Familia kontuak
Familia Kontuak
“Familia-kontuak” programa 12-14 urte bitarteko seme-alaben tabako- eta alkohol-kontsumoa murriztu nahi duten familientzat da. Prozedurari etxera bidaltzen diren lau katalogo bidez ekiten zaio, eta, ondoren, arduradunek telefono bidez egiten dute jarraipena. Katalogoetan, familiek formazio-programan parte-har dezaten sustatzeko kapitulu eta jarduera ugari daude, eta familiak nerabezaroan alkoholaren kontsumoarekin lotuta dauden faktoreei buruz kontzientziarazteko. Katalogoen edukia hau da: komunikazio-gaitasuna, hazkuntza-estiloak, atxikimendua eta aisialdia familian, hezkuntza-sustapena, gatazken ebazpena, tabako eta alkoholaren eskuragarritasuna, tabako eta alkoholaren haur-erabilera eta berdinkide eta komunikabideen eraginaren gaineko ezagutza.
Seme-alaben adina
Programa 12-14 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da.
Programaren deskribapena
Familiei, hurrenez hurren, lau katalogoak igortzen zaizkie, materialarekin batera (arkatz bat, botoi bat, puxika bat eta iman bat). Katalogo bakoitza bidali ondoren, profesionalak harremanetan jartzen dira familiekin telefonoz, haiek animatzeko eta zalantzak argitzeko. Katalogo bakoitzaren edukia portaeraren teorietan eta ikerketetan oinarritzen da, eta hainbat jarduera ditu. Katalogoak hurrenkera honetan igortzen dira:
- Zergatik dira garrantzitsuak familiak: programaren deskribapena eta parte-hartzearen sustapena.
- Nerabeak dituzten familiei laguntzea: familiaren faktore orokorrak aintzat hartzen ditu, hala nola, nerabeen artean alkohol- eta tabako-kontsumoa eragiten duten komunikazio-gaitasunak eta seme-alaben hazkuntza-estiloak.
- Alkoholaren eta tabakoaren arauak: familian eragin dezaketen faktore espezifikoen portaera azpimarratzen da, besteak beste, tabakoaren eta alkoholaren eskuragarritasuna, eta etxeko eta familiaren arauak sustantzien erabilerari buruz.
- Familiakoak ez diren eraginak: nerabeen sustantzien kontsumoan familiatik at sortzen diren eraginak, adibidez, kontsumitzen duten berdinkideak edo komunikabideen eragina. Horrez gain, programaren puntu nagusiak berrikusten ditu.
Saioak
Katalogoak bidali ondoren (lau katalogo), jarraipen-dei bat edo gehiago egiten zaie familiei.
Emaitzak
Programak tabako eta alkoholaren kontsumoaren prebalentzia murriztu zuen.
Materialen deskribapena
Materialak doan daude Family Matters web orrian: http://familymatters.sph.unc.edu
Harremanetan jartzeko
Karl E. Bauman, PhD
116 Nolen Lane
Chapel Hill
North Carolina 27516
United States of America
Posta elektronikoa: kbauman@mindspring.com
Web orria: www.sph.unc.edu/familymatters/introduction.htm or
http://familymatters.sph.unc.edu