Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

EAEko osasun-inkesta (ESCAV) 2013 eta zaintza informalak

Argitalpen-data: 

Ongizatea, osasunaren egoera eta zaintzaileen gizarte osasun-determinatzaileak.

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Osasun Sailak ikerketa bat argitaratu du. Bertan, zainketa informalei dagokionez. EAEko osasun-inkesta (ESCAV) 2013ko datuak aurkeztu eta aztertzen dira zainketa informalei dagokionez.

Hitzaurre gisa,  zainketari dagokionez,  hiru gai garrantzitsu jorratzen dira:

  1. Zainketaren kontzeptua (zainketa formala versus zainketa informalaren arteko desberdintasuna) eta kontzeptu honek berriki izan duen bilakaera.
  2. Zainketen hornidura, politika desberdinen (lana eta familia bizitza bateragarriak egitea, mendekotasuna babestu eta abar) azterketa eginez  eta europar, estatu eta euskal herriko eremuetan garatuak.
  3. Zainketek dituzten ondorioak zaintzailea den pertsonen osasun eta ongizatean. 

Azterlanak honakoak azpimarratzen ditu: zainketaren eraikuntza sozialaren izaera eta genero aldetik dauden desberdintasunak;  zainketen erantzukizunak hartzerakoan. Horrezaz gain nabarmentzen ditu nolako ondorioak dituen, zainketak bere gain hartzen, dituzten pertsonen osasun eta bizi kalitatean.

Azterlanean agertzen diren datuak  binomio honetakoak dira: zaintzailea den pertsona eta  zaindua den pertsona. Berariaz aztertzen da, zainketaren egoera mendekotasunean eta  ondorengoekin erlazionatuta:

  • Zaintzaile zein zainduaren ezaugarri demografikoak (sexua, adin taldea, gizarte-maila, egoera zibila, hezkuntza maila, lurralde historikoa, ahaidetasuna eta abar).
  • Zainketa informalak osasunaren giza determinatzaile gisa.

Ondorio batzuk

  • Zainketak behar dituzten pertsonen perfila ondorengoa da: 65 urtetik gorakoa eta Arrazoiak besteak beste, emakumeengan bizi itxaropena eta erikortasuna handiagoak direla.
  • Zenbat eta gizarte-mailan gehiago igo, zainketak behar dituztenen pertsonen prebalentzia beherantz doa .
  • EAEn, pertsonen zaintzaileak diren emakumeen osasun emaitzak, orokorrean txarragoak dira. Alabaina, arrazoiak zeintzuk diren jakiteko faktoreen azterketa sakonago bat egin behar da: zaintzailea den pertsonaren auto-utzikeria eta bizi-estiloan gerta daitezkeen aldaketek erlazio zuzena eduki dezakete zaintzailea den pertsonaren osasun egoera txarrera egitearekin.

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako azterlana.