Immigrazio eta Kulturartekotasun Masterra
Universidad Castilla la Mancha
Immigrazio eta Kulturartekotasun Masterra
Immigranteekin esku-hartze profesionala burutzeko (bereziki, kulturarteko bitartekaritza-eremuan) trebakuntza eta formazio teorikoa, metodologikoa eta praktikoa helaraztea, baita, migrazio internazionalen eremuan, ikerketa aplikatuan ezagutzak, gaitasunak eta abileziak eskaintzea ere. Hori guztia diziplina anitzeko perspektiba batetik eta kulturarteko ikuspuntu batekin.
Espezifikoak:
- Migrazioarekin eta migratzaileekin lotura duten ekintzak, oinarri sendoa duen balioespena burutzeko ezagutza teoriko eta enpirikoak eskaintzea.
- Migrazioaren problematika dela-eta, parte-hartzaileen artean sentiberatasuna sustatzea, betiere gure gizarteak hartzen dituen migrazio-fluxuak direla-eta fenomeno honek dituen erronka handiak aintzat hartuz eta perspektiba orokor eta transnazional batetik ikusiz.
- Ezagutza teknikoak, gaitasun eta trebezia instrumental egokiak erraztu, lan profesionalaren praktikan migratzaileekin jarduteko. Bereziki, bitartekaritza eta gatazken ebazpenean, gizarte eta lanerako bitartekaritzan, kulturarteko hezkuntzan, garapenean, gizarte-politika publikoetan, genero-ikuspegian, komunikabideetan, zuzenbidean, etab.
- Jarduera honek jarraitu beharreko irizpideen ezagutza garatzea, eremu juridiko, ekonomiko, sozial, kultural, hezitzaile, mediatiko eta politikoetan, eta etnia eta kultura anitz dagoen egoera berri batetik.
Kredituak: Proposamenak eskainitako 90 kreditu
Modalitatea: On-line
Informazio gehiago
Azken eguneratzea:
2013/12/16