Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Familia-terapia multidementsionala

Familia-terapia multidementsionala

Ezaugarriak

“Familia-terapia multidimentsionala” programak drogen kontsumoa eta nerabeen bestelako portaera gatazkatsuak lantzen ditu. Esku-hartzea ikerketek egiaztatutako sustantzien abusua eta haiekin zerikusia duten arazoak sortu eta iraunarazten dituzten arrisku-faktoreetan oinarritzen da, besteak beste, portaera-nahasmendua eta delinkuentzia. Horrez gain, familiei babes-faktoreak eta tratamenduzkoak eskaintzen zaizkie.

Familia-terapia multidimentsionala osagai anizkoitz eta hainbat mailatako esku-hartze sistema bat da. Ondoren azaltzen diren mailak ebaluazio eta esku-hartze multisistemikoak dira:

  • Nerabeak eta gurasoak bakarka.
  • Familia elkarrekintza-sistema gisa.
  • Familiaren harreman sozialak eta haien eragina familiako kide bakoitzaren garapenean.

Esku-hartzea, beraz, eremu garrantzitsuetan, banakako harremanetan eta nerabearen eguneroko bizitzan egiten da: etxean eta eskolan kasu; irtenbideak aurkitu eta berehalakoak eta zehatzak diren emaitzak bilatzen ditu.

Esku-hartzeak drogen kontsumo-arazoak eta portaera-arazoak modu esanguratsuan murrizten laguntzen du, baita, ondorengo belaunaldietan, eskolako funtzionamendua, berdinkideenganakoa eta familiarekikoa hobetzea ere:

  • Gizonak eta emakumeak.
  • Maila sozio-ekonomiko desberdinetako familiak.
  • Landa-eremuetan, aldirietan eta hiritik kanpo bizi diren nerabeak.
  • Sustantzien gehiegizko kontsumo-arazoak eta sustantzien gehiegizko kontsumoa eta arazo psikiatrikoak dituzten nerabeak.
  • Arrisku-egoeran dauden nerabeak.
  • Delinkuentzia-egoeretan nahasirik dauden nerabeak.
Seme-alaben adina

12-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Programaren deskribapena:

Programa lau eremutan oinarritzen da: nerabea, gurasoak, familia-sistemak eta familiaz kanpokoak (adibidez, eskola, auzoa, gizarte-zerbitzuak, etab.). Programaren eredua erantzun multidimentsioal bat eskatzen duten arazoak dituzten nerabeekin esku-hartzea egiteko helburuarekin garatu zen, multisistemikoak diren esku-hartze egokiak garatzeko helburuarekin. Terapeutak eremu bakoitza aztertzen du, eta une oro ekiten du aldeko emaitzak bermatzeko asmoz.

1. Zerbitzu komunitarioa

Profesionalak zaintzapeko askatasun-agenteekin, funtzionario judizialekin eta gurasoekin batera lan egiten du, zerbitzu komunitarioa portaera osasungarriak sustatzeko tresna gisa erabiltzeko. Terapeutak espero diren jokabideak garatzeko nerabeak beharrezkoak dituen gaitasunak eskuratzeko zerbitzu komunitario egoki batean kokatzen du nerabea.

2. Lankidetza komunitarioa

Terapeutak gizarte-zerbitzuekin lan egiten du laguntza-sistema bat sortzeko. Gizarte-zerbitzuek beren bizitzaren kontrola berreskuratzen laguntzeko gaitasunak irakasten dizkiete nerabeei eta haien familiei. Horretarako, terapeutak gurasoei bideratutako gizarte-baliabideen inguruko protokolo espezifikoak eta gidak erabiltzen ditu. Protokolo eta gida horiek gurasoek eta nerabeek parte hartzen duten saioetan erabiltzen dira.

3.Gurasoentzako entrenamendua

Terapeutak gurasoekin lan egiten du, haien rol hezitzaileaz gainera, haien kezkak eta behar indibidualak aintzat hartuz. Profesionalak ama eta aita bakoitzari laguntzen dio auto-kontrolerako gaitasunak eta hazkuntza-praktika egokiak eskuratzen. Are gehiago, komunikazio- eta hazkuntza-eremuetan hobetu behar dituzten arloak lantzen ditu zuzenean. Trebetasun horiek lantzeko aukera eskaintzen die. Terapeutak irizten badio gurasoek formazio-zerbitzuez onura atera dezaketela, gizarte-zerbitzuekin jartzen da harremanetan saioak antolatzeko eta emandako formazioaren bidez aurrerapausoak gainbegiratzen ditu.

4. Eskolarekiko lankidetza

Terapeutak eskolako langileekin elkarlanean aritzen da nerabeak behar adina laguntza jasotzen duela eta eskolan esperientzia positiboak dituela bermatzeko. Horrez gain, familiari ere laguntzen dio, eskolako orientatzaileekin, irakasleekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin harreman positiboak izateko eta, horrela, eskolan haien parte-hartzea handitzeko. Terapeutak harreman horiek arrakastaz gara ditzan, familiei bideratutako protokolo espezifikoak eta gidak erabiltzen ditu. Protokolo eta gida horiek guraso eta nerabeekin egiten dituzten saioetan erabiltzen dituzte.

5. Gaitasunen garapena

Terapeutak gaitasunen garapena bideratzen du modu indibidualean eta familia-saioetan. Zerbitzu komunitarioak eta protokolo espezifikoak erabiltzen ditu gaitasunen entrenamendua garatzeko. Gurasoekin egiten dituen bakarkako saioetan, terapeutak hazkuntza-praktikak, komunikazio-gaitasuna eta haserrearen maneiua lantzen du, nerabeen garapena ulertuz, GIBaren eta bestelako sexu-transmisiozko infekzioak landuz, baita lanbide-prestakuntza ere. Nerabeekin egindako banakako saioetan, terapeutak haserrearen kontrola, GIBaren eta sexu-transmisioko beste infekzio batzuen prebentzioa, lanerako prestakuntza, komunikazio-gaitasunak eta hezkuntza-trebetasunak lantzen ditu.

