Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Ekintza positiboa

Ekintza positiboa

Ezaugarriak

“Ekintza positiboa” programa eskolan oinarritutako programa da, hala eta guztiz ere, eskuragarri dago auto-kudeaketa bertsio bat familientzako kit gisa, etxean landu behar diren 7 kapituluk osatua. Familia-testuingurua ez da ebaluatu programan. “Ekintza Positiboak” familiak trebatzen ditu bizitzan erabaki positiboak har ditzaten. Oro har, familiek oinarrizko ekintza fisikoak, intelektualak, sozialak eta emozionalak ikasten dituzte. Familientzako kitak 42 ikasgai interaktibo biltzen ditu.

Haurren adina

0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da.

Programaren deskribapena

1. saioa
Norberaren kontzeptua eta “pentsamenduak-sentimenduak-ekintzak” zirkulua.

Lantzen diren kontzeptuak:
Filosofia: Pertsonak ongi sentiarazten dituzten pentsamendu eta ekintza positiboak, betiere gauza guztiak egiteko modu positibo bat dagoela ulertuz.

Nor bere buruarekiko kontzeptua: Zer pentsatu eta sentitzen duzu zure buruaz? “Pentsamendu-sentimendu-ekintzak” zirkulua: Pentsamenduek ekintzetara eramaten dute, ekintzek nork bere buruaz dituen sentimenduetara eta sentimenduak pentsamendu gehiagotara.

Arrakasta eta zoriontasuna: Zarenarekiko, egiten duzunarekiko eta besteek tratatzen zaituzten moduari dagokionez ondo sentitzea.

2. saioa
Gorputzerako eta adimenerako ekintza positiboak (fisikoa eta intelektuala)

Biltzen diren kontzeptuak:
Elikadura osasungarria, ariketa eta lo nahikoa egitea, higiene pertsonala bultzatzea, etxea mantentzea, ibilgailu garbi eta segurua, gauza berriak ikasteko interesa, erabakiak hartzea eta arazoen ebazpena.

3. saioa
Norberak kudeatzeko ekintza positibo sozial eta emozionalak (bere baliabideez arduratzea)

Biltzen diren kontzeptuak:
Denboraren kudeaketa, energia, dirua, ondasunak, pentsamenduak, ekintzak eta sentimenduak.

4. saioa
Ekintza positibo sozialak eta emozionalak: guk besteak tratatzea gu tratatzea nahiko genukeen bezala.

Biltzen diren kontzeptuak:
Amodioa, enpatia, errespetua, lankidetza, ontasuna, justizia, komunikazio positiboa eta gatazken ebazpena.

5. saioa
Ekintza positibo eta emozionalak nor bere buruarekin zintzoa izateko.

Biltzen diren kontzeptuak:
Indarguneak eta ahulguneak ezagutzea, esaten dena egingo dela egitea, nork bere hutsegiteak onartzea besteei errurik bota gabe eta egia onartzea.

6. saioa
Akzio positibo sozial eta emozionalak nork bere burua hobetzeko (epe luzerako helburuak)

Biltzen diren kontzeptuak:
Helburu pertsonalak ezartzea eta bilatzea, nork bere burua hobetzea eta auto-konfiantza, lorpenarekiko motibazioa, arazoak aukera bihurtzea eta iraunkortasuna izatea.

7. saioa
Berrikuspena
Programak arrisku-faktore eta babes-faktoreak lantzen ditu.

Babes-faktoreak:
Esparru sozialak (familia, eskola, berdinkideen taldea, komunitatea):

  • Lotura
  • Sinesmen osasuntsuak eta arau argiak
  • Aukera prosozialak
  • Parte-hartze prosoziala indartzea

Arrisku-faktoreak:
Familia:

  • Familia-gatazkak
  • Familia aurrekariak portaera-arazoetan
  • Familia-arazoen kudeaketan
  • Portaera-arazoen tolerantzia edo onarpena
  • Gurasoek portaera-arazoetan duten tolerantzia edo onarpena
Saioak

Bi ordu irauten duten 7 saio gurasoentzat eta gauza bera haur eta gurasoentzat, batera.

Emaitzak
  • Familia-gatazken gutxitze adierazgarria (% 9)
  • Familia-kohesioa hobetzea (% 7)
  • Familia-batasuna hobetzea (% 10)
Harremanetan jartzeko

Carol Gerber Allred, PhD
President/Program Developer
264 4th Ave S, Twin Falls
Idaho 83301
United States of America
Posta elektronikoa: carol@positiveaction.net
Telefonoa: +1 800 345 2974
Faxa: +1 208 733 1590
Web orria: www.positiveaction.net

Keri Metzger
Administrative Assistant
Posta elektronikoa: keri@positiveaction.net

Azken eguneratzea: 2014/01/09