Planak eta Proiektuak
Jarraian aurkezten diren plan eta proiektuak EAEko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak bultzatutako jarduera soziosanitarioa dira.
Legegintzaldi bakoitzean eta dokumentu estrategikoak garatzeko esparruan, jarduera honek herritarren behar soziosanitarioei erantzuna eman nahi die, bai eta arreta ematen diharduten erakundeenei ere, hainbat erakunde eta elkarte liderrak direla.
EASE 2021-2024ren proiektuen helburua da behar hauei erantzutea:
- Arreta soziosanitarioaren koordinazioa antolatzea, Gobernantza Soziosanitarioaren Eredua hedatuz, gizarte- eta osasun-zerbitzuen eremuetan esku hartzeko eta jarduteko hiru mailetan oinarrituta (erakundeartekoa, antolamendukoa eta asistentziala).
- Arreta soziosanitarioa ematean parte hartzen duten sistemen arteko informazio-truke segururako mekanismoak garatzea.
- Osasun-sistemek eta gizarte-zerbitzuek behar soziosanitarioei aurre egiteko dituzten prebentzio eta jarduera koordinatuko gaitasunak indartzera bideratutako jarduera estrategikoak eta tresnak indartzea.
- Herritarren eta, bereziki, xedeko kolektibo soziosanitarioen behar soziosanitarioei erantzutea, Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioaren bidez, eta pertsonak esku-hartze integral ororen ardatzean jartzen dituzten diziplina anitzeko talde arduratsuen eskutik.
- Ezagutza sortzea eta zabaltzea EAEko ekosistema soziosanitarioaren barruan, arreta soziosanitarioaren eraldaketa- eta hobekuntza-motorra den aldetik.
Euskadiko_Arreta_Sociosanitariorako_Estrategia_2021_2024_eus.pdf