Masterra Ikerketa Eremu Sozio-hezitzaileetan
Euskal herriko unibertsitatea
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Masterra Ikerketa Eremu Sozio-hezitzaileetan
Master proposamen honen interes akademikoa hezkuntza-ikerkuntzako arlo zehatz bati erantzutea da, bereziki arlo sozio-hezitzaileari. Egungo testuinguruan gero eta beharrezkoagoa da eremu honetan ikertzea, gero eta presentzia handiagoa hartzen ari baita, eta ez bakarrik politika publikoetan, baizik eta esku-hartze politiken praktika eta prestakuntza profesionala hobetzeko eta errealitate sozio-hezitzailea hobeto ezagutzeko.
Egungo bizimoduaren beharrak gero eta nabarmenagoak dira esku-hartze sozio-hezitzaileen hainbat eremutan (kulturartekotasuna, hezkuntza inklusioa, familia, haurtzaroa, etorkinak, etab.), eta horrek zera eskatzen du, eragile, eremu, erakunde eta profesionalak kontuan hartuz, gogoeta-prozesu bat egitea hezkuntza-ikerketaren aldetik. Beraz, masterraren diseinuan, hezkuntza-ikerketa oinarritzen duten gaiez gainera, ikerketa kualitatiboa nahiz kuantitatiboa, kontuan hartu dira ere modu zabalean eremu sozio-hezitzailea osatzen duten beste hainbat eduki.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Kredituak: 60
Informazio gehiago
http://www.ehu.es/eu/web/masterambitosocieducativos/aurkezpena