Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Mankomunitateko artxiboa eta Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udal artxiboak mantentzeko zerbitzua ematea.

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 204_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/12/28
  • Esleitzailea: Txorrierriko Mankomunitatea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Bazterketa. Kaudimena: eskaintza onena aurkeztu duen lizitatzaileak kaudimen teknikoa (aurretiko lanak) egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez dela zuzentzeko aukera; doktrina orokorra; kaudimena betetzea adierazpen globalaren bidez deklaratzen duen 2014/24/EB Zuzentarauaren 56.3 artikuluaren zuzeneko ondorioa; zuzenketa ez litzateke eskaintza aldatzearen parekoa izango; izan ere, ukitutako betekizuna proposamenak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako aurretiazko jarduketei buruzkoa da ("haren egoera deskribatzen duten dokumentuak"), eta ez kontratu-konpromiso edo -betebeharrei buruzkoa; zuzentzeko errekerimendua proposamenak aurkezteko epea amaitu aurreko jatorria objektiboki egiaztagarria duten informazio edo datuei buruzkoa da; ez dago tratu-berdintasunaren printzipioa urratzerik, egoera berean beste lizitatzailerik ez dagoelako; efizientziaren eta eskaintza ekonomiko onuragarrienaren printzipioek gomendatzen dute zuzentzeko aukeraren interpretazio zabala egitea.