los objetivos generales extraídos de las competencias profesionales, personales y sociales descritas en el perfil, expresan las capacidades y logros que al finalizar el ciclo formativo el alumnado ha debido adquirir y son la primera fuente para obtener los resultados de aprendizaje que se deben alcanzar y contenidos que se deben abordar en cada uno de los módulos profesionales que componen el ciclo formativo.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-identitate koherentea islatuko duten portaerak.

Los contenidos expresados en cada módulo, constituyen el soporte del proceso de enseñanza-aprendizaje para que el alumnado logre unas habilidades y destrezas técnicas, un soporte conceptual amplio para progresar en su futuro profesional y unos comportamientos que reflejen una identidad profesional coherente con la cualificación deseada.

Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

En la tramitación del presente Decreto se han realizado los trámites previstos en los artículos 19 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoa aintzat hartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 21ean egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Educación, con informe del Consejo Vasco de Formación Profesional y demás informes preceptivos, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 21 de diciembre de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRA
DISPOSICIÓN GENERAL

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honek Lanbide Heziketako irakaskuntzako Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

1.– Este Decreto establece para la Comunidad Autónoma del País Vasco el currículo para las enseñanzas de Formación Profesional correspondientes al título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre.

2.– Ikastetxeari dagokio, autonomia pedagogikoa eta antolamendukoa baliatuz, bere curriculum-proiektua ezartzea, eta proiektu horretan zehaztuko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta identitatea zehazteko behar diren erabakiak, bai eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeko irizpideak finkatzeko behar diren erabakiak ere.

2.– En el marco de la autonomía pedagógica y organizativa de que se dispone, corresponde al centro educativo establecer su proyecto curricular de centro, en el cual abordará las decisiones necesarias para concretar sus características e identidad en la labor docente, así como para determinar los criterios para elaborar las programaciones de los módulos profesionales.

3.– Ikastetxearen curriculum-proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean jasotzen diren ikaskuntza-emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

3.– En el marco del proyecto curricular de centro, corresponderá al equipo docente responsable del ciclo y a cada profesor o profesora en particular, elaborar las programaciones teniendo presente los objetivos generales que se establecen, respetando los resultados de aprendizaje y contenidos que cada módulo profesional contiene y teniendo como soporte el perfil profesional que referencia las enseñanzas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA
IDENTIFICACIÓN DEL TÍTULO Y PERFIL PROFESIONAL

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Artículo 2.– Identificación del título.

Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

El título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre queda identificado por los siguientes elementos:

– Izena: Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritza.

– Denominación: Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre.

– Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

– Nivel: Formación Profesional de Grado Medio.

– Iraupena: 2.000 ordu.

– Duración: 2.000 horas.

– Lanbide-arloa: Jarduera Fisikoak eta Kirol-jarduerak.

– Familia Profesional: Actividades Físicas y Deportivas.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: P-3.5.4.

– Referente en la Clasificación Internacional Normalizada de la Educación: P-3.5.4.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

Artículo 3.– Perfil profesional.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da ibilbideak antolatzea eta taldeak gidatzea zenbait natura-ingurunetan (behe- eta erdi-mailako mendiak, nordiko erako eremu elurtuak, zailtasun txikiko barrunbeak, arrisku txikiko arroilak, ur-ingurunea eta aisia- eta abentura-instalazioak), oinez, sokaz, bizikletaz, ontziz eta zaldiz, bai eta astialdiko jarduerak dinamizatzea ere, betiere jarduera horiek parte-hartzaileei egokituz, ingurumena errespetatuz eta kalitatea eta segurtasuna bermatuz.

1.– La competencia general de este título consiste en organizar itinerarios y guiar grupos por entornos naturales de baja y media montaña, terreno nevado tipo nórdico, cavidades de baja dificultad, barrancos de bajo riesgo, medio acuático e instalaciones de ocio y aventura, progresando a pie, con cuerdas, en bicicleta, en embarcaciones y a caballo, así como dinamizar actividades de tiempo libre, adaptando todo ello a las y los participantes, respetando el medio ambiente y garantizando la calidad y la seguridad.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

2.– Competencias profesionales, personales y sociales.

Hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

Las competencias profesionales, personales y sociales de este título, son las que se relacionan a continuación:

a) Natura-inguruneetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzea, eta parte-hartzaileen ezaugarriak, egindako aurrerapena eta jarduera egingo den ingurunea balioestea.

a) Diseñar actividades físico-deportivas guiadas con grupos por el medio natural valorando las características de las y los participantes, el tipo de progresión y el entorno de realización.

b) Natura-inguruneetan taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak antolatzea, eta jarduerak egiteko beharrezkoak diren izapideak egitea eta baliabideak ziurtatzea.

b) Organizar las actividades físico-deportivas guiadas con grupos por el medio natural, llevando a cabo los trámites y asegurando los recursos necesarios para la realización de las mismas.

c) Jarduera egiteko beharrezkoak diren materialen eta ekipamenduen mantentze-lanak egitea, teknika egokienak erabilita eta ezarrita dauden protokoloei jarraituta.

c) Realizar el mantenimiento de los materiales y equipos necesarios para llevar a cabo la actividad, utilizando las técnicas más adecuadas y siguiendo los protocolos establecidos.

d) Kultura- eta astialdiko jarduerak dinamizatzea eta partaideak parte hartzera animatzea, eta horretarako, parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzea eta segurtasuneko eta arriskuak prebenitzeko oinarrizko neurriak betetzea.

d) Dinamizar las actividades culturales y de tiempo libre motivando hacia la participación en las mismas, adecuándose a las características de las y los participantes y atendiendo a las medidas básicas de seguridad y prevención de riesgos.

e) Jardueretan parte hartzen dutenak sentsibilizatzea naturaguneen kontserbazioari buruz, eta ingurumen-inpaktua eragiten duten alderdiak baloratzea.

e) Sensibilizar hacia la conservación de los espacios naturales a las y los participantes en actividades, valorando los aspectos que provocan impacto ambiental.

f) Taldeak behe- eta erdi-mailako mendiko ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren dinamikara eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.

f) Guiar grupos por itinerarios de baja y media montaña, adaptándolos a la dinámica de la actividad y del grupo de participantes.

g) Taldeak zailtasun txikiko haitzulo eta arroiletan barrena gidatzea, beharrezkoak diren aurreratze- eta segurtasun-teknikak erabilita.

