Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zuhain

iz. Batez ere Zub. Zuhaitza. || Ipar. Ganadu-bazka.  v Zuhain landareak. Ganadu bazkarako erabiltzen direnak. 3.000 landare mota inguru dira beren balioagatik bazkarako lantzen direnak. Horietako gehienak fruitua leka itxurakoa dutenetan (lekadunetan) eta bihi itxurakoa dutenetan (graminazeoetan) sartzen dira. Lekadunetan ezagunenak ailorbea, pagotxa, alpapa edo frantses-belarra eta arbia dira; graminazeoetan, berriz, oloa, zekalea, zalkea, besteak beste. Horiez gainera, oso erabiliak dira artoa, artatxikia, erremolatxa, etab.