Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Mundu mailan gertatzen diren dementzia kasuen herena ekidin daitezke

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Lancet Batzordeko (Lancet Batzordea Dementziaren prebentzio, esku hartze eta zainketa, The Lancet Commission on Dementia Prevention, Intervention and Care) kideak diren nazioarteko 24 adituk ondorengo artikulua argitaratu zuten:“Dementziaren prebentzioa, esku hartzeak eta zainketak,Dementia prevention, intervention, and care). Artikulu horretan aldagarriak diren 9 arrisku faktore identifikatzen dira eta  gaixotasun horri dagokionez, mundu mailan gertatzen diren kasuen % 35a ekiditeko baliagarriak izan daitezke.

Ikerketa berri hauen emaitzak, izen handiko medikuntza aldizkaria den The Lancet sustatzen du eta Gill Livinsgtonek (Pertsona helduen Psikiatria irakaslea eta University College of London deritzonaren ikerlaria) koordinatzen du. Dementziaren tratamenduan eta zainketan aurrerapenak sendotuz gain, ondorengoa azpimarratzen dute: gaixotasuna garatzeko arrisku faktore batzuk dituzten garrantzia, batez ere kontutan izaki bizitzako ibilbide ikuspuntua eta ez soilik adin handiko pertsonak.

Egileen arabera, ohitura osasungarri batzuk hartuz gero, dementzia kasuak heren bat gutxituko lirateke, baldin eta esku hartzea burutzen bada 9 faktoreetan; hain zuzen ere pertsona baten bizitzan gaixotasuna garatzeko arriskuan eragin dezaketen horietan. Ikerketak aldagarriak diren arrisku faktore multzo bi desberdintzen ditu:

  • Alde batetik osasuntsuak diren ohiturak, odolaren zirkulazioa ona ahalbideratzen dute eta gaixotasun kardio baskularrak prebenitzen dituzte. Talde honetako faktoreen artean ondorengoak aurkitzen dira: tabakismoa, jarduera fisikoa eza, diabetesa, hipertentsioa eta loditasuna.
  • Bestalde, bizitza intelektual suspergarria ahalbideratzen duten ohiturak eta narriadura kognitiboa prebenitu edo atzeratzen dituztenak. Aldagarriak diren arrisku faktoreen artean, egileek ondorengoak identifikatzen dituzte: isolamendua edo gizarte bizitza eza, depresioa, oinarrizko bigarren hezkuntza baino lehenago ikasketak uztea eta helduetan entzumen-galerak.

 Bestalde, ikerketak adierazten du; dementzia arriskua gutxitzeko portzentajea % 7koa dela faktore genetikoak (aleko ApoE) parte hartuz gero.

Ondorengo ikerketaren datuen arabera: "Alzheimerra 2016 Mundu mailako txostena. Dementzia duten pertsonentzako osasun zainketak hobetzen: Estaldura, kaltitatea eta gaur egungo kostua eta etorkizunekoa (“World Alzheimer Report 2016. Improving healthcare for people living with dementia:  Coverage, quality and costs now and in the future”), Alzheimer elkarteen nazioarteko federazioek egindakoa, Alzheimer, Alzheimer Disease International (ADI); dementzia diagnostikatuta dutenen kopurua 2016 urtean 47 miloi pertsonetakoa dela. 2050 urtera begirako aurreikuspenaren arabera;  kopurua 131 miloi pertsonetakoa izango da.

Ikerketaren emaitzen aurkezpena egin du Dementziaren prebentzioa, Esku hartzeak eta Zainketa Lancet Batzordeak (The Lancet Commission on Dementia Prevention, Intervention and Care), 2017ko uztailean Londresen egin den 2017 Nazioarteko Kongresua Alzheimerraren Elkartearena (AAIC 2017) aprobetxatuz.

Gai honi buruz argibide gehiago behar izanez gero, The Lancet deritzonak aurkeztutako infografiara (dementziaren inguruan prebenitu edo prebenitu ezin  daitezkeen arrisku potentzialen intzidentzia, bizitzako ibilbidean zehar) jo dezakezu.