g) Guiar grupos por cuevas de baja dificultad y barrancos de baja dificultad con las técnicas de progresión y seguridad necesarias.

h) Taldeak bizikleta-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.

h) Guiar grupos por itinerarios en bicicleta, adaptándolos a la dinámica de la actividad y del grupo de participantes.

i) Taldeak zaldi-ibilbideetan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.

i) Guiar grupos por itinerarios ecuestres, adaptándolos a la dinámica de la actividad y del grupo de participantes.

j) Zaldiz ibiltzea, eta zaldiketaren oinarrizko teknikak menderatzea.

j) Montar a caballo dominando las técnicas básicas de equitación.

k) Uretan lekualdatzeak egitea, eta igeriketa-estiloak menderatzea.

k) Desplazarse en el medio acuático dominando los estilos de natación.

l) Egiaztagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan, taldeak ur-ingurune naturaletan barrena gidatzea, jardueraren eta partaide-taldearen dinamikara egokituta.

l) Guiar grupos por el medio acuático natural en embarcaciones de recreo exentas de despacho, adaptándose a la dinámica de la actividad y del grupo de participantes.

m) Erabiltzaileak aisia- eta abentura-instalazioetan barrena gidatzea, eta segurtasun-baldintzen berri ematea, jarduerak nola egiten dituzten kontrolatzea eta izan daitezkeen gertakizunak konpontzea.

m) Guiar usuarias o usuarios en instalaciones de ocio y aventura, informando sobre las condiciones de seguridad, controlando la realización de las mismas y solucionando las posibles contingencias.

n) Taldeen ostatu-gaua eta natura-inguruneko jarraipena antolatzea, partaideen eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta, eta segurtasuna bermatuta.

n) Organizar la pernoctación y continuidad en el medio natural de grupos, teniendo en cuenta las características de las y los participantes, de la actividad y garantizando la seguridad.

o) Inguruneak edo pertsonek eragin ditzakeen arrisku-egoerei aurre egiteko behar diren segurtasun-neurriak zehaztea eta hartzea, jarduera egin dadin.

o) Determinar y adoptar las medidas de seguridad necesarias ante situaciones de riesgo derivadas del medio o de las personas para llevar a cabo la actividad.

p) Jarduera egiten ari ziren bitartean istripuren bat izan duten partaideei oinarrizko arreta eskaintzea.

p) Proporcionar la atención básica a las y los participantes que sufren accidentes durante el desarrollo de las actividades.

q) Larrialdi-egoeretan taldea zuzentzea, segurtasun-neurriak koordinatuz edo lurreko edo uretako salbamendu-lanak eginez, eta, horretarako, erreskate- eta ebakuazio-teknikak aplikatzea eta egoera jakin horretarako egokienak diren baliabideak eta metodoak erabiltzea.

q) Dirigir al grupo en situaciones de emergencia, coordinando las medidas de seguridad y/o realizando el salvamento terrestre y acuático, aplicando las técnicas de rescate y evacuación, utilizando los recursos y los métodos más adecuados a la situación.

r) Produkzio-prozesuetako teknologia- eta antolamendu-aldaketen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara egokitzea, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

r) Adaptarse a las nuevas situaciones laborales originadas por cambios tecnológicos y organizativos en los procesos productivos, actualizando sus conocimientos, utilizando los recursos existentes para el aprendizaje a lo largo de la vida y las tecnologías de la información y la comunicación.

s) Bere eskumenaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta egitea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan arituz.

s) Actuar con responsabilidad y autonomía en el ámbito de su competencia, organizando y desarrollando el trabajo asignado, cooperando o trabajando en equipo con otros profesionales en el entorno de trabajo.

t) Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere eskumenaren eta autonomiaren esparruan.

t) Resolver de forma responsable las incidencias relativas a su actividad, identificando las causas que las provocan, dentro del ámbito de su competencia y autonomía.

u) Efikaziaz komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena errespetatuz.

u) Comunicarse eficazmente, respetando la autonomía y competencia de las distintas personas que intervienen en el ámbito de su trabajo.

v) Produkzio-prozesuan laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonei, lan-inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

v) Aplicar los protocolos y las medidas preventivas de riesgos laborales y protección ambiental durante el proceso productivo, para evitar daños en las personas y en el entorno laboral y ambiental.

w) Kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinuak» aplikatzea, ekoizteko edo zerbitzuak emateko prozesuen barruko jarduera profesionaletan.

w) Aplicar procedimientos de calidad, de accesibilidad universal y de «diseño para todas las personas» en las actividades profesionales incluidas en los procesos de producción o prestación de servicios.

x) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko gestioak egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

x) Realizar la gestión básica para la creación y funcionamiento de una pequeña empresa y tener iniciativa en su actividad profesional.

y) Dagokion jarduera profesionalaren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta parte-hartze aktiboa izatea bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean.

y) Ejercer sus derechos y cumplir con las obligaciones derivadas de su actividad profesional, de acuerdo con lo establecido en la legislación vigente, participando activamente en la vida económica, social y cultural.

z) Gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra sustatzea lanbidearen eta lanaren esparruan, eta genero-baldintzatzaileak saihestea, ikasketa- eta lanbide-ibilbidean.

z) Fomentar la igualdad real y efectiva entre mujeres y hombres en su campo profesional y laboral, evitando los condicionantes de género en su itinerario académico-profesional.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-unitateen zerrenda:

3.– Relación de Cualificaciones y unidades de competencia del Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales incluidas en el título:

– Lanbide-kualifikazio osoak:

– Cualificaciones Profesionales completas:

a) Behe- eta erdi-mailako mendiko ibilbideetan zeharreko gidaritza AFD159_2 (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa, Lanbide-kualifikazio berriak ezartzen dituena, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen direnak; haiei dagozkien prestakuntza-moduluak Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen dira, eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen dira). Konpetentzia-unitate hauek biltzen ditu:

a) Guía por itinerarios de baja y media montaña AFD159_2 (Real Decreto 1087/2005, de 16 de septiembre, por el que se establecen nuevas cualificaciones profesionales, que se incluyen en el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, así como sus correspondientes módulos formativos, que se incorporan al Catálogo Modular de Formación Profesional, y se actualizan determinadas cualificaciones profesionales de las establecidas por el Real Decreto 295/2004, de 20 de febrero), que contiene las siguientes unidades de competencia:

UC0505_2: Behe- eta erdi-mailako mendiko ibilbideak zehaztu eta antolatzea.

