Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura Unibertsitate Masterra

Euskal herriko unibertsitatea

Psikologia Fakultatea

Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura Unibertsitate Masterra
  • Ezagutzak barneratzea: Maila anitzeko analisia (banakoarena, taldearena, erakundearena eta kulturarena) eta Ezagutza metodologikoak
  • Abileziak garatzea: Autonomia eta erantzukizun pertsonalak; Talde-lanerako gaitasuna
  • Trebetasunak: Ikerketa-proiektuak diseinatzea eta gauzatzea dira, hain zuzen, trebetasun garrantzitsuenak
  • Hauek dira ikasketak amaitzean ikasleak eskuratuta izan behar dituen Gaitasun Orokorrak: Analisia eta sintesia behar bezala egiteko gai izatea. Antolamendu- eta plangintza-lanak egiteko gai izatea. Atzerriko hizkuntza ezagutzea. Informazioa kudeatzeko gai izatea. Beste pertsona batzuekin modu eraginkorrean lankidetzan jarduteko gai izatea. Nazioarteko testuinguruan lan egiteko gai izatea. Talde-lana egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatzeko gai izatea. Behar besteko konpromiso etikoa erakusteko gai izatea
  • Hauek dira ikasketak amaitzean ikasleak eskuratuta izan behar dituen Gaitasun Bereziak: Gizarte Zientzien eta Osasun Zientzien arloan dagoen literatura gainbegiratzeko gai izatea. Eskura dagoen literaturaren ezagutzan oinarritutako ikerketa-helburuak ezartzeko gai izatea. Aldi berean, gizarteak Gizarte Zientzien eta Osasun Zientzien arloan dituen premiei erantzuteko ikerketa-helburuak definitzeko gai izatea. Gizarte eta Osasun Zientzietako giza jardunaren analisi-maila guztietako aldagaiekin lan-hipotesiak osatzeko gai izatea. Hainbat mailatako aldagaiak harremanetan jartzeko modua ematen duten ikerketak diseinatzeko gai izatea. Ikerketa-lanean proposatutako helburuei egokitutako neurtze-tresnak prestatzeko gai izatea. Lortutako emaitzak aintzat hartuta, hasierako hipotesiak berraztertzeko gai izatea

Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Kredituak: 60

Informazio gehiago

http://www.masterpsicologia.ehu.es/p125-1999/eu

Azken eguneratzea: 2013/12/13