|
"Aurreneko aldia da euskararen aldeko kanpaina batek halako oihartzun erabat masiboa lortzen duena. Publizitateak ohikoak dituen une eta guneak gainditu, eta gizarte osora iritsi da Ukan 2008 "pixka bat es mucho" kanpaina: jende guztiak ezagutzen du eta ulertu du mezua, gazte askok egin dute bat kanpainarekin webgunean sartuz, "pixka bat es mucho" kanta internetetik hartuz eta kontzertuetara joanda,…", adierazi du gaur goizean egindako prentsaurrekoan Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, bertan izan direlarik baita ere: Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara sustatzeko zuzendaria, Josean Rodriguez Ranz Euskara Sustatzeko zuzendaria, Lorea Bilbao Hizkuntza Politika Sailburuordetzako aholkularia, eta REC enpresako Joxe Felipe Auzmendi.
Pixka bat es mucho udako abestia izatea lortu da:
-Euskadi Gaztearen zerrendetan sartzea lortu genuen.
-100.000 bisita inguru izan ditu interneten. Datu aipagarri batzuk:
-Webgunera sartu den jendeak ez du atariko orria bakarrik ikusi, webguneko beste hainbat orri ere bisitatu ditu.
-YouTube-n bakarrik, 55.000 bisita desberdin egon dira. Honek argi uzten du, kalitatezko produkzioak daudenean, gustuko produkzioak daudenean, hizkuntza ez dela oztopo. Produktua kontsumitzaileen apetetara egokitzean dago gakoa. Euskarazko produktu arin eta masiboak, dibertigarriak, atseginak behar ditu euskarak esparru guztietan, telebistan, musikan, literaturan,… jende kopuru zabaletara iristeko moduko produktuak, izan ere, euskara publiko eta esparru guztietara zabaltzea baita helburua.
-73.000 erreprodukziotik gora izan dira jada: gehienak bideokliparenak baina baita making off-arenak ere, karaokearenak, e.a.
-8.000 lagunek hartu dute parte enterate.com-eko lehiaketan. (Lehiaketa: taldeari buruzko galderak).
-2.000 CD eta 2.000 DVD banatu dituzte: festak, tabernak, udalekuak, eskolak… izugarrizko arrakasta.
Kanpainaren azken txanpa, traka finala, bihar, irailaren seian hasiko da eta irailaren 14an bukatu pixka bat es mucho festarekin:
-Bihar hasi eta 14ra arte KURSAALa argiztatuta egongo da UKAN- pixka bat es mucho logoarekin.
-Pixka bat es mucho mezua lau haizetara zabalduko dugu bihartik 14ra arte. Horretarako Ukan airlines-ek hegazkina fletatuko du pixka bat es mucho mezua kostalde guztian zehar zabalduz.
-Eta irailaren 14an pixkabatesmucho eguna izango dugu:
-Goizez bi pantaila erraldoi jarriko ditugu Donostiako kaian eta Alderdi Ederren eta bertan proiektatuko ditugu estropadarekin batera, pixka bat es mucho kanpainako DVDa, kantua, kanpainako ekitaldien irudien bideoa eta abar.
-Estropadak eta gero, arratsaldeko 18:30etan, Kursaaleko terrazan, kanpaina bukaerako festa erraldoia, pixka bat es mucho festa: THE USKI'S, KEROBIA, LOQUILLO eta PIXKABATESMUCHO taldeak zuzenean.
Donostia, 2008ko irailaren 5ean
|