UC0505_2: Determinar y organizar itinerarios por baja y media montaña.

UC0506_2: Eraginkortasunez eta segurtasunez aurrera egitea behe- eta erdi-mailako mendiko lurretan eta nordiko erako lur elurtuetan.

UC0506_2: Progresar con eficacia y seguridad por terreno de baja y media montaña y terreno nevado de tipo nórdico.

UC0507_2: Pertsonak gidatu eta dinamizatzea behe- eta erdi-mailako mendiko ibilbideetan eta nordiko erako lur elurtuetan.

UC0507_2: Guiar y dinamizar a personas por itinerarios de baja y media montaña y terreno nevado de tipo nórdico.

UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeretan lehen esku-hartzaile gisa jardutea.

UC0272_2: Asistir como primer interviniente en caso de accidente o situación de emergencia.

b) Bizikleta-ibilbideetan zeharreko gidaritza AFD160_2 (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa, Lanbide-kualifikazio berriak ezartzen dituena, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen direnak; haiei dagozkien prestakuntza-moduluak Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen dira, eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen dira). Konpetentzia-unitate hauek biltzen ditu:

b) Guía por itinerarios en bicicleta AFD160_2 (Real Decreto 1087/2005, de 16 de septiembre, por el que se establecen nuevas cualificaciones profesionales, que se incluyen en el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, así como sus correspondientes módulos formativos, que se incorporan al Catálogo Modular de Formación Profesional, y se actualizan determinadas cualificaciones profesionales de las establecidas por el Real Decreto 295/2004, de 20 de febrero), que contiene las siguientes unidades de competencia:

UC0353_2: Bizikleta-ibilbideak zehaztu eta antolatzea askotariko lurretan (gehienez erdi-mailako mendietan).

UC0353_2: Determinar y organizar itinerarios en bicicleta por terrenos variados hasta media montaña.

UC0508_2: Bizikletak eraginkortasunez eta segurtasunez gidatzea askotariko lurretan (gehienez erdi-mailako mendietan) eta bizikleten mantentze-lan operatiboak egitea.

UC0508_2: Conducir bicicletas con eficacia y seguridad por terrenos variados hasta media montaña y realizar el mantenimiento operativo de las bicicletas.

UC0509_2: Pertsonak bizikleta-ibilbideetan gidatu eta dinamizatzea (gehienez erdi-mailako mendietan).

UC0509_2: Guiar y dinamizar a personas por itinerarios en bicicleta hasta media montaña.

UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeretan lehen esku-hartzaile gisa jardutea.

UC0272_2: Asistir como primer interviniente en caso de accidente o situación de emergencia.

c) Ur-eremu naturaletako sorospena AFD340_2 (1521/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Jarduera Fisikoak eta Kirol Jarduerak lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-unitate hauek biltzen ditu:

c) Socorrismo en espacios acuáticos naturales AFD340_2 (Real Decreto 1521/2007, de 16 de noviembre, por el que se complementa el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de cuatro cualificaciones profesionales de la Familia Profesional Actividades Físicas y Deportivas), que contiene las siguientes unidades de competencia:

UC0269_2: Igeriketa-teknika espezifikoak eraginkortasunez eta segurtasunez gauzatzea. UC1082_2: Ur-ingurune naturaletako istripuak edo larrialdi-egoerak prebenitzea.

UC0269_2: Ejecutar técnicas específicas de natación con eficacia y seguridad. UC1082_2: Prevenir accidentes o situaciones de emergencia en espacios acuáticos naturales.

UC1083_2: Ur-ingurune naturaletako istripuetan edo larrialdi-egoeretan pertsonak erreskatatzea.

UC1083_2: Rescatar a personas en caso de accidente o situaciones de emergencia en espacios acuáticos naturales.

UC0272_2: Istripu edo larrialdi-egoeretan lehen esku-hartzaile gisa jardutea.

UC0272_2: Asistir como primer interviniente en caso de accidente o situación de emergencia.

d) Haurren eta gazteen hezkuntza-astialdiko jarduerak dinamizatzea SSC564_2 (567/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-unitate hauek biltzen ditu:

d) Dinamización de actividades de tiempo libre educativo infantil y juvenil SSC564_2 (Real Decreto 567/2011, de 20 de abril, por el que se complementa el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de cuatro cualificaciones profesionales de la familia profesional servicios socioculturales y a la comunidad), que contiene las siguientes unidades de competencia:

UC1866_2: Haurren eta gazteen hezkuntzarako astialdi-jarduerak antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.

UC1866_2: Organizar, dinamizar y evaluar actividades en el tiempo libre educativo infantil y juvenil.

UC1867_2: Talde-prozesuetan jardutea, haurtzaroaren eta gaztaroaren portaera eta eboluzio-ezaugarriak aintzat hartuta.

UC1867_2: Actuar en procesos grupales considerando el comportamiento y las características evolutivas de la infancia y juventud.

UC1868_2: Astialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta -baliabideak erabiltzea.

UC1868_2: Emplear técnicas y recursos educativos de animación en el tiempo libre.

– Osatu gabeko lanbide-kualifikazioa:

– Cualificación Profesional incompleta:

Natura-inguruneko zaldi-ibilbideetako gidaritza AFD339_2 (1521/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, Jarduera Fisikoak eta Kirol Jarduerak lanbide-arloko lau lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez):

Guía por itinerarios ecuestres por el medio natural AFD339_2 (Real Decreto 1521/2007, de 16 de noviembre, por el que se complementa el Catálogo Nacional de Cualificaciones Profesionales, mediante el establecimiento de cuatro cualificaciones profesionales de la Familia Profesional Actividades Físicas y Deportivas):

UC1079_2: Zaldi-ibilbideak zehaztu eta antolatzea askotariko lurretan.

UC1079_2: Determinar y organizar itinerarios a caballo por terrenos variados.

UC1080_2: Zaldiz ibiltzeko oinarrizko teknikak menderatzea.

UC1080_2: Dominar las técnicas básicas de monta a caballo.

UC1081_2: Pertsonak zaldi-ibilbideetan gidatu eta dinamizatzea.

