Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 2021-2027
Helburuak
Europa adimentsuagoa izatea , berrikuntzaren, digitalizazioaren, ekonomia-eraldaketaren eta enpresa txiki eta ertainei laguntzearen bidez.
Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea izatea, eta, horretarako, Parisko Ituna aplikatu eta ekologia-trantsizioan inbertitzea, baita energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ere.
Helburuetarako ekarpena (EB dirulaguntza)

EB adimentsuagoa
81.026.466€
1.1
Ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko enpresen I+G proiektuak, izaera lehiakorra nahiz estrategikokoak
1.2
e- Gobernuaren aplikazioen garapena; IKT aplikazio aurreratuak edota berritzaileak garatzeko jarduketak
1.6
Europarako Teknologia Estrategiokoen Plataformaren (STEP) helburuak lortzen lagunduko duten inbertsioei laguntzea

EB ekologikoagoa
79.050.123€
2.1
EAEko administrazio publikoaren eraikin publikoak birgaitzea, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko; Administrazioak errepika ditzakeen proiektu berritzaileak diseinatzea eta garatzea
2.4
Ibaiak antolatzeko zein bideratzeko, eta uholdeetatik babesteko jarduketak; Sute-arriskuak prebenitzeko eta klima-aldaketak kaltetutako eremuak lehengoratzeko jarduerak
2.7
Uretako eta berarekin lotutako lurreko ekosistemak lehengoratzea, eta ingurumena hobetzea; Floraren eta faunaren kontserbazio eta lehengoratze naturala; Eragin antropikoko eremuetan eta karbono-hustubide naturaletan degradatutako eremuak lehengoratzea; Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondarearen jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema
2.8
BEI- bus elektriko adimenduna ezartzea; Bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzen duten proiektuak