Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zibeles

(Gr. Kybele). Mit. Asia Txikiko ama jainkosa handia. Izadiaren ugal indarraren jainkosa zen eta Jainko Handia eta Jainkoen Ama izenez gurtua izan zen. Greziarrek Rearekin berdindu zuten eta Erromako senatuak K.a. 204an ofizial egin zuen haren gurtza. I-III mendeetan Zibelesen gurtza, errituetan egiten ziren orgiak zirela eta, oso ezaguna izan zen.