Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Europar proiektuak

FOODRUS (H2020)

Elikagaien xahuketa: balio-katearen katebegien diagnostikoa eta horietako bakoitzean irtenbide berritzaileak bilatzea.

ISOTOPO (NAEN)

Euroeskualdeko kalitate-marken benetakotasuna babesteko mugaz gaindiko sarea. Proiektuak Euroeskualdeko BJD eta AGB produktuen benetakotasuna babestea eta lurraldearekiko kalitate- eta sustraitze-irudia indartzea bilatzen du lehenik eta behin mugaz gaindiko sare bat sortuz.

BASO MAPA (NAEN)

Euroeskualdearen baso mapa bat egitea, eta baso espezieak teledetekzio bidez identifikatzea, Euroeskualde osorako modu bakar eta uniformean.

IFORWOOD

Pirinioetako egurraren mobilizazioaren eta transformazioaren berrikuntza.

CONECTFOR

Balio ekologiko handiko baso guneen eta beren konektibitate ekologikoaren ezaugarritzea eta babestea.

ACCLIMAFOR

Klima aldaketak Pirinio aldeko baso espezie garrantzitsuetan dituen ondorioen analisia.

CAPRICE (AGRI-SIMPLE-TC)

“Chill with an appetizer with European wine and quality products”. JDBa duen txakolinaren sustapena (Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina), kalitatezko markak dituzten produktuekin batera, hala nola Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea, Japonian eta Estatu Batuetan.

LIFE BACCATA (LIFE)

Kantauri Mendilerroko hagin basoak kontserbatzeko eta lehengoratzeko proiektua.

OREKA Mendian (LIFE)

Mendiko larreak kudeatzeko estrategia bateratua garatzea kontserbazio interesen eta mendiak erabiltzen dituztenen interesen arteko oreka bilatuta.

DANEGAZ (NAEN)

Mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta helburutzat dauka Jatorri Deitura Babestuarekin (JDB) egindako gazten inguruko eragile sare bat sortzea Akitania Berri-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko hainbat gunetan.

HABIOS (POCTEFA)

Pirinioetako mendialdeko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea, hegazti bioadierazleen espezieak kontserbatzeko ekintzen bitartez.

Europako Proiektuen historikoa

LIFE

LIFE IrekiBAI (LIFE)

Euskadik eta Nafarroak partekatutako ibaien konektibitatea hobetzera zuzendutako proiektua.

Life HEALTHY FOREST

Eragile patogeno inbasiboengatik sortutako basoen gainbehera murrizteko detektatze goiztiarra eta hauen kudeaketarako sistema aurreratuak.

Life ORDUNTE

Ordunte BGLren kudeaketa jasangarria, esparruaren kontserbazio naturalerako eta bertako baliabideen ustiapenerako.

POCTEFA

PyrenEOS

Helburua da teletetekzioaren ahalmenak kontutan izanda plataforma bat garatzea baliabide naturalen erabilera efizientera eta arrisku naturalak kudeatzera zuzenduta, uraren, nekazaritzako laboreen eta basoko estalkien kudeaketaren arloetan.

CANOPEE

Mendiko larreak kudeatzeko estrategia bateratua garatzea kontserbazio interesen eta mendiak erabiltzen dituztenen interesen arteko oreka bilatuta.

ECOGYP

Pirineoetako biodibertsitatea kontserbatzen lagundu nahi du, hegazti harraparien populazioak kudeatzeko esparru tekniko koordinatu bat eskainiz.

GREEN

POCTEFA GREEN - “Pirinioetako Naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea” izeneko proiektuarekin sinergiak bilatu nahi dira Naturagune Babestuen kudeatzaileen artean, antzeko ingurumen balio zein arazoak dituzten eremuen kudeaketan efizientzia hobetzeko.

INNOTRANSLACT

Esne sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa sustatuz.

SUDOE

PLURIFOR

Proiektuaren helburua, Arku Atlantikoaren eremuan, arrisku biotiko edo abiotikoen aurrean sentiberak diren baso-espezieen kasuetan, arrisku horiek kudeatzeko planak egitea edo hobetzea da.

Euskadi-Aquitania

EUSKABIOM

Euskadi-Akitania Euroeskualdeko lankidetza estrategia basoko biomasaren alde.

EVA

Euskadi eta Akitania arteko lankidetza proiektu bat da, bi eskualdeetan ardogintzaren sektorean berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

FOCAD

ZABALKETA-BOLIVIA

Lurralde plangintza estrategikorako proiektu pilotua.

H2020

AGRISPIN

AgriSpin proiektuaren muina eskualde mailako sistemetako bitartekariak izango dira, estatu mailako erakundeak baino gehiago.

NAEN

RESELoC

Sektore Ekologikoa eta Tokikoa Egituratzeko Sarea, kolektiboentzako sukaldaritzaraino.

ERASMUS+

PLENTIS

Ordenagailu bidezko heziketa plataforma baten (Agropoly) garapena du helburutzat, nekazaritza ikasleei ekintzailetzari loturiko trebetasun eta gaitasunak garatzen lagunduz.

GO SUPRA

SIGCA

Kalitatezko egurra ekoizten duten basoetarako Baso Kudeaketa.

INNOBANDAS

Kantabria, Nafarroa eta EAEko pinuetako azikula zerrenden gaineko osasun proiektu berritzailearen helburua da teknika berritzaileak aplikatzea, modu iraunkorrean konpontzeko “Azikula zerrendak” izeneko gaixotasuna; alegia, pixkana-pixkana, geroz eta gehiago, pinu masei erasaten ari zaien gaitza.