Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zirkuitu

iz. Ingurubira.  v  Zirkuitu elektrikoa. Elektr. Korronte elektrikoa garraiatzeko elkarrekin loturik diren eroale multzoa; besteak beste, sorgailuez, erresistentziez eta kondentsatzaileez osatuak izaten dira.  v  Zirkuitu inprimatua. Zirkuitu elektroniko baten elementuak muntatzeko erabiltzen den plaka. Material bakartzailez osatua izaten da, eta bertan gai eroaleez (kobrez maizenik) pista edo bide batzuk izaten dira beharrezkoak diren loturak egin ahal izateko. Batzuetan plakaren bi aurpegiak erabiltzen dira, eta pisten arteko lotura metalez betetzen diren zuloen bidez egiten da.  v  Zirkuitu integratua. ik. integratu.  v  Zirkuitu irekia. Korronte elektrikoa igarotzea oztopatzen duen osagairen bat duena.  v  Zirkuitu itxia. Zirkuituan zehar korrontea igarotzen den zirkuitu elektrikoa.  v  Zirkuitu magnetikoa. Zirkuitu elektriko edo iman batez sortutako indukzio-lerroez osaturiko eremu itxia.