UC1081_2: Guiar y dinamizar a personas por itinerarios a caballo.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

Artículo 4.– Entorno profesional.

1.– Titulua eskuratuko duten pertsonek eremu hauetan egingo dute lan: naturan egiten diren kirol- eta jolas-jardueretan, eta turismo aktiboaren, kirol- edo abentura-turismoaren alorretan, aisia- eta abentura-instalazioetan, bai eta astialdiko gizarte- eta hezkuntza-jardueretan ere, jarduera horiek antolatzen, garatzen, dinamizatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta ur-ingurune naturaletan prebentzio-, zaintza- eta erreskate-lanak egiten. Alor hauetan ere egin dezakete lan: uretan esku hartzeko unitateetan eta erreskate- eta sorospen-taldeetan.

1.– Las personas que obtienen este título ejercen su actividad en el ámbito de las actividades deportivo-recreativas en la naturaleza y turismo activo, deportivo o de aventura y en instalaciones de ocio y aventura, así como en actividades socioeducativas de tiempo libre, en las áreas de organización, desarrollo, dinamización, seguimiento y evaluación de dichas actividades y en las de prevención, vigilancia y rescate en espacios acuáticos naturales. También pueden ejercer su actividad en unidades de intervención acuática y equipos de rescate y socorrismo.

Autonomo edo kontratatu gisa egin daiteke lanbide-jarduera, eremu publikoan –administrazio orokorrean, autonomikoan edo tokikoan– edo eremu pribatuan, zerbitzu-enpresa handi, ertain eta txikietan, produkzio-sektore hauetakoetan: kirola; turismoa eta aisia, eta haurren eta gazteen hezkuntza-astialdia.

La actividad profesional se realiza tanto de forma autónoma como contratada, en el ámbito público, ya sea administración general, autonómica o local, y en el ámbito privado, en grandes, medianas y pequeñas empresas de servicios vinculadas a los sectores productivos del deporte, turismo y ocio y tiempo libre educativo infantil y juvenil.

2.– Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:

2.– Las ocupaciones y puestos de trabajo más relevantes son los siguientes:

– Gehienez erdi-mailako mendiko lurreko ibilbideen diseinatzailea.

– Diseñadora o Diseñador de itinerarios terrestres hasta media montaña.

– Gehienez erdi-mailako mendian zaldiz egiteko ibilbideen diseinatzailea.

– Diseñadora o Diseñador de itinerarios ecuestres hasta media montaña.

– Gehienez erdi-mailako mendiko lurretako bizikleta-ibilbideen diseinatzailea.

– Diseñadora o Diseñador de itinerarios en bicicleta por terrenos de hasta media montaña.

– Egiaztagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan uretan barrena egiteko ibilbideen diseinatzailea.

– Diseñadora o Diseñador de itinerarios por el medio acuático en embarcaciones de recreo exentas de despacho.

– Natura-inguruneko kirol-jarduera fisiko eta jolas-jarduera gidatuen diseinatzailea eta antolatzailea.

– Diseñadora o Diseñador, Organizadora u Organizador de actividades físico-deportivas recreativas guiadas por el medio natural.

– Bizikletaz egiteko ibilbide eta ekitaldietan prebentzioko eta segurtasuneko arduraduna.

– Encargada o Encargado de prevención y seguridad en rutas y eventos en bicicleta.

– Zaldiz egiteko ibilbide eta ekitaldietan prebentzioko eta segurtasuneko arduraduna.

– Encargada o Encargado de prevención y seguridad en rutas y eventos ecuestres.

– Jarduera hauetako gidaria: mendi-ibilia, behe- eta erdi-mendiko mendizaletasuna, behe- eta erdi-mendiko zeharkaldietan eta elur-erraketekin egiten diren nordiko erako ibilbide elurtuetan.

– Guía en actividades de senderismo, montañismo por baja y media montaña, travesía por baja y media montaña, y rutas nevadas tipo nórdico con raquetas.

– Zailtasun gutxiko arroiletako gidaria.

– Guía de barrancos de baja dificultad.

– Zailtasun gutxiko espeleologiako gidaria.

– Guía de espeleología de dificultad baja.

– Mendiko bizikletaz egiteko ibilbideetan zeharreko gidaria.

– Guía de itinerarios en bicicleta de montaña.

– Zikloturismoko ibilbideetan zeharreko gidaria.

– Guía de itinerarios de cicloturismo.

– Zaldiz egiteko ibilbideetako gidaria.

– Guía de itinerarios a caballo.

– Egiaztagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan uretan barrena egiteko ibilbideen gidaria.

– Guía de itinerarios por el medio acuático en embarcaciones de recreo exentas de despacho.

– Haurren eta gazteen hezkuntza-astialdiko begiralea.

– Monitora o Monitor de tiempo libre educativo infantil y juvenil.

– Kanpamentuetako, gazte-aterpeetako, udalekuetako, baserri-eskoletako eta natura-gela eta -eskoletako begiralea.

– Monitora o Monitor de campamentos, de albergues de juventud, de casas de colonias, de granjas-escuelas, y de aulas y escuelas de naturaleza.

– Jardueren begiralea eskola-eremuan.

– Monitora o Monitor de actividades en el marco escolar.

– Aisia- eta abentura-instalazioetako begiralea.

– Monitora o Monitor de instalaciones de ocio y aventura.

– Itsas hondartzetako soroslea.

– Socorrista en playas marítimas.

– Aintzira eta urtegietako soroslea.

– Socorrista en lagos y embalses.

– Uretako Esku hartzeko Unitateetan laguntzeko soroslea.

– Socorrista de apoyo en unidades de intervención acuática.

– Natura-inguruneko ur-jardueretako soroslea.

– Socorrista en actividades acuáticas en el entorno natural.

– Uretako eta kirol-arloko jardueretako soroslea.

– Socorrista en actividades náutico-deportivas.

– Ibai-hondartzetako soroslea.

