COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
2021-07-24
Atzo, 11.888 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.638 positiboak izan ziren (%13,8).
Lurraldeen arabera: 204 Araban, 941 Bizkaian, 451 Gipuzkoan eta 42 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.