6. Drogen kontsumoa/ prebentziorako heziketa

Terapeutak nerabearekin lan egiten du drogen kontsumoaz arduratzeko. Nerabeak drogarik kontsumitzen ez badu, helburua abstinentzia mantentzea litzateke. Profesionalak nerabeari laguntzen dio drogen kontsumoak bizitzan eta familian duen eraginaz ohartarazten. Profesionala ere gurasoekin elkarlanean aritzen da, nerabea nola entzun dezaketen irakasten eta drogen kontsumoa uzten ari denari laguntzen edo drogarik gabeko bizitza izateko laguntzen. Helduak droga-kontsumo gehiegizkoa badu, terapeutak aita edo ama horrekin egingo du lan arazoari aurre egiteko eta ikustarazteko kontsumoak familian duen eragina, eta, horrela, errekuperazioan laguntzeko.

7. Gazte-justiziako sistemarekiko lankidetza

Nerabea prozesu judizial batean badago, terapeuta, batetik, agintaritza judizialarekin arituko da elkarlanean laguntza egoki bat jasotzen duela ziurtatzeko eta, bestetik, familiari lagunduko dio kasua ebazten eta etorkizuneko atxilotzeak saihesten. Terapeutak gurasoei laguntzen die harreman positiboak garatzen funtzionario judizialekin (adibidez: zaintzapeko askatasun-agentea), eta, ondorioz, prozesu judizialean parte hartzen du. Terapeutak harreman horiek nola garatu ditzakeen adierazten die familiei, horretarako protokolo espezifikoak eta gidak erabiliz. Protokolo eta gida horiek gurasoek eta nerabeek batera parte hartzen duten saioetan erabiltzen dira.

Emaitzak:

1. Drogen kontsumoa murriztea
Tratamenduaren amaieran, % 41-66 arte murriztu zen drogaren kontsumoa, urtebete arte mantendu zena. Kontsumitutako sustantziarekin erlazioa duen narriaduraren larritasuna murriztea.

2. Terapiarekin hasi eta urtebetera:

  • Nerabeen % 93k adierazi zuen ez zuela kontsumoarekin zerikusia zuen arazorik.
  • Nerabeen % 64-93k alkohol eta drogaren abstinentziaren berri eman zuen.
  • Jarrera eta portaera negatiboak gutxitu ziren.
  • Delituzko portaerak eta delitugile diren berdinkideekin izandako harremanak murriztu ziren.
  • Atxilotze edo epaiketen probabilitatea txikiagoa zen.
  • Jokabide nahaslea eta eskola-absentismoa murriztu ziren.
  • Familia-gatazkak gutxitu ziren, seme-alabekin izandako hazkuntza- praktika hobetu zen, eta, oro har, familiak hobeto funtzionatu zuen.

3. Jarrera/portaera positiboak hobetzea

  • Eskola-funtzionamendua hobetzea (errendimendu akademikoa eta portaerazkoa)
  • Eskolara bertaratze-tasaren igoera eta % 43ko hobekuntza eskola-errendimenduan.
  • Portaera egokia izateagatik emandako notetan hobekuntza esanguratsua.
Gurasoen emaitzak
  • Parte-hartze handiagoa nerabearen egunerokoan eta familia-harremanak hobetzea.
  • Guraso-gaitasunen hobekuntza esanguratsua eta estresa gutxitzea.
Nerabeen emaitzak
  • Droga edo alkoholaren abusua murriztea.
  • Sintoma psikiatrikoak gutxitzea.
  • Drogak kontsumitzen dituzten berdinkideen askoz gutxiago elkartzea.
  • Auto-estimuaren eta gaitasun sozialen handitze esanguratsua.
  • Familia arteko harremanen hobetze esanguratsua.
  • Eskola-errendimendua eta errendimendu akademikoaren hobekuntza esanguratsua.
Saioak

4 eta 6 hilabete bitartean. Saio kopuru aldakorra.

Materialen deskribapena
  • Profesionalentzako sakelako telefonoak.
  • Astero drogen probak burutzeko gernu-analisia egiteko kita.
  • Audio eta bideoa: erregistrorako materiala eta saioetarako azterketa (bideo-kamera, tripodea, bideo-zintak eta zinta digitalak eta audio-grabagailu digitala).
Harremanetan jartzeko

Prof. Howard A. Liddle,
American Board of Professional Psychology
Director, Center for Treatment Research on Adolescent Drug Abuse (CTRADA)
University of Miami Leonard M. Miller School of Medicine
Clinical Research Building, Office 1016 1120 N.W. 14th Street
Miami
Florida 33101
United States of America
Posta elektronikoa: hliddle@med.miami.edu
Telefonoa: +1 305 243 5343
Faxa: +1 305 243 3651
Web orria: www.miami.edu/ctrada/

Dr. Gayle Dakof, PhD
Investigator,
Center for Treatment Research on Adolescent Drug Abuse (CTRADA) University of Miami Leonard M. Miller School of Medicine
Clinical Research Building, Office 1010
1120 N.W. 14th Street
Miami
Florida 33101
United States of America
Posta elektronikoa: gdakof@med.miami.edu
Telefonoa: +1 305 243 3656
Faxa: +1 305 243 3651

Azken eguneratzea: 2014/01/10