– Socorrista en playas fluviales.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK
ENSEÑANZAS DEL CICLO FORMATIVO, ESPACIOS Y EQUIPAMIENTOS, Y PROFESORADO

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

Artículo 5.– Enseñanzas del ciclo formativo.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

1.– Objetivos generales del ciclo formativo:

a) Natura-ingurunean ibilaldiak egiteko ibilbideak prestatzea, lurraren ezaugarriei, kirol-jarduera fisiko motari eta erabiltzaileen profilei buruz behar den informazioa bilduz, taldeekin natura-ingurunean egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzeko.

a) Elaborar itinerarios para recorridos por el medio natural, estableciendo la información necesaria sobre las características del terreno, sobre el tipo de actividad físico-deportiva y sobre los perfiles de usuaria o usuario para diseñar actividades físico-deportivas guiadas con grupos por el medio natural.

b) Izaera ludikoko jarduera osagarriak programatzea, erabiltzaile motaren ezaugarri eta interesak eta ingurunea aintzat hartuta, natura-ingurunean taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak diseinatzeko.

b) Programar actividades complementarias de carácter lúdico valorando las características e intereses de los usuarios tipo y el entorno para diseñar actividades físico-deportivas guiadas con grupos por el medio natural.

c) Jarduerak egin aurreko jarduketak zehaztea, eta natura-ingurunean taldeekin egiteko kirol-jarduera fisiko gidatuak antolatzeko beharrezkoak diren izapide, baliabide eta zerbitzu osagarriak aletzea.

c) Determinar las actuaciones previas a la realización de las actividades, especificando los trámites, los recursos y los servicios complementarios necesarios para organizar actividades físico-deportivas guiadas con grupos por el medio natural.

d) Jardueren ekipamendu eta materialak berrikusi eta konpontzea, eta protokoloak ezartzea eta teknika egokiak erabiltzea, beharrezko materialen eta ekipamenduen mantentze-lanak egiteko.

d) Revisar y reparar los equipos y los materiales de las actividades, estableciendo los protocolos y utilizando las técnicas adecuadas para realizar el mantenimiento de los materiales y equipos necesarios.

e) Animazio-teknikak aplikatzea, baliabideen, taldearen eta jolas-estrategien antolamendua egokitzea eta ingurunearen baldintzak ziurtatzea, kultura- eta astialdi-jarduerak dinamizatzeko.

e) Aplicar técnicas de animación adaptando la organización de los recursos, del grupo y de las estrategias recreativas y asegurando las condiciones del entorno para dinamizar actividades culturales y de tiempo libre.

f) Taldeekin egiten diren jarduerek ingurumenaren gainean duten inpaktua aztertzea, eta ingurumenean nolako eragina duten identifikatzea, naturaguneen kontserbazioaren inguruan sentsibilizatzeko.

f) Analizar el impacto ambiental de las actividades con grupos identificando las repercusiones de las mismas sobre el medio para sensibilizar hacia la conservación de los espacios naturales.

g) Natura-ingurunean taldeak aurrera eramateko eta gidatzeko teknikak menderatzea, eta baliabideen eta taldearen antolamendua eta kanalak eta informazio mota egokitzea, taldeak behe- eta erdi-mailako mendiko ibilbideetan gidatzeko.

g) Dominar las técnicas de progresión y de conducción de grupos por el medio natural adaptando la organización de los recursos y del grupo y los canales y el tipo de información, para guiar grupos por itinerarios de baja y media montaña.

h) Soka bidez segurtatzeko maniobrak eta aurreratze bertikalekoak menderatzea, taldeak gidatzeko zailtasun txikiko harpeetan eta arrisku txikiko arroiletan.

h) Dominar las maniobras de progresión vertical y de aseguramiento con cuerdas para guiar grupos por cuevas de baja dificultad y barrancos de bajo riesgo.

i) Natura-ingurunean taldeak bizikletaz aurrera eramateko eta gidatzeko teknikak menderatzea, eta baliabideen eta taldearen antolamendua eta kanalak eta informazio mota egokitzea, taldeak bizikleta-ibilbideetan gidatzeko.

i) Dominar las técnicas de progresión y de conducción de grupos en bicicleta por el medio natural, adaptando la organización de los recursos y del grupo y los canales y el tipo de información, para guiar grupos por itinerarios en bicicleta.

j) Natura-ingurunean zaldizkoen taldeak gidatzeko teknikak menderatzea, eta baliabideen eta taldearen antolamendua eta kanalak eta informazio mota egokitzea, zaldiketa-jarduera gidatuak zuzentzeko.

j) Dominar las técnicas de conducción de grupos a caballo por el medio natural, adaptando la organización de los recursos y del grupo y los canales y el tipo de información, para dirigir la realización de actividades ecuestres guiadas.

k) Oinarrizko zaldiketa-teknikak menderatzea, eta zaldiz ibiltzeko aplikatzea.

k) Dominar las técnicas básicas de equitación aplicándolas para montar a caballo.

l) Igeriketa-estiloen teknika menderatzea, eta uretan ibiltzeko aplikatzea.

l) Dominar la técnica de los estilos de natación aplicándolas para desplazarse en el medio acuático.

m) Uretan taldeak aurrera eramateko eta gidatzeko teknikak menderatzea, baliabideen eta taldearen antolamendua eta kanalak eta informazio mota egokituz, egiaztagiria izatetik salbuetsita dauden aisiako ontzietan taldeak gidatzeko ur-ingurune naturalean.

m) Dominar las técnicas de progresión y de conducción de grupos por el medio acuático, adaptando la organización de los recursos y del grupo y los canales y el tipo de información, para guiar grupos por el medio acuático natural en embarcaciones de recreo exentas de despacho.

n) Jardueretan kontrol-, segurtasun- eta dinamizazio-teknikak aplikatzea, jardueren eta ekipamenduen berezko arriskuak aztertuz, erabiltzaileak aisia- eta abentura-instalazioetan gidatzeko.

n) Aplicar técnicas de control, seguridad y dinamización de las actividades, analizando los riesgos inherentes a las actividades y los equipamientos, para guiar usuarios en instalaciones de ocio y aventura.

o) Kanpatze-teknikak aplikatzea, eta eremuen kokalekua eta baldintzak zedarritzea, taldeek natura-ingurunean gaua nola igaro antolatzeko.

o) Aplicar técnicas de acampada delimitando la ubicación de las zonas y las condiciones para organizar la pernoctación de grupos en el medio natural.

p) Jardun-protokoloak prestatzea, izan daitezkeen kontingentziak eta arrisku-egoerak aurreikusiz, segurtasun-neurriak zehaztu eta hartzeko.

p) Elaborar protocolos de actuación anticipando posibles contingencias y situaciones de peligro o riesgo, para determinar y adoptar las medidas de seguridad.

q) Istripurik izanez gero, esku hartzeko oinarrizko prozedurak aplikatzea, eta jarduerak egiten ari diren bitartean istripuren bat izan duten parte-hartzaileei oinarrizko arreta emateko ezarritako protokoloak baliatzea.

q) Aplicar procedimientos básicos de intervención en caso de accidente utilizando los protocolos establecidos para proporcionar la atención básica a los participantes que los sufren durante el desarrollo de las actividades.

r) Lehorrean eta uretan larrialdi-egoerei egokitutako erreskate-prozedurak aplikatzea, segurtasun-neurriak koordinatuz eta larrialdi-egoeretan taldea zuzentzeko ezarritako protokoloak erabiliz.

r) Aplicar procedimientos de rescate adecuados a las situaciones de emergencia en el medio terrestre y en el acuático, coordinando las medidas de seguridad, utilizando los protocolos establecidos para dirigir al grupo en situaciones de emergencia.

s) Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

s) Analizar y utilizar los recursos existentes para el aprendizaje a lo largo de la vida y las tecnologías de la información y la comunicación para aprender y actualizar sus conocimientos, reconociendo las posibilidades de mejora profesional y personal, para adaptarse a diferentes situaciones profesionales y laborales.

t) Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

t) Desarrollar trabajos en equipo y valorar su organización, participando con tolerancia y respeto, y tomar decisiones colectivas o individuales para actuar con responsabilidad y autonomía.

u) Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

u) Adoptar y valorar soluciones creativas ante problemas y contingencias que se presentan en el desarrollo de los procesos de trabajo, para resolver de forma responsable las incidencias de su actividad.

v) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

v) Aplicar técnicas de comunicación, adaptándose a los contenidos que se van a transmitir, a su finalidad y a las características de las y los receptores, para asegurar la eficacia del proceso.

w) Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen- eta lan-arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

w) Analizar los riesgos ambientales y laborales asociados a la actividad profesional, relacionándolos con las causas que los producen, a fin de fundamentar las medidas preventivas que se van a adoptar, y aplicar los protocolos correspondientes para evitar daños en uno mismo, en las demás personas, en el entorno y en el medio ambiente.

x) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aztertzea eta aplikatzea, baita desgaitasuna duten pertsonei tratu egokia emateko teknikak ere.

x) Analizar y aplicar las técnicas necesarias para dar respuesta a la accesibilidad universal y al «diseño para todas las personas», así como sobre trato adecuado a las personas con discapacidad.

y) Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

y) Aplicar y analizar las técnicas necesarias para mejorar los procedimientos de calidad del trabajo en el proceso de aprendizaje y del sector productivo de referencia.

z) Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen profesionaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

z) Utilizar procedimientos relacionados con la cultura emprendedora, empresarial y de iniciativa profesional, para realizar la gestión básica de una pequeña empresa o emprender un trabajo.

aa) Gizarte-eragile aktibo den heinean zer eskubide eta betebehar dituen jakitea, aintzat harturik baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

aa) Reconocer sus derechos y deberes como agente activo en la sociedad, teniendo en cuenta el marco legal que regula las condiciones sociales y laborales para participar como ciudadano democrático.

ab) Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza-eskubideak babesten dituen legeria eta euskararen ezarpena eta garapena bideratzen duen araudia ezagutzea.

ab) Conocer la legislación de la Comunidad Autónoma Vasca sobre derechos lingüísticos, y la normativa que facilite la implantación y el desarrollo del euskera.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

2.– La relación de módulos profesionales que conforman el ciclo formativo:

– Zaldiketa-teknikak.

– Técnicas de equitación.

– Zaldi-gidaritza.

– Guía ecuestre.

– Taldeentzako arreta.

– Atención a grupos.

– Ibilbideak antolatzea.

– Organización de itinerarios.

– Behe eta erdi-mailako mendiko gidaritza.

– Guía de baja y media montaña.

– Bizikleta-gidaritza.

– Guía de bicicleta.

– Astialdiko teknikak.

– Técnicas de tiempo libre.

– Igeriketa-teknikak.

– Técnicas de natación.

– Natura-inguruneko sorospena.

– Socorrismo en el medio natural.

– Ur-ingurune naturaleko gidaritza.

– Guía en el medio natural acuático.

– Maniobrak sokekin.

– Maniobras con cuerdas.

– Ingeles teknikoa.

– Inglés Técnico.

– Laneko prestakuntza eta orientabidea.

– Formación y Orientación laboral.

– Enpresa eta ekimen sortzailea.

– Empresa e Iniciativa emprendedora.

– Lantokiko prestakuntza.

– Formación en Centros de Trabajo.

I. eranskinean zehazten da lanbide-moduluen ordu-esleipena, bai eta lanbide-moduluak zer kurtsotan eman behar diren ere.

La correspondiente asignación horaria y el curso en el que se deberán impartir los módulos profesionales señalados se detallan en el Anexo I.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak araututako heziketa-eskaintzaren arabera egokitu daiteke moduluen ordu-esleipena eta horren arabera zehaztu daiteke moduluak zer kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluak arautzen duenarekin bat.

Tanto la asignación horaria como el curso en el que se deberán impartir los módulos, se podrán adaptar a las distintas ofertas formativas que pudieran ser reguladas por el Departamento competente en materia de Educación, en consonancia con lo dispuesto en el artículo 10 del presente Decreto.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak ezartzen dira, prestakuntza-aldia amaitzean ikasleek jakin, ulertu eta egin dezan espero dena azaltzen dutenak, eta, halaber, ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. Hori guztia II. eranskinean ezartzen da.

3.– Para cada módulo profesional se establecen los resultados de aprendizaje que describen lo que se espera que conozca, comprenda y pueda realizar el alumnado al finalizar el periodo de formación, así como los criterios de evaluación y contenidos a impartir.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan gauzatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan aldeko ebaluazioa lortu ondoren egin ahal izango da.

4.– En relación con el módulo de Formación en Centros de Trabajo, se desarrollará en las últimas 12 semanas del segundo curso y se accederá una vez alcanzada la evaluación positiva en todos los módulos profesionales realizados en el centro educativo.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 28. artikuluan arautzen da nola txertatu atzerriko hizkuntzak, batez ere ingelesa, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-prozesuetan.

5.– La Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco, en el artículo 28 regula la incorporación de lenguas extranjeras, prioritariamente el inglés, en los procesos de formación para el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22an etengabeko prestakuntzarako funtsezko konpetentziei buruz emandako gomendioari jarraituz, eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, heziketa-ziklo honetan atzerriko hizkuntza lantzeko, Ingeles Teknikoko modulu bat erantsiko da haren curriculumean.

Siguiendo la recomendación del Consejo de la Unión Europea, de 22 de mayo de 2018, relativa a las competencias clave para el aprendizaje permanente y según lo establecido en la disposición adicional tercera de la Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, el tratamiento del idioma extranjero en este ciclo formativo se realizará incorporando a su currículo un módulo de Inglés Técnico.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Artículo 6.– Espacios y equipamientos.

Prestakuntza garatzeko eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

La relación de espacios y equipamientos mínimos para el desarrollo de la formación y el logro de los resultados y competencias establecidas, viene detallado en el Anexo III.

7. artikulua.– Irakasleak.

Artículo 7.– Profesorado.

1.– Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidego hauetako irakasleek emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleek, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleek eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek –betiere, dekretu honen IV. eranskineko 1. apartatuan ezarritako espezialitateen arabera–, bai eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legearen 95. artikuluari jarraituz sartzen diren irakasle espezialistek ere.

1.– La docencia de los módulos profesionales que constituyen las enseñanzas de este ciclo formativo corresponde al profesorado del Cuerpo de Catedráticos de Enseñanza Secundaria, del Cuerpo de Profesores de Enseñanza Secundaria y del Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional, según proceda, de las especialidades establecidas en el apartado 1 del Anexo IV de este Decreto, así como al profesorado especialista que se incorpore de conformidad con el artículo 95 de la Ley 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

2.– Irakaskuntza-kidego horietan sartzeko eskatzen diren titulazioak, oro har, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetan espezialitate berrietan sartzeko eta haiek eskuratzeko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoak dira, eta 276/2007 Errege Dekretuak onartutako lege horren zazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sartzeko araubide iragankorra arautzen da. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. apartatuan jasotakoak dira.

2.– Las titulaciones requeridas para acceder a los cuerpos docentes citados son, con carácter general, las establecidas en el artículo 13 del Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, y se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley. Las titulaciones equivalentes a las anteriores a esos mismos efectos son, para las distintas especialidades del profesorado, las recogidas en el apartado 2 del Anexo IV del presente Decreto.

3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute, salbuespenez eta aldi baterako, dekretu honen IV. eranskineko 1. apartatuan zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

3.– El profesorado especialista tendrá atribuida excepcionalmente y de forma transitoria la competencia docente de los módulos profesionales especificados en el apartado 1 del Anexo IV de este Decreto.

4.– Irakasle espezialistek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak bete beharko dituzte, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoak, eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak onartutako lege horren zazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sartzeko araubide iragankorra arautzen da.

4.– El profesorado especialista deberá cumplir los requisitos generales exigidos para el ingreso en la función pública docente establecidos en el artículo 12 del Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, y por el que se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley, aprobado por el Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero.

5.– Gainera, lanbide-moduluan biltzen diren prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, egiaztatu beharko dute dagokien lan-esparruan lanbide-esperientzia aitortua dutela, behar bezala eguneratua: zehazki, gutxienez bi urtez lanbidean jardun izana, izendapenaren aurreko lau urtean.

5.– Además, con el fin de garantizar que se da respuesta a las necesidades de los procesos involucrados en el módulo profesional, es necesario que el profesorado especialista acredite al inicio de cada nombramiento una experiencia profesional reconocida en el campo laboral correspondiente, debidamente actualizada, de al menos dos años de ejercicio profesional en los cuatro años inmediatamente anteriores al nombramiento.

6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioen titulartasun pribatuko eta publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko behar diren titulazioak eta eskakizunak dekretu honen IV. eranskinaren 3. apartatuan ematen dira aditzera. Betiere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak barnean hartu beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da, ziurtagiri baten bidez, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean, –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

6.– Para el profesorado de los centros de titularidad privada o de titularidad pública de otras administraciones distintas de las educativas, las titulaciones requeridas y los requisitos necesarios, para la impartición de los módulos profesionales que conforman el título, son las incluidas en el apartado 3 del Anexo IV del presente Decreto. En todo caso, se exigirá que las enseñanzas conducentes a las titulaciones citadas engloben los objetivos de los módulos profesionales y, si dichos objetivos no estuvieran incluidos, además de la titulación deberá acreditarse, mediante certificación, una experiencia laboral de, al menos, tres años en el sector vinculado a la familia profesional, realizando actividades productivas en empresas relacionadas implícitamente con los resultados de aprendizaje.

Lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-konpetentziak egiaztatzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatuko da lan-esperientzia.

La certificación de la experiencia laboral deberá ser justificada en los términos del artículo 12 del Real Decreto 1224/2009, de 17 de julio, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral.

Ondorio horietarako, eta apirilaren 12ko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duena, 4/2007 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, dekretu honen IV. eranskineko 4. apartatuan jasotako titulazioak gaituko dira lanbide-moduluetarako.

A estos efectos, y de conformidad con la disposición adicional décimo quinta de la Ley Orgánica 4/2007, de 12 de abril, se habilitarán las titulaciones recogidas en el apartado 4 del Anexo IV del presente Decreto para los distintos módulos profesionales.

7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztu diren eskakizunak bete ditzaten, eta horrela bermatuko da irakaskuntza horien kalitatea.

7.– El Departamento correspondiente velará para que el profesorado que imparta los módulos profesionales cumpla con los requisitos especificados y garantizar así la calidad de estas enseñanzas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA KORRESPONDENTZIAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK
ACCESOS Y VINCULACIÓN A OTROS ESTUDIOS. CONVALIDACIONES, EXENCIONES Y CORRESPONDENCIAS. EQUIVALENCIAS Y EFECTOS ACADÉMICOS Y PROFESIONALES. OFERTA A DISTANCIA Y OTRAS MODALIDADES

8. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

Artículo 8.– Acceso y vinculación a otros estudios.

1.– Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzak betetzen baldin badira.

1.– El título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre permite el acceso directo para cursar cualquier otro ciclo formativo de grado medio, en las condiciones de admisión que se establezcan.

2.– Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluak aukera emango du hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, sarbide-prozedura bat gainditu ondoren, hala xedatuta baitago Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.2 artikuluan.

2.– El título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre permitirá acceder, previa superación de un procedimiento de admisión, a los ciclos formativos de grado superior de la Formación Profesional del sistema educativo, según lo previsto en el artículo 44.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

3.– Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluak aukera ematen du batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, indarreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– El título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre permitirá el acceso a cualquiera de las modalidades de bachillerato, de acuerdo con lo establecido en la normativa vigente.

9. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak.

Artículo 9.– Convalidaciones, exenciones y correspondencias.

1.– Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluen eta Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren titulurako dekretu honetan ezartzen diren lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

1.– Las convalidaciones entre módulos profesionales de títulos de Formación Profesional del Sistema Educativo, y los módulos profesionales del título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre que se establece en este decreto son las que se indican en el Anexo V.

2.– VI. eranskinean jasotzen da Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-unitateen arteko korrespondentzia –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta, orobat, titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-unitateen arteko korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

2.– La correspondencia de las unidades de competencia con los módulos profesionales que forman las enseñanzas del título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural para su convalidación o exención y la correspondencia de los módulos profesionales del presente título con las unidades de competencia para su acreditación se recogen en el Anexo VI.

3.– Heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetarako baliozkotzeak, salbuespenak eta korrespondentziak 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan biltzen dira (32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) eta, halaber, esparru horretan betetzekoa den gainerako araudian.

3.– Las convalidaciones, exenciones y correspondencias para los diferentes módulos profesionales que configuran el ciclo formativo serán las que se recogen en el artículo 27 del Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en la demás normativa que sea de aplicación al efecto.

4.– Titulu honetan barnean hartutako konpetentzia-unitate guztiak Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez egiaztatu dituztenek aukera izango dute Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulua baliozkotzea eskatzeko, baldin eta:

4.– Quienes hayan obtenido la acreditación de todas las unidades de competencia incluidas en el título, mediante el procedimiento establecido en el Real Decreto 1224/2009, de 17 de julio, de reconocimiento de las competencias profesionales adquiridas por experiencia laboral, podrán convalidar el módulo profesional de Formación y Orientación Laboral siempre que:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Acrediten, al menos, un año de experiencia laboral.

– Prebentzio-jardueraren oinarrizko eginkizunak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria–.

– Estén en posesión de la acreditación de la formación establecida para el desempeño de las funciones de nivel básico de la actividad preventiva, expedida de acuerdo con lo dispuesto en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

10. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Artículo 10.– Oferta a distancia y otras modalidades.

Hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak arautuko ditu ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa).

El Departamento competente en materia de Educación regulará la autorización y aspectos básicos, como la duración y secuenciación de los módulos, de la posible oferta de las enseñanzas de este ciclo, en la modalidad de oferta completa distinta de la establecida en régimen general, así como, para la enseñanza a distancia u otras modalidades.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Titulaciones equivalentes y vinculación con capacitaciones profesionales.

1.– Abenduaren 22ko 2049/1995 Errege Dekretuak ezarritako Natura Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzeko teknikariaren tituluak eta dekretu honetan ezarritako Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

1.– El título de Técnico en Conducción de Actividades Físico-Deportivas en el Medio Natural, establecido por el Real Decreto 2049/1995, de 22 de diciembre, tendrá los mismos efectos profesionales y académicos que el título de Técnica o Técnico en Guía en el Medio Natural y de Tiempo Libre establecido en el presente Decreto.

2.– Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan xedatutako prestakuntzak gaitasuna ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak betetzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu eman badira –jarduerok Prebentzio-zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan arautzen dira–.

2.– La formación establecida en este Decreto en el módulo profesional de Formación y Orientación Laboral capacita para llevar a cabo responsabilidades profesionales equivalentes a las que precisan las actividades de nivel básico en Prevención de Riesgos Laborales, establecidas en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención, siempre que tenga, al menos 45 horas lectivas.

3.– Dekretu honen lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak barnean hartzen ditu ur-eremu naturaletako sorosle izateko prestakuntza-programen edukiak, Euskal Autonomia Erkidegoan naturguneetan sorosle gisa jarduteko indarrean dagoen araudiak eskatzen duena.

3.– La formación establecida en este real decreto, en sus diferentes módulos profesionales, incluye los contenidos que forman parte de los programas para la formación de socorrista en espacios acuáticos naturales y cuyo ejercicio profesional está regulado en las diferentes comunidades autónomas.

Halaber, dekretu honen lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du haurren eta gazteen hezkuntza-astialdiko jardueren begiralearen diplometan eskatutako jakintza-maila, Euskal Autonomia Erkidegoak astialdiko jarduerak egiteko eskatzen diren titulazio-betekizunak betetzearren.

Asimismo, la formación establecida en este Decreto, en sus diferentes módulos profesionales, garantiza el nivel de conocimiento exigido en los diplomas de monitor/a de actividades de tiempo libre educativo infantil y juvenil, al efecto de cumplir los requisitos de titulación exigidos en las diferentes comunidades autónomas para el desempeño profesional en las actividades de tiempo libre.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Metodologia berriz egindako proiektuak baimentzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Autorización de proyectos con nuevas metodologías.

Ikastetxeek aukera izango dute, beren autonomia pedagogikoaz baliatuta, eta ikasketa-proiektuko xedapenen arabera, dekretu honen eranskinetan lanbide-moduluek duten iraupena zertxobait aldatzea proposatzen duten proiektuak prestatzeko, heziketa-zikloak emateari buruzko estrategietan eta metodologietan oinarrituta. Hori egin ahal izango da, baldin eta ez bada aldatzen kurtsokako banaketa, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzerako ezarri diren gutxieneko ordutegiak errespetatzen badira. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren baimena beharko dute proiektuek.

En el marco de la autonomía pedagógica de cada centro y de acuerdo con las previsiones contempladas en el proyecto curricular, los centros podrán elaborar proyectos con estrategias y metodologías de impartición de los ciclos formativos en los que se plantee una modificación no sustancial de la duración establecida en los anexos de este Decreto para los módulos profesionales, siempre que no se altere su distribución por cursos y que se respeten los horarios mínimos atribuidos a cada módulo en el real decreto de creación del título. Estos proyectos requerirán de la autorización del departamento competente en materia de Educación.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 21ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de diciembre de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental