Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

P hirokoitza programa

"P Hirukoitza" Programa

Ezaugarriak

"P Hirukoitza" programa ebidentzian oinarritutako programa bat da: gurasoei eskainitako laguntza-estrategiak indartzen ditu, eta jokabide, emozio eta haurren garapen-arazoak prebenitzeko diseinatu da.

Programaren helburuak hauek dira
  • Gurasoei familia-giro seguru eta hezitzailea garatzen laguntzea.
  • Familia-harreman positiboak sustatzea eta estrategia eraginkorrak eta indarkeriarik gabeak lantzea, haurraren garapena indartzeko eta portaera- eta garapen-arazoei aurre egiten ikasteko.
  • Gurasoen konfiantza sustatzea, hazkuntzaren estresa gutxitzen ikastea, bikotearen komunikazioa hobetzea eta seme-alaben hazkuntzari dagokion koherentzia sustatzea. Horrela, arrisku-faktoreak gutxitu eta portaera-arazoekin zerikusia duten babes-faktoreak indartuko dira.
  • Familiak hazkuntzarako dituen indar-guneak eraikiz familiak gaitzea eta gurasoen gaitasunen auto-erregulazioan oinarritzea, haiek beren eginkizunak hobetu ditzaten. Beren kabuz jokatzeko eta etorkizunean arazoak konpontzeko gai izatea.
Haurren adina

Jaiotza eta nerabezarora bitarte seme-alabak dituzten gurasoentzat.

Deskribapena
  • Oro har, hazkuntza-gaiei buruz interesa duten eta seme-alaben garapena sustatu nahi duten familiak dira.
  • Seme-alaben garapenaren sustapenaren gaineko informazioari buruz interesa duten familiak edo haurraren garapenari edo jokabideari buruz kezka zehatzak dituzten familiak dira (adibidez, autonomia-ohiturak, lo-ohiturak, eskolan parte-hartzea, etab.).
  • Haurraren jokabideari edo garapenari buruz kezka zehatzak dituzten familiak dira. Oro har, jokabide-arazoak (kasketak, jeloskortasuna, agresibitatea, etab.) dituzten haurren gurasoei eskaintzen zaie.
  • Gurasotasunean trebatzeko entrenamendu intentsiboa bilatzen duten familiak dira. Oro har, jokabide arazo larriagoak (adibidez, portaera erasokorra, nahasmendu negatibista desafiatzailea, portaera nahasmendua, ikasteko zailtasunak, arreta defizita/hiperaktibitatea) dituzten haurren gurasoei eskaintzen zaie. Portaera- edo emozio-nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten ezintasunak dituzten haurren familiak dira.
  • Portaera-arazoak dituzten haur edo nerabeak dituzten familiak dira. Portaera-arazo horiek, besteak beste, disfuntzio familiar batek eraginez sortzen dira (besteak beste, harreman gatazkatsuak, depresioa, estresa). Horrez gain, seme-alabei tratu txarrak emateko arriskua duten familiei ere bideratzen zaie.
Materialen deskribapena

DVDak erabiltzen dira trebetasunak erakusteko eta gurasoei hazkuntza-estrategien arloan praktika- eta entsegu-lanetan laguntzeko. Proiektore bat, DVD-irakurgailu bat eta ordenagailu bat behar dira, power point aurkezpenak egiteko eta DVDak ikusteko.

Emaitzak

Haurren emaitzak:

  • Portaera arazo gutxiago.
  • Arazo emozional gutxiago.
  • Auto-estimu altuagoa.
  • Oro har, arazo psikosozial gutxiago.

Familien emaitzak:

  • Guraso gisa auto-efikazia handitzea.
  • Hazkuntza punitiboa gutxitzea.
  • Guraso-seme/alaba harremanak hobetzea.
  • Hezkuntza metodo positiboen erabilera handiagoa.
  • Gurasoek bikote gisa dituzten arazoak gutxitzea.
  • Gurasoengan depresio-maila txikiagoa.
  • Familia-estresa gutxitzea.
  • Haserre-maila baxua.
  • Haurren tratu txarren kasu gutxiago.
  • Tratu txarren ondorioz ospitaleratze-tasak gutxitzea.
  • Laneko estresa gutxitzea.
  • Lan -loko gogobetetasun-maila altuagoa.
  • Familiaren gogobetetasun-maila altuak programaren ondoren.
Harremanetan jartzeko

Matthew R. Sanders
Professor of Clinical Psychology
Parenting and Family Support Centre
School of Psychology
University of Queensland, Brisbane QLD 4072 Australia
Posta elektronikoa: matts@psy.uq.edu.au
Telefonoa: +61 7 3365 7290
Faxa: +61 7 3365 6724
Web orria: www.pfsc.uq.edu.au

Desmond McWilliam
Managing Director (Training and Publications) Triple P International Pty. Ltd.
P.O. Box 1300
Milton QLD 4064
Australia
Posta elektronikoa: des@triplep.net
Telefonoa: +61 7 323 6121

http://www.triplep.net/files/1614/4790/8632/Course_Summaries_2015_SPA.pdf

Azken eguneratzea: 2